Pintura Gotikoa: Estilo Nagusiak eta Ezaugarriak
Erromanikoaren elizetako horma-pintura desagertu zen, eta margotzeko lekua aldatu zen (erretaulak eta triptikoak), baita miniaturak ere sortu ziren. Pintura gotikoa hiru estilotan sailka dezakegu:
- Trecentoko Gotikoa (Italiako Gotikoa)
- Pintura Flandestarra
Trecentoko Gotikoa (XIV. Mendea)
Italian sortu zen. Horma-pintura ez zen desagertu, eta lan gehienak freskoak dira. Trecento esaten diote italiarrek XIV. mendeari, kultura-giroa adierazteko.
Naturaltasun Handiaren Ezaugarriak
Irudiek sakontasuna dute, espazioan kokatuta daude, itzalak adierazten dira, bolumenak eta sentipenak adierazten dira.
Florentziako Eskola
Cimabue izan zen aitzindaria eta Trecento pinturaren sortzailea. Giottok, berriz, irudiei...