Iparragirre: bizitza, kantak eta Gernikako Arbola

Gaztelania-n eguneratua3,36 KB

Laburpena

Dokumentuak Etxahun-Iparragirre bertsolariaren ospea eta bizitza aztertzen ditu, bere poesia hiru multzotan banatuz. Iparragirreren bizitza erbesteratzeekin, gerra karlistekin eta Argentinako urteekin azaltzen da, eta bere kantagintza, musika eta herriarekin izan zuen lotura nabarmentzen dira.

Funtsezko puntuak

  • Etxahunen bertso-paperak erre zituzten, baina haren kantak ahoz aho transmititu ziren eta XX. mendearen azken aldean bildu ziren.
  • Etxahunen poesia hiru multzotan bereizten da: minaren poesia, gorrotoaren poesia eta ezkontzetan eta bat-batean kantatutakoak.
  • Iparragirre Urretxun jaio zen 1820an eta 1839an bukatu zen lehen karlistadan karlisten batailoi batean ibili zen.
  • 1848an Frantziatik erbesteratu zuten Marseillesa abestu zuelako, eta 1852an itzuli zen Euskal Herrira.
  • 1853an Gernikako Arbola abestia lehen aldiz kantatu zuen, Euskal Herriko foruen omenez.
  • 1858an Argentinara joan zen, eta 1877an itzuli zen Euskal Herrira; 1881ean Itsason hil zen.
  • Iparragirrek bere kantekin herriaren sentimenduak eta askatasun nahia islatu zituen, eta Gernikako Arbola euskaldunentzat ereserki moduko bat bihurtu zen.

Frogatu zeure burua

Etxahunen olerkari edo koblakari fama oso handia izan zen. Haren bertso-paper guztiak erre zituzten haren baina haren kanta asko ezagutzen ditugu, jendeak buruz ikasi, ahoz aho transmititu eta XX. mendearen azken aldean ikertzaileek bildu zituztelako.
Hiru multzotan bereizten da haren poesia:
1) Minaren poesia. Autobiografikoa da eta Etxahunek be barne-mina adierazten du: Ürxaphal bat, Mundian malerusik...
2) Gorrotoaren poesia. Etxahunek barneaurkako jarrera kontrajartzen ditu: Etxahunen bizitzaren
kantoria.
3) Ezkontzetan eta bat-batean kantatutakoak.
Iparragirre -->Euskal poetarik kantatuena da ziur asko
Abenturaz betetako bizimodua izan zuen Iparragirrek. Urretxun jaio zen, 1820. urtean. Gasteizen eta Madrilen bizi izan zen, baina 1833an lehen karlistada hasi zenean, gurasoei ezer esan gabe osaba baten etxera joan eta karlisten batailoi batean sartu zen 1834an. Haiekin ibili zen hurrengo bost urtean, gerra bukatu zen arte (1839).
Karlistek gerra galdu zuten, eta Iparragirrek, beste karlista askok bezala, atzerrira joan behar izan zuen. Frantzian egon zen, baina Frantziako agintariek erbesteratu zuten 1848an, urte hartako iraultzen giroan
Marseillesa abestu zuelako.
Italian, Suitzan, Alemanian eta Ingalaterran ibili zen. Eta 1852an itzuli zen. Bilbora, lehenbizi, eta Madrilera, gero. Hantxe kantatu zuen hurrengo urtean lehen aldiz Gernikako Arbola abestia Euskal Herriko foruen omenez.
Euskal Herritik erbesteratu zuten, haren abestiek herriarengan sentimendu biziak pizten zituztelako. Espainian zehar ibili zen, eta 1858an Argentinara Joan zen, Angela Kerexeta gaztearekin. Han ezkondu ziren, Iparragirrek 36 urte eta Angelak 17 zituztela. Zortzi seme alaba izan zituen.
Artzain aritu zen hemeretzi urtean, Argentinan nahiz Uruguain, Euskal Herria beti gogoan zuela. 1877. urtean itzuli zen Euskal Herrira, azken karlistada bukatu eta hurrengo urtean.
Bere bizitzaren azken urteetan, beste diru-iturririk gabe, herriz herri ibili behar izan zuen kantari, bizimodua atera ahal izateko. 1881. urtean hil zen, Itsason (Gipuzkoa), euripean lo egin ondoren pneumoniak jota.
Iparragirren bertsoak kantatzeko sortuak dira. Bertsolaritzaren tekniken arabera eginak daude, eta haren poemak zortziko txikiak dira maiz. Baina teknika baina askoz ere garrantzizkoagoak dira haren musikak eta kantagaiak.
Ondo baino hobeto jakin zuen orduko euskaldunek barren-barrenean sentitzen zutena bertsotan jartzen eta kantatzen.
Espiritu erromantikoak sortarazitako askatasun nahiari kantatzen zion, eta inork ez bezala lortu zuen herri
xehearen gogoarekin uztartzea eta haren kezkak, nahiak, bizipenak eta pentsamoldeak abestietan islatzea.
Hotzean aztertuta, ezin esan Iparragirreren kantek beste batzuen kalitatea dutenik.
Ezin esan haren poemak obra berritzaileak edo sakon-sakonak direnik ere, baina ukaezina da ahalmen handia izan zuela herriaren sentimenduekin bat egiteko, eta haren doinua gozoak bazter guztietara zabaldu ziren. Ordura arte inoiz ikusi gabeko arrakasta izan zuten Iparragirreren abestiek. Mito bihurtu zela esatea ere ez da gehiegikeria. Nortasun politikorik gabeko herri baten enbaxadoretzat hartua izan zen, eta haren Gernikako Arbola ereserki moduko bat izan da euskaldunentzat, eta hala izaten jarraitzen duela ere esandaiteke, haren jaiotzetik ia 200 arte igaro arren.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Noiz eta non jaio zen Iparragirre?

Iparragirre Urretxun jaio zen 1820. urtean. Gasteizen eta Madrilen bizi izan zen gaztetan.

Zein abesti kantatu zuen lehen aldiz 1853an?

1853an Madrilen Gernikako Arbola abestia kantatu zuen lehen aldiz, Euskal Herriko foruen omenez.

Zergatik erbesteratu zuten Iparragirre Frantziatik?

1848an Frantziako agintariek erbesteratu zuten, urte hartako iraultzen giroan Marseillesa abestu zuelako.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein urtetan jaio zen Iparragirre?
2. Zein gerrari lotu zitzaion Iparragirre gaztetan?
3. Zein abesti kantatu zuen Iparragirrek 1853an Madrilen?
4. Zein herrialdera joan zen Iparragirre 1858an?
5. Non hil zen Iparragirre 1881ean?
6. Zein da Iparragirreren kantak nabarmentzen dituen ezaugarria?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.