Apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

San Agustin eta zoriontasuna: fedea, arrazoimena eta Jainkoa

Filosofia eta etika-n eguneratua3,83 KB

San Agustin Hiponakoa Algeria iparraldean, Tagaste hirian, jaio zen 354. Urtean. Garai haietan, Erromako inperioak behera egin zuen, eta erromatar eta kristauen artean borroka bizia zegoen. San Agustinen aita paganoa eta ama kristaua ziren, eta semea kristautasunean hezi zuen, nahiz eta honek kristautasuna utzi nerabezaroan, heldua izandakoan berriro itzultzeko. Agustin Maraudara joan zen bere lehenengo ikasketak egitara, eta jarraian, Cartagora joan zen erretorika ikastera, bertan erretorika eskola bat ireki zuelarik. Geroago, Erromara joan zen, eta hemen plazerez betetako bizitza izan zuen, ondoren Milanen jarraituko zuena. Hala ere, Milanen, kristautasunetik urrun zegoen plazeren bizitza behin betiko utzi zuen, nolabaiteko Jainkoaren seinale
...
Jarraitu irakurtzen "San Agustin eta zoriontasuna: fedea, arrazoimena eta Jainkoa" »

Bidai liburuak eta abentura eleberriak: ezaugarriak, historia eta euskal egileak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,78 KB

BIDAI LIBURUAK: EZAUGARRIAKk:-Onarpen handia mend askotan -Benetako bidaien beri eman(paisaia,animaliak,biztanleria)-Fikziozko elementuak-Lehen pertsonan idatzitak.HISTORIA:-Hasiera mendebaldeko literaturan Grezian-Homeroen odisea k.A IX mendean-BIdai liburu modernoak honetan 

oinarritu: Marco Polo, txinan zehar egindako bidaien berri.EUSKAL HERRIAN:-Santiagoko bidaian erromesek idatzi zituen-Aimery Picaud erromesek euskal lurraldean ikusitakoaren inguruan idatzi zuen8hiztegitxo txiki bat)-Erdi aroan Leon Rosmital eta Andrea Navagero- Hurrengo mendeetan Victor Hugo idazle frantses famatuak.BIDAI LIBURUAK EUSKARAZ:-Euskaldunak orain dela gutxi hasi dira haien bidai liburuak idazten-Egile eta lan batzuk:Jon Arretxeren Tabubu girot. JON ARRETXE:
...
Jarraitu irakurtzen "Bidai liburuak eta abentura eleberriak: ezaugarriak, historia eta euskal egileak" »

Keplerren legeak: planeten orbitak eta hirugarren legearen frogapena

Fisika-n eguneratua2,6 KB

Keplerren legeak:

Kepler izeneko astronomo alemanak planeten higiduren legeak ondorioztatu zituen 17.Mende hasieran.

1.Keplerren lehenengo legea: Planeta guztiak orbita eliptikoetan higitzen dira, eta Eguzkia elipsearen fokuetako batean dago.

2.Keplerren bigarren legea: Planeta eta Eguzkia lotzen dituen lerro zuzenak azalera berdinak zapaltzen ditu denbora tarte berdinetan.

3.Keplerren hirugarren legea: Planeta baten higiduraren periodoaren karratua zuzenki proportzionala da planetatik Eguzkiraino dagoen bataz besteko distantziaren kuboarekiko.

Bi planeten periodoa eta erradioa erlazionatzean:

-Kepleren 3. Legearen Frogapena:

Jo dezagun planeta edo satelite bat beste baten inguruko orbitan ari dela, orbita Zirkularrean.

Fg indar Grabitatorioa aldioro

...
Jarraitu irakurtzen "Keplerren legeak: planeten orbitak eta hirugarren legearen frogapena" »

Giza ugaltze-aparatua: emakumearen eta gizonaren egitura eta funtzioak

Biologia-n eguneratua2,34 KB

Emakumearen Ugaltze-Aparatua

Obulutegiak

Gonada emeak dira. Tamaina arbendol baten antzekoak dira. Obulu heldugabe ugari dituzte; oraindik sabelean dagoenean eratzen dira. Gainera, obulutegiek sexu-hormona emeak jariatzen dituzte, hala nola estrogenoak eta progesterona.

Falopioren Tronpak

Bi hodi dira, eta obulutegiak eta umetokia lotzen dituzte. Zabalgune bat dute, obulua jasotzeko luzakinekin. Bertako zilioek obulua umetokira eramaten laguntzen dute.

Umetokia edo Uteroa

Tamaina udare baten antzekoa da. Pareten epitelioari endometrio deritzo. Haren barruan enbrioia ezartzen eta elikatzen da.

Bagina

Horma malguak dituen konduktu bat da, eta umetokia kanpoaldearekin lotzen du.

Umetoki-lepoa edo Zerbixa

Umetokia eta bagina lotzen dituen atal estuagoa da....

Jarraitu irakurtzen "Giza ugaltze-aparatua: emakumearen eta gizonaren egitura eta funtzioak" »

Musikaren oinarriak: soinua, isiltasuna, zarata eta musika-tresnak

Musika-n eguneratua4,42 KB

Musikaren Oinarriak: Soinua, Isiltasuna eta Zarata

Musika planetaren erritmo eta taupadetatik sortu zen, eta baita gizakiak erritmo eta taupada horiek imitatzeko eta adierazteko dituen ahalmenen miaketatik ere.

Soinua da musikaren materia, eta soinurik eza, isiltasuna. Soinua aire bibrazioek gure tinpanora iristean garunean sortzen duten sentipena da. Bere bibrazioak maiztasun erregularrez neur ditzakegulako bereizten ditugu soinua eta zarata. Gaur egun, estilo guztietako musikagile askoren musika-lanetan eta musika elektronikoan erabiltzen da zarata. Hots kutsatzaile orori zarata dei diezaiokegu; kutsatzen ez duenari, soinua.

Soinuaren Parametroak

Akustika soinua ikertzen duen fisikaren atala da. Zientziari dagokionez, musikaren elementuetan aurkitzen...

Jarraitu irakurtzen "Musikaren oinarriak: soinua, isiltasuna, zarata eta musika-tresnak" »

Uhin-higidura: motak, magnitudeak eta adibideak

Fisika-n eguneratua2,54 KB

Uhin-higidura dimentsio batean: ekuazioa, magnitudeen definizioa, hedapen-abiadura, zeharkako uhinak eta luzetarako uhinak bereiztea, adibideak

Uhin-higidura energia transmititzeko modu bat da, nolabaiteko perturbazio motaren baten bidez burututakoa, baina materiaren garraio garbirik gabea. Espazioan hedatzen den perturbazio horri uhina deritzo.

Uhinen hedapenarekin zerikusia duten fenomeno guztietan badaude zenbait elementu komun:

  • Hasierako perturbazioa
  • Energia transmisioa
  • Atzerapena

Uhin motak

Hedatzeko orduan ingurune materiala behar izatearen ala behar ez izatearen araberako sailkapena

Uhin mekanikoak: izaera mekanikoa duen perturbazio baten hedapena ingurune material elastiko batean zehar gertatzen da, uhinaren energia mekanikoa transmitituz....

Jarraitu irakurtzen "Uhin-higidura: motak, magnitudeak eta adibideak" »

Batez besteko heltze-aroa eta tributuak: kontzeptuak eta zerga-sailkapena

Ekonomia-n eguneratua3,45 KB

Batez besteko heltze-aroa

Batez besteko heltze-aroa: Enpresak ekoizpen-prozesuan inbertitu duen dirua errekuperatzeko behar duen denbora da.

Heltze-aroaren osagaiak

  • Hornidura Aldia: Lehengaiak normalean biltegian ematen dituen egun kopurua adierazten du.
  • Ekoizpen Aldia: Produktuak fabrikatzeko normalean behar den egun kopurua da.
  • Salmenta Aldia: Fabrikatu ondoren, produktuak saltzeko normalean behar den egun kopurua da.
  • Kobrantza Aldia: Bezeroei fakturak kobratzeko normalean behar den egun kopurua da.
  • Ordainketa Aldia: Hornitzaileei fakturak ordaintzeko normalean behar den egun kopurua da.
  • Bataz Besteko Heltze Aro Ekonomikoa (HAE) = HAH + HAE + HAS + HAk. Ustiapen Zikloa kontutan hartzen du, hau da, lehengaiak biltegian sartzen diren momentutik bezeroek

...
Jarraitu irakurtzen "Batez besteko heltze-aroa eta tributuak: kontzeptuak eta zerga-sailkapena" »

Xenpelar: bizitza, obra eta testuinguru historikoa

Latina-n eguneratua3,55 KB

Biografia

Juan Frantzisko Petriarena "Xenpelar" Errenteriako bertsolari bat izan zen, XIX. mendeko (hain zuzen ere, 1835eko urtarrilaren 13an jaio zen). Haren aitona eta aita Oiartzunera joan ziren bizitzera, eta dirudienez, idazleak eta ijitoak omen ziren.

Espainiako Independentzia Gerraren ondoren, udalek zorrak ordaindu ahal izateko dirua behar zutelako, lursailak saldu zituzten. Lursail horiek Xenpelarren aitonak erosi zituen. Geroago, haren seme Jose Bernardok etxea eraiki zuen bertan. Ondoren, bertan (Oiartzunen) joan ziren bizitzera, bere emaztearekin.

Jose Bernardo aitak bederatzi seme-alaba izan zituen: hiru Josefa Inazia Iragorrirekin, eta beste sei Maria Rita Borrondorekin; horietako laugarrena Xenpelar izan zen.

Lehen Gerra Karlista...

Jarraitu irakurtzen "Xenpelar: bizitza, obra eta testuinguru historikoa" »

Musika barrokoa, klasikoa eta erromantikoa: ezaugarriak eta ordezkariak

Musika-n eguneratua3,33 KB

Musika historikoa: Barrokoa, klasizismoa eta erromantizismoa

Barrokoa (1600–1750)

Barrokoaren ezaugarriak dira argiaren eta ilunaren arteko kontrastea, gehiegizko apaindura, mugimendua eta kolore biziak. Musika barrokoa 1600 eta 1750 urteen artean garatu zen. Musika barrokoaren ordezkari nagusienetako handiena Johann Sebastian Bach da.

Musika barrokoa Italian hasi eta Europan zehar hedatu zen. Bere ordezkari nagusiak hauek izan ziren:

  • Antonio Vivaldi
  • Tomaso Albinoni
  • Henry Purcell
  • Georg Friedrich Händel
  • Johann Sebastian Bach

Gobernatzaileek euren boterea eta aberastasuna erakusteko erabiltzen zuten musika.

Nola ezagutu musika barrokoa?

Estilo kontzertantea

Estilo kontzertantea soinuen arteko kontrasteetan oinarritzen da: soinu-multzoen eta bakarlariaren...

Jarraitu irakurtzen "Musika barrokoa, klasikoa eta erromantikoa: ezaugarriak eta ordezkariak" »

Demografia oinarriak: zentsua, dentsitatea, hazkundea eta migrazioa

Geografia-n eguneratua2,43 KB

Demografia Oinarriak

Zentsua: herrialde bateko biztanleriaren une zehatz bateko zenbaketa da. Biztanleriaren datu demografikoak, ekonomikoak eta sozialak ditu: gizabanakoen kopuru osoa, sexua, adina, egoera zibila, jaioterria… Estatuan 10 urterik behin egiten da, bat zenbakian amaitzen den horietan. Dokumentu estatikoa da eta egiten den unean biztanleriaren egoera erakusten du.

Biztanleria dentsitatea: eremu bateko biztanleriaren eta haren azaleraren arteko erlazioa da. Gehienetan kilometro karratuko (bizt./km²) unitatea erabiltzen da kopuru hori adierazteko. Honela kalkulatzen da: D = bizt / azalera (km²)

Biztanleriaren benetako hazkundea: hazkunde naturala eta migrazio-saldoa batzearen emaitza da. Honela kalkulatzen da: HE = HN (jaiotzak...

Jarraitu irakurtzen "Demografia oinarriak: zentsua, dentsitatea, hazkundea eta migrazioa" »