San Agustin eta zoriontasuna: fedea, arrazoimena eta Jainkoa

Filosofia eta etika-n eguneratua3,83 KB

Laburpena

Dokumentuak San Agustin Hiponakoaren bizitza laburki azaltzen du, Tagaste, Cartago, Erroma eta Milanen egindako ibilbidea eta kristautasunera egindako itzulera barne. Ondoren, bere filosofia nagusiak aztertzen ditu: fedea eta arrazoimenaren arteko harremana, ezagutza-mailak eta zoriontasuna Jainkoa ezagutzean datzala. Ikasleek filosofia honen oinarriak ulertuko dituzte.

Funtsezko puntuak

  • San Agustin 354. urtean jaio zen Tagaste hirian (Algeria iparraldea) eta 430. urtean hil zen Hiponako setioan.
  • Agustin eudemonista zen: gizakiaren helburua zoriontasuna da, eta zoriontasuna egia absolutua, hau da Jainkoa, ezagutzean datza.
  • Fedea eta arrazoimena elkarlanean aritu behar dira egia lortzeko; fideismoa, agnostizismoa eta deismoa aipatzen dira ikuspegi gisa.
  • Hiru ezagutza-maila bereizten dira: ezagutza sentikorra, arrazoizko ezagutza eta kontenplazioa.
  • Barnerapen teoriaren arabera egia gure barnean dago, baina Jainkoaren argiak behar dugu ikusteko.
  • Zoriontasun benetakoa ez dago ondasun materialetan, galkorrak direlako, baizik eta Jainkoaren ideia izatean eta bekatutik libre egoteko.

Frogatu zeure burua

San Agustin Hiponakoa Algeria iparraldean, Tagaste hirian, jaio zen 354. Urtean. Garai haietan, Erromako inperioak behera egin zuen, eta erromatar eta kristauen artean borroka bizia zegoen. San Agustinen aita paganoa eta ama kristaua ziren, eta semea kristautasunean hezi zuen, nahiz eta honek kristautasuna utzi nerabezaroan, heldua izandakoan berriro itzultzeko. Agustin Maraudara joan zen bere lehenengo ikasketak egitara, eta jarraian, Cartagora joan zen erretorika ikastera, bertan erretorika eskola bat ireki zuelarik. Geroago, Erromara joan zen, eta hemen plazerez betetako bizitza izan zuen, ondoren Milanen jarraituko zuena. Hala ere, Milanen, kristautasunetik urrun zegoen plazeren bizitza behin betiko utzi zuen, nolabaiteko Jainkoaren seinale baten eraginez, eta kristau zintzoa izatera etorri zen. Ondoren, bataiatu eta apaiz egin zen, Hiponako apezpiku izendatu zutelarik. 430. Urtean, San Agustin Hiponakoa hil egin zen, bandaloek Hiponako hiria setiatu zutenean eta Erromak behera egin zuenean.
Fedea eta arrazoimena: ezagutzeko sinetsi
San Agustin eudemonista zen, hau da, gizakia aseko zuen egia aurkitu nahi zuen, zoriontsu izateko. Zoriontsu izateko egia absolutuaz jabetu behar da, hau da, Jainkoaz jabetu behar da. Egia edo Jainkoa lortzeko, arrazoimena eta fedea lotuta egon behar dute, eta hauen arteko erlazioei dagozkienez, ikuspegi asko daude: fideismoa; ulertezina den zerbaitetan sinetsi behar da, nahiz eta ez ulertu; agnostizismoa; Jainkoaren existentzia ezin da arrazoiaren bidez frogatu, adieraztezina baita arrazoiaren bitartez, eta deismoa; arrazoiaren bidez arrazoizko Jainko bat ezagutu eta berarengan fedea eduki dezakegu. Agustinek dioenez, gizakiaren helburua egia aurkitzea da, zoriontasuna lortzeko edo Jainkoa ezagutzeko, eta ezinbestekoa da arrazoimena eta fedea elkarlanean aritzea. Bide honetan, hiru ezagutza maila bereizten dira: ezagutza sentikorra; sentimenen bidez lortutako informaziotik abiatutako ezagutza, benetako egia lortu ezin duena, arrazoizko ezagutza; sentimenetatik jasotako informazioa arrazoimenarekin alderatuz sortutako ezagutza, eta kontenplazioa; Jainkoaren laguntzaz ideiak diren bezala ikustean datza, benetako jakituria eta ideia unibertsalak lortuz. San Agustinek dioenez, Jainkoak gizakia argitzen du, izan ere egia geure barnean dago, baina ez dugu ikusten, eta honekin barnerapena gertatzen da; egia barnean dugu, baina zentzumenek ezin dute ikusi eta ondorioz Jainkoaren argia behar da
Zoriontasuna eta Jainkoa edukitzea
Gizakiaren helburua zoriontasuna lortzea da, hau da, ideia gorena edo Jainkoaren ezagutza izatean, izan ere, zoriontasuna lortzeko ezin gara ondasun galkorretan oinarritu; perfektua eta betierekoa den ondasuna behar da, egonkorra eta suntsiezina den ondasun edo ideia; Jainkoa. Zoriontasuna bizitzaren goi helburua da, eta hau lortutakoan, espirituari lasaitasuna ematen dio. Beraz, zoriontsu izateko Jainkoaren ideia izan behar dugu, eta hau lortzeko, gaiztakerietatik eta bekatutik libre edo garbiak egon behar dugu, honela Jainkoa jasotzeko eta berarekin harremanak izateko aukera izango baitugu. Honela, zoriontasuna ez datza ondasun material eta suntsigarriak edukitzean, hauek galtzean zoriontasuna desagertu egiten baita; benetako zoriontasun absolutua edukitzeko, Jainkoaren ideia izan behar dugu, eta hau lortzeko, esan bezala, bekatutik libre egon behar dugu. Jainkoaren ideia antzematen, jainkoak berak laguntzen digu, hau da, gizakia argitzen du bera antzeman dezan; maisua Jainkoa da.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Noiz eta non jaio zen San Agustin?

San Agustin 354. urtean jaio zen Algeria iparraldean, Tagaste hirian. Testuaren arabera, bere aita paganoa eta ama kristaua ziren.

Zer da San Agustinen eudemonismoa?

Eudemonismoa esan nahi du gizakiaren helburua zoriontasuna dela. Agustinen arabera, zoriontasuna lortzeko egia absolutua, hau da Jainkoa, ezagutu behar da.

Zein da fedearen eta arrazoimenaren arteko harremana Agustinen arabera?

Agustinen arabera, egia lortzeko arrazoimena eta fedea elkarlanean aritu behar dira. Testuak fideismoa, agnostizismoa eta deismoa ikuspegi gisa aipatzen ditu.

Zergatik ez dago zoriontasuna ondasun materialetan?

Ondasun materialak galkorrak dira eta galtzean zoriontasuna desagertzen da. Benetako zoriontasuna perfektua eta betierekoa den Jainkoaren ideian oinarritzen da.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Non jaio zen San Agustin Hiponakoa?
2. Zein urtetan hil zen San Agustin?
3. Zer esan nahi du eudemonista izateak Agustinen kasuan?
4. Zein da testuaren arabera zoriontasuna lortzeko bidea?
5. Zein ezagutza-mota aipatzen da testuan?
6. Nola azaltzen du Agustinek egia gure barnean egotea?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.