Demografia oinarriak: zentsua, dentsitatea, hazkundea eta migrazioa
Laburpena
Dokumentuak demografiaren oinarrizko kontzeptuak biltzen ditu: zentsua, biztanleria dentsitatea, biztanleriaren benetako hazkundea, trantsizio demografikoa eta migrazio saldoa. Era berean, biztanleriaren zahartzea, bizi itxaropena, nekazal exodoa eta biztanleria aktiboa azaltzen ditu. Ikasleak kontzeptu horien definizioak eta kalkulu formulak ikasiko ditu.
Funtsezko puntuak
- Zentsua herrialde bateko biztanleriaren une zehatz bateko zenbaketa da, Estatuan 10 urterik behin egiten dena.
- Biztanleria dentsitatea = biztanleria / azalera (km²), normalean bizt./km² unitatean adierazia.
- Biztanleriaren benetako hazkundea = hazkunde naturala (jaiotzak − heriotzak) + migrazio saldoa.
- Migrazio saldoa = immigranteak − emigranteak; saldo positiboak immigrazioa gailentzen dela esan nahi du.
- Trantsizio demografikoa 1900 eta 1975 artean kokatzen da, jaiotza tasaren jaitsiera leun eta heriotza tasaren jaitsierarekin.
- Biztanleria aktiboa 16 urtetik gorako pertsonek osatzen dute, lanean edo lan bila ari direnak barne.
Demografia Oinarriak
Zentsua: herrialde bateko biztanleriaren une zehatz bateko zenbaketa da. Biztanleriaren datu demografikoak, ekonomikoak eta sozialak ditu: gizabanakoen kopuru osoa, sexua, adina, egoera zibila, jaioterria… Estatuan 10 urterik behin egiten da, bat zenbakian amaitzen den horietan. Dokumentu estatikoa da eta egiten den unean biztanleriaren egoera erakusten du.
Biztanleria dentsitatea: eremu bateko biztanleriaren eta haren azaleraren arteko erlazioa da. Gehienetan kilometro karratuko (bizt./km²) unitatea erabiltzen da kopuru hori adierazteko. Honela kalkulatzen da: D = bizt / azalera (km²)
Biztanleriaren benetako hazkundea: hazkunde naturala eta migrazio-saldoa batzearen emaitza da. Honela kalkulatzen da: HE = HN (jaiotzak - heriotzak) + MS (immigranteak – emigranteak). Emaitza balio absolutuetan edo ehunekoetan adierazi daiteke.
Trantsizio demografikoa: demografia bilakaeraren bigarren etapa da, demografia erregimen zaharrean eta egungo erregimen demografikoaren artean izan zena. 1900 eta 1975 bitartean kokatzen da. Bere ezaugarri nagusiak jaiotza tasaren jaitsiera leuna, heriotza tasaren jaitsiera eta berezko hazkundea izan ziren.
Migrazio saldoa: herrialde bateko immigrante eta emigranteen arteko harremana da. Saldo positiboak immigrazioa gailentzen dela adierazten du eta saldo negatiboak emigrazioa. Honela kalkulatzen da: MS = immigranteak – emigranteak.
Biztanleriaren zahartzea: herritarren batez-besteko adinaren joera da. Demografia erregimen modernoko herrialdeen ezaugarria da, heriotza-tasaren jaitsieraren ondorioz bizi itxaropena oso handia delako.
Bizi itxaropena: edozein tokitako herritarrak batez-beste biziko diren urteak dira.
Nekazal exodoa: Landa eremuetatik hiriguneetara egiten den migrazioa da, betirako edo aldi baterako. XIX. Mendearen azken herenean eta 1975eko krisi ekonomikoaren artean eman zen bereziki. Honen helburu nagusia lana eta dirua lortzea zen.
Biztanleria aktiboa: ondasunak eta zerbitzuak ekoizteko eskulana ematen duten edo horretarako prest dauden eta bila ari diren 16 urteko edo gehiagoko pertsonen multzoa. Barnean hartzen ditu ordainsari baten truke lanean ari den biztanleria eta lanean aritutako izan arren orain langabezian dagoelako aktiboki lana bilatzen hari den biztanleria.
Deskargatu
PDF Word HTMLOhiko galderak
Zer da biztanleriaren dentsitatea?
Eremu bateko biztanleriaren eta haren azaleraren arteko erlazioa da. Normalean kilometro karratuko biztanle kopuruan adierazten da (bizt./km²).
Nola kalkulatzen da migrazio saldoa?
Immigranteen kopurutik emigranteen kopurua kenduz: MS = immigranteak − emigranteak. Saldo positiboak immigrazioa nagusitzen dela adierazten du.
Zer da nekazal exodoa?
Landa eremuetatik hiriguneetara egiten den migrazioa da, betirako edo aldi baterako. XIX. mendearen azken herenean eta 1975eko krisi ekonomikoaren artean gertatu zen bereziki.
Frogatu zeure burua
Berrikuspen-txartelak
Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.
Testa
AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.