Irakurketaren ulermena Lehen Hezkuntzan: metodoak eta estrategiak

Magisteritza-n eguneratua4,74 KB

Laburpena

Dokumentuak Lehen Hezkuntzan irakurtzen ikasteko metodo nagusiak aurkezten ditu, sintetikoak, analitikoak eta globalak, Montessori, Decroly eta Gateño bezalako egileen ekarpenekin. Gainera, Emilia Ferreiroren psikogenesia eta haurren idazketa mailak azaltzen ditu. Azkenik, irakurketa ereduak (bottom up, top down eta interaktiboa) eta irakurketa aurretiko, bitarteko eta ondorengo estrategiak laburbiltzen ditu.

Funtsezko puntuak

  • Metodo sintetikoek hizkiak, silabak, hitzak eta esaldiak ordenan ikasten dituzte.
  • Metodo analitikoak esaldietatik hasi eta hitzetara eta hizkietara pasatzen dira, motibazioan oinarrituz.
  • Metodo globalak (Decroly) hitza irudiarekin lotzen du eta haurrak globalizaziotik analisira pasatzen dira.
  • Emilia Ferreiroren psikogenesiak haurrek idazketari buruz sortzen dituzten 'haur teoriak' azaltzen ditu.
  • Irakurketa ereduak: bottom up (behetik gorakoa), top down (goitik beherakoa) eta interaktiboa.
  • Irakurketa estrategiak hiru momentutan banatzen dira: irakurri baino lehen, irakurtzen ari garelarik eta irakurri ondoren.

Frogatu zeure burua

Irakurketaren Ulermena Lehen Hezkuntzan

Irakurketa metodoak

  1. Metodo Sintetikoak: Irakurtzen ikasten hasten garenean, lehendabiziko hizkien izenak ikasten ditugu, gero silabak osatzen ditugu, eta azkenik, hitzak eta esaldiak ulertzen ditugu.
    1. Metodo Tradizionala: Argazkiak erabiliz lehen hizkiak ikasiko ditu, ondoren, kartilekin hitzak eta esaldiak.
    2. Metodo Berria: Bi ideologia nagusi bereizten dira:
      • M. Montessori: Garapen fonetikoa dugu, nahiz eta entzumen, grafomotrizitate eta ikusmen ariketak sartu. Prozesuak 3 etapa ditu: 1- Giharrak landu (eskuak batez ere, idazmena lantzeko), 2- Hizkuntza zeinuen oroimen muskularra garatu; eta 3- Hitz eraketaren garaia.
      • Gateño: Helduei zuzendutako irakurmen ikaskuntza; azken aldian haurrei baita ere. Oroimenean oinarritzen da eta helduek irakurmena eta idazketa aldi berean ikasten dituzte; haurrek ez, lehenengo irakurmena eta gero idazketa.
  2. Metodo Analitikoa: Esaldietatik hasi, hitzetara eta hizkietara pasatu arte. Motibazioan oinarritu.
    1. Metodo Lexikoa: Irakurtzen dugunaren esanahiari garrantzia ematen dio.
    2. Metodo Globala: Decroly-ren teknika, nahiz eta Comenio izan honen sustatzaile. Erakusten dugun hitzaren ondoan, marrazkia jartzen da. Haurrak globalizaziotik analisira pasatu behar dira; eta marrazkitik lortzen dute. Batzuen iritziz analisia erakutsi, beste batzuen iritziz haurrak bakarrik ikasi. Azpi-metodo ezberdinak (metodo erritmikoa, Winnetka metodoa…) daude.
    3. Metodo Tradizionala: Lehenengo marrazkiak, haurrak hauek interpretatzen saiatuko dira. Ondoren hitzak, eta hauen ondorioa interpretatuko du.

Psikogenesia (Alfabetizazioaren garapena/Emilia Ferreiro)

Errepresentazio alfabetikoak ulertzeko, interpretazio sistemak sortzen dituzte. Honetaz, psikogenesia arduratzen da. Bertan, haurraren ekoizpenak ikertzen dira, beraien gaitasunak ulertu edo zehaztu nahian. Piageten teoria jarraituz, haurrak ezagutza objektu bezala barneratuko du irakurketaren gaitasuna. Horrela, haurrek ematen zaien informazioa manipulatzen dute, nolabait ere, honi koherentzia bilatuz. Honi gehituz, haurrak informazio gehiago eskatuko dizu, bere ezagutza handitu dadin. Modu honetan, “haur teoriak” edo interpretazio sistemak (konplexuak izan daitezke/ yo no cabbo, kepo) sortzen dituzte gaztetxoek; beraien errealitateari esanahia emanez.

Irakurketa idazketa mailak

  1. Maila: Marrazketa (Marrak objektuen kanpoko aldean antolatzen dira eta ikonoen munduan gaude) eta idazketa (Marrek ez dute objektuen kanpoko aldea osatzen eta ez gaude ikonoen munduan).
  2. Maila: Lehenengo mailarekin alderatuz, haurrek batean, bestean, edo bietan egin dezakete lan.
  3. Maila: Irudikapen idatziaren fonetizazioari dagokion etapa. Haurrak hipotesi silabikotik, alfabetikora pasatuko dira; eta honetan, sistema alfabetikoaren berezko izaera ulertuko dute.

Irakurketa (Isabel Solé, Angel Sanz...)

Testu bat irakurtzeko gai izateaz gain, honako hau ulertzen jakitea eta gogoeta burutzea da irakurketa. Honako hauek dira irakurketa ereduak metodologia ezberdinak jarraituta:

  • Bottom up (behetik gorako eredua): grafemak, hitzak, sintagmak, perpausak…
  • Top down (goitik beherako eredua): irakurleak aurre-ezagutzei eta testuinguruari esker hipotesiak formulatuko ditu; testua irakurrita hipotesi berriak eginez.
  • Interaktiboa: Irakurleak testua ulertu nahian dabilenean, aurreko bi prozesuok erabiliko ditu. Irakurle trebeak, beraz, testuak aportatzen duen informazioari erreparatuko dio baina baita berak testuinguruaz baliatu eta aurre-ezagutzak erabiliko ditu. Beraz, Camachok erraten zuen bezala: “Irakurle aktiboa, munduaz eta errealitateaz ezagutza jakin batzuk ditu”.

Honetarako irakurleak ezagutza (Kontzeptuala, prozedurazkoa, jarrera eta linguistikoak ”hitzak ongi ulertu”) ezberdinak dominatu behar ditu. Hala ere, haurrekin gaudenez, ulermen arazoak izan ditzakete:

  • Testuaren tipologia bera
  • Irakurlearen ahozko hizkuntzaren maila
  • Irakurketaren aldeko edo aurkako jarrerak
  • Irakurketaren helburua (atentzio selektiboa)
  • Baldintza fisiko-afektiboak
  • Motibazioa (haurrak ez daki zer egin)

Gaizki ulertuak sor daitezke, beraien lekuan jarri.

Irakurketa estrategiak (Solé)

  • Irakurri baino lehen (hipotesiak sortu euskarari, egiturari, gaiari… buruz. Testuan kokatu eta gogoeta egin).
  • Irakurtzen ari garelarik (Hitz gakoak, kohesioa, ideiak eta hiztegi begiratu; bere aurreko ezagutzekin hausnartu).
  • Irakurri ondoren (leitukoari buruz eskema egin, besteekin komentatu, ezagutza gehiago lortu…).

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zein dira irakurtzen irakasteko metodo nagusiak?

Testuan metodo sintetikoak, analitikoak eta globalak bereizten dira, baita metodo tradizionala eta metodo berriak ere. Metodo bakoitzak irakurtzen ikasteko bide ezberdina proposatzen du.

Zer da irakurketa interaktiboa?

Irakurleak testuak ematen duen informazioa eta berak dituen aurre-ezagutzak eta testuingurua batera erabiltzen dituen irakurketa eredua da. Irakurle trebeek ohiko moduan egiten dute.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein metodok hitza irudiarekin lotzen du?
2. Zein da metodo sintetikoaren hasiera?
3. Nork garatu zuen psikogenesia alfabetizazioaren garapenaren ikerketan?
4. Zein eredutan hasten da irakurlea grafemetatik eta hitzetatik?
5. Zein da irakurketa estrategia bat irakurri aurretik?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.