Apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Sozializazio prozesua eta bizitzaren zentzua: laburpena

Psikologia eta soziologia-n eguneratua2,26 KB

Sozializazio Prozesua

Zertan datza?

Sozializazio prozesua gure gaitasun neuronalak garatzen dituen prozesua da. Gaitasun horiei esker, komunitatera egokitu eta gizartean bizi gaitezke.

Ezaugarriak:

  • Kultura-ereduak ikastea: Gizabanakoak, gizartearen parte izan nahi badu, zenbait kulturara-eredu ikasi behar ditu; esaterako, zer jokabide diren onargarriak gizarte talde jakin batean.
  • Ikasitakoa barneratzea: Haurrari barnean geratzen zaion txikitan ikasitako guztia, haurrarentzat, hori da gauzak egiteko era naturala, denek horrela egiten baitute.
  • Oreka psikologikoa: Inposatzen zaizkion kanpo-ereduak onartzen dituenean, gizabanakoak besteekin harremanak izan ditzake eta bere mundua uler dezake. Oreka mentala ematen dio horrek, eta inguruko kulturan integratzearen
...
Jarraitu irakurtzen "Sozializazio prozesua eta bizitzaren zentzua: laburpena" »

Antzinako Erregimena Europan: antolamendu soziala, politikoa eta ekonomikoa

Historia-n eguneratua2,67 KB

Antzinako Erregimena

Antzinako erregimena edo erregimen zaharra Europan erregimen feudalaren ondoren sortu zen antolamendu sozial, politiko eta ekonomikoa da. XVIII. mendearen amaiera arte, hau da, Aro Modernoan (XVI, XVII, XVIII) zehar indarrean egon zena.

Ilustrazioaren Eragina eta Erregimen Zaharraren Krisia

Ilustrazioaren ideiek, erregimen zaharraren desagerpenean eragin handia izan zuten, hauek sustatu baitzituzten erregimen zaharraren suntsipena ekarri zuten iraultza liberal burgesak ezarri zutenean erregimen liberala. Espainian eta Euskal Herrian erregimen zaharraren krisia Karlos IV.aren erregealdian gertatu zen. Erregealdi hartan larritu egin zen krisi ekonomiko, politiko eta soziala eta iraultza frantsesaren eragina jasan zuten Espainiak...

Jarraitu irakurtzen "Antzinako Erregimena Europan: antolamendu soziala, politikoa eta ekonomikoa" »

Indar-eremu kontserbakorrak eta ez-kontserbakorrak: energia potentziala eta kontserbazio-printzipioa

Fisika-n eguneratua3,07 KB

Indar-eremu kontserbakorrak eta ez-kontserbakorrak

Indar-eremu kontserbakorra da: partikula bat puntu batetik bestera eramatean, eremuak egindako lana bi puntuen menpekoa denean, eta ez bidearen menpekoa. Ibilbide itxia bada, lana nulua da. Indar kontserbakorrak dira indar grabitatorioak, elektrikoak eta elastikoak. Lanaren adierazpena hau da:


Indarra kontserbakorra bada, indar horrek egindako lana energia potentzialaren aldaketaren berdina da. Egindako lana kalkulatzeko, hasierako eta amaierako energia potentzialen arteko diferentzia hartu behar da.


Indar ez-kontserbakorrak egindako lana bidearen menpe dago eta ez dute loturarik energia potentzialarekin (adibidez, marruskadura).


Energia potentzial grabitatorioa

Energia potentzial grabitatorioa:
...
Jarraitu irakurtzen "Indar-eremu kontserbakorrak eta ez-kontserbakorrak: energia potentziala eta kontserbazio-printzipioa" »

Manuel de Larramendi (1690-1766): bizitza eta obra

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,41 KB

Larramendi: Bizitza

Andoainen jaio zen, geroago Salamancan ikasi (Irakasle ere izan zen Salamancan) eta ondoren Jesuita egin zen. Gizon alaia izan zen bizitza osoan. Euskal Herriko pertsona argienetakoa izan zen eta euskararen eta Euskal Herriaren aldeko gauza asko idatzi zituen, eta horrez gain, ondorengo beste idazle asko ere hori egitera bultzatu zituen. Azken urteak Loiolan eman zituen, hil arte.

Obra

Nahiz eta euskaraz ere idatzi, bere lan gehienak gaztelaniaz idatzi zituen. Gaztelaniaz idatzi zituen obrek euskal literaturan ere eragina izan zuten.

Euskararen aldeko lana

Euskararen aldeko lana bi modutan egiten du:

  1. Euskaldunak beren hizkuntzaz harro egotea bultzatzen du, eta euskara gutxiesten dutenak lotsagarri uzten ditu.
  2. Euskara lantzen eta
...
Jarraitu irakurtzen "Manuel de Larramendi (1690-1766): bizitza eta obra" »

Pteridofitoen, briofitoen eta koniferoen ugalketa-zikloak

Biologia-n eguneratua2,98 KB

Pteridofitoen Ugalketa

Pteridofitoak hazirik gabeko landareak dira. Sustraia, zurtoina eta hostoak dituzte, baita ura, mineralak eta elikagaiak garraiatzeko baso-sistemak ere. Landare horien ziklo biologikoan belaunaldien txandaketa dago, eta esporofitoa da fase nagusia.

Briofitoen Ugalketa

Briofitoak baso gabeko landareak dira, eta giro hezea behar dute hazteko eta ugaltzeko. Belaunaldi-txandaketan, gametofitoa nagusitzen zaio esporofitoari. Sexu gabe eta sexu bidez ugaltzen dira.

Goroldioen Ziklo Biologikoa

Gametofitoa errizoideak eta filoideak dituen sasizurtoinak osatzen du. Gameto ar edo anterozoideak flagelodunak dira eta anteridio barruan eratzen dira. Gameto eme edo oosferak botila-itxurako arkegonioetan sortzen dira. Ernalketa gertatzeko,...

Jarraitu irakurtzen "Pteridofitoen, briofitoen eta koniferoen ugalketa-zikloak" »

Gernu-sistema eta zirkulazio-sistema: laburpena eta funtzioak

Biologia-n eguneratua3,57 KB

Gernu-sistema

Gernu-sistemaren atalak

  • Ureterrak: Giltzurrun bakoitzean sortutako gernua jasotzen duten bi hodi mehe.
  • Maskuria: Ureterretatik etengabe datorren gernua metatzen du.
  • Uretra: Gernua maskuritik kanpora eramaten duen hodia da.
  • Giltzurrunak: Gerrialdean, bi aldeetan kokatuta daude.
  • Azala: Kanpoko atala da, eta pikor-itxura du.
  • Muina: Marraduna da, eta piramide-formako eremutan zatituta dago.

Giltzurrunen funtzionamendua

Kapilarretara zirkulatzen duen odola iragazi egiten da, eta kapilarrak biltzen dituen kapsulara igarotzen da. Kapsulan sartutako likidoa ez da odol osoa.

Iragazitako likidoa hoditik igarotzen da, eta hodian, likidoaren osagai batzuek paretak zeharkatzen dituzte. Organismoak birxurgatu egiten du. Prozesu horren bidez sortzen da...

Jarraitu irakurtzen "Gernu-sistema eta zirkulazio-sistema: laburpena eta funtzioak" »

Antzinako Erregimena, Ilustrazioa eta Iraultza Liberalak: laburpena

Historia-n eguneratua16,69 KB

Ekonomia

Nekazaritza: Iraupenekoa eta Autokontsumoa

  • Urteko txandaketaren teknika: lurraren zati bat urte batez ez erabiltzea eta urteen zehar txandakatzea (lugorria).
  • Lurjabeak: Nobleak edo Kleroa (nekazariek zergak ordaintzen zituzten).
  • Uzta txarrak: Krisialdia (gosea).

Hazkunde Demografiko eta Ekonomikoa

  • Bake-garaia Utrechteko Ituna sinatu ondoren (1713).
  • Izurrite handirik ez zen izan, eta labore berriak lantzen hasi ziren (patata, artoa, etab.).
  • Monarkek erreformak bultzatu zituzten ekonomian, merkataritza nabarmenduz (batez ere kolonietan, beraz, komunikazio-bideak asko hobetu ziren).

Gizartea

Pribilegiadunak (%5 edo gutxiago)

Noblezia

  • Zergak ez zituzten ordaintzen: pribilegio fiskalak zituzten.
  • Lanik ez zuten egiten: errentetatik bizi ziren.
  • Kargu publikoen
...
Jarraitu irakurtzen "Antzinako Erregimena, Ilustrazioa eta Iraultza Liberalak: laburpena" »

Biltegien kudeaketa: praktikak, teoria eta funtzio logistikoak

Ekonomia-n eguneratua3,68 KB

PRAKTIKA 1: a) Eremu totala (At): L = biltegi luzera, A = biltegi zabalera. b) Harrera eremua eta bulego eremua (Ard): Q = urteko karga/lan egunak, d = entregatzeko egunak, kin = ezegonkortasun koefizientea, Um/m2 = karga dagoen unitate neurria, Kaa = erabilgarritasun koefizientea. c) Gune erabilgarria (Au): kantitatea x luzera x zabalera + … d) Korridore gunea: At - Ard - Au. e) Oinarrizko eremua (Ab): Ard + Au.

PRAKTIKA 2:

  1. Biltegiratzeko banakako kostua: (Harrera kostua + Biltegiratze kostua + Bulego kostua (BKT)) / Biltegiratutako unitate kopurua.
  2. Zerbitzatutako unitate kostua: BKT / Bidalketa kopurua edo egindako picking.
  3. Zerbitzatutako kostu eragilea unitateko: Biltegiko eskulanen kostua / bidalketa zenbakia edo egindako picking.
  4. M3-ko kostua:
...
Jarraitu irakurtzen "Biltegien kudeaketa: praktikak, teoria eta funtzio logistikoak" »

Lege Itundua (1841): Nafarroako foruen amaiera eta Lehen Gerra Karlista

Historia-n eguneratua4,69 KB

1. Testuaren Iruzkina eta Analisia

Esku artean dugun testua 1841eko foruak aldatzeko legea da, Lege Itundua izenez ezaguna. Lehen eskuko iturria da, izaera publikokoa (legeak publikoak baitira). Gaiari dagokionez, testu juridikoa da.

  • Egilea: Espainiako Gorteak.
  • Hartzaileak: Berez denentzako da, baina, bereziki, Nafarroako erakunde eta biztanleentzat.
  • Data eta Lekua: Madril, Espainiako Gorteetan, 1841ean.

Testuak Nafarroako Erresumaren berezko erakundeak eta foruak ezabatzeko balio izan zuen. Garai hartan, Isabel II.a zegoen erreinatzen, baina adinez txikia zenez, Espartero liberal erradikala zen erregeorde. Testuak dioen bezala, Nafarroak erresuma izaera galdu zuen eta probintzia bilakatu zen. Horrez gain, nafarrek zituzten hainbat pribilegio deuseztatu...

Jarraitu irakurtzen "Lege Itundua (1841): Nafarroako foruen amaiera eta Lehen Gerra Karlista" »

Euskal Herriko nekazaritza: Isurialde Atlantikoa eta Mediterraneoa

Geografia-n eguneratua3,01 KB

1. Isurialde Atlantikoa

A) Ezaugarri Fisikoak

Uren banalerroaren iparraldean dauden lurrak hartzen ditu. Inguru fisikoak erliebe malkartsua du, lur lau gutxi eta klima ozeanikoa, prezipitazio ugariekin eta erregularrak urtean zehar.

B) Lurraren Jabetza

Lurraren jabetza baserriaren inguruan antolatzen da, bai bizilekuei dagokienez, bai ustiapenei dagokienez, bi zatitan bananduta, lurraren kalitatearen arabera:

  • Lantzeko lurra: Etxetik hurbil dago, uztak eta belarrak landatzeko erabiltzen da.
  • Basoa: Partzela txikiagoz osatuta dago, urrunago eta altitude eta aldapa handiagoarekin. Basogintzarako erabiltzen da.

C) Lurraren Erabilera

Lurraren erabilera aldatu egin da industrializazioak nekazaritzari eskulana kendu zionean. Gaur egun, biztanle gutxi ari da...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko nekazaritza: Isurialde Atlantikoa eta Mediterraneoa" »