Apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Euskara gramatika: esaldi adibideak eta aditz ariketak (C1, C2, C3)

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,96 KB

Esaldiak eta Gramatika Adibideak

Zuen herria gurearen aldean ederragoa da. Astean birritan entrenatu ezean, ez digute partidura joaten uzten. Zortzi urte besterik ez zeuzkala ekin zion linternak egiteari. Ez dago birziklatzen ez duenik gure ikastolan. Gaztainerre eguna guztiok gozatzeko eguna izanagatik, gaixorik zegoenez, etxera joan behar izan zuen.


Aditz Ariketak

C3 Ariketak

C3: Zuek… nazakezue. Badakit… daiteke. Guk hari… geniezaiokeen. Horrela… dakizueke. Kirolariek… dezake. Behin… zenidaketen. Beste… zaitzaket.


C1 Ariketak

C1: Lekioke, x, etor, ditzake, nintzakeen.


C2 Ariketak

C2: Gintezkeen, diezaioket, dezakegu, diezaguke, diezazkigukezu, nazakete, genkizkiekeen, zintezkete.


Esaldi Osagarriak

Jaioberriaren gaixoaldiak berebiziko

...
Jarraitu irakurtzen "Euskara gramatika: esaldi adibideak eta aditz ariketak (C1, C2, C3)" »

Higidura Harmoniko Sinplea: definizioa, ekuazioak eta magnitudeak

Fisika-n eguneratua3,16 KB

1. Higidura Harmoniko Sinplea. Adibideak. Ekuazioa. Magnitudeen Definizioa. Abiaduraren eta Azelerazioaren Ekuazioak

HHSren ezaugarri orokorrak

  • Higidura periodikoa (periodoa).
  • Higidura bibrakorra edo oszilakorra (oreka-posizioa).

Higidura harmoniko sinplearen ekuazioak

x = A·sin ( ωt + φ0)

Berariazko magnitudeak definitzea:

  • Bibrazioa edo oszilazioa
  • Oszilazio-zentroa
  • Elongazioa
  • Anplitudea
  • Periodoa
  • Maiztasuna
  • Pultsazioa
  • Desfasea (uhin harmonikoaren ezaugarri nagusiak irudi txiki batean adieraztea).

Abiaduraren eta azelerazioaren ekuazioak

Abiaduraren eta azelerazioaren ekuazioak ondorioztatzea, eta bi magnitude horien gutxieneko eta gehieneko balioak kalkulatzea.

Higidura Harmoniko Sinplea

Partikula batek higidura periodikoa duela esaten dugu, denbora-tarte...

Jarraitu irakurtzen "Higidura Harmoniko Sinplea: definizioa, ekuazioak eta magnitudeak" »

Txillardegi, Aresti eta Mirande: euskal eleberrigintza XX. mendean

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,52 KB

Euskal Eleberri Existentzialista: Txillardegiren Ekarpena

Leturiaren egunkari ezkutua eta Peru Leartzako

Txillardegik Leturiaren egunkari ezkutua argitaratu zuenean, euskal nobelagintzak aro berri bati ekiten ziola zirudien. Gaia, giroa eta kokapena ezohikoak ziren. Eleberri honek Unamunoren ukitua du, baita Jean-Paul Sartre eta Albert Camus idazle existentzialisten kutsua ere. Ohitura-nobeletan ageri ziren baserrietako eta herri txikietako girotik aldentzen dela esan daiteke, lehen pertsonan idatzia baita.

Txillardegiren bigarren nobelan, Peru Leartzako izenekoan, eguneroko bizimodu aspergarriak eta denboraren ihesak kezkatzen dute pertsonaia nagusia. Liburu bietan hizkuntza da alderdirik ahulena; nabaria da euskaldunberri gazte baten idazkera...

Jarraitu irakurtzen "Txillardegi, Aresti eta Mirande: euskal eleberrigintza XX. mendean" »

Gizarte trebetasunak: definizioa, osagaiak eta asertibitatea

Psikologia eta soziologia-n eguneratua3,31 KB

Gizarte trebetasunak

Zer esaten du V. E. Caballok gizarte trebetasunei buruz?

Pertsona batek gainerakoekin harremanetan erabiltzen dituen portaeren multzoa da. Portaera horien bidez, pertsonak bere sentimenduak, jarrerak, desioak, iritziak eta eskubideak modu egokian adierazten ditu, besteenganako errespetua mantenduz. Horrela, sortzen diren arazoak konpontzen ditu eta etorkizunean gerta daitezkeenak prebenitzen laguntzen du.

Besteekin harremanak izateko ditugun ohitura, portaera, pentsamendu eta emozioen multzoa dira gizarte-trebetasunak.

Pertsonaren ongizaterako eta autoestimurako duten garrantzia kontuan izanik, eta jakinik besteekin ditugun harremanen ondorioetatik ihes egitea ezinezkoa dela (ikasketetan, lanean, familian edo beste edozein...

Jarraitu irakurtzen "Gizarte trebetasunak: definizioa, osagaiak eta asertibitatea" »

1839ko urriaren 25eko Legea: euskal foruen murrizketa eta Bergarako Hitzarmena

Historia-n eguneratua5,63 KB

Aurrean dugun testua lehen mailako iturri historiko eta politiko-juridikoa da; hain zuzen,1839ko urriko legearen zati bat, Euskal lurraldeen eta Nafarroako foruen murrizketari buruzko legea. Egilea kolektiboa da, Gorteek egin eta estatuko buruak, aria Kristina erregeordeak sinatua. Publikoa da eta herriari zuzenduta dago.

Testuaren helburu nagusia Euskal lurralde eta Nafarroako foruak berrestea zen 1837ko konstituzio progresista errespetatuz. Testua Hirurteko moderatuan (1837-40) kokatzen da, hots, Maria Kristinaren agintaldiaren azken garaian. Lehen karlistadaren bukaeraren eta Maroto eta Esparteroren arteko Bergarako besarkadaren arteko oondorioa da. Esparterok foruei eusteko konpromisoa hartzen zuen, baina foruen izaera lege honen bidez aldatu...

Jarraitu irakurtzen "1839ko urriaren 25eko Legea: euskal foruen murrizketa eta Bergarako Hitzarmena" »

Merkatu segmentazio prozesua: teknikak eta prozedurak

Ekonomia-n eguneratua2,17 KB

6.2 MERKATUKO SEGMENTAZIO PROZESUA => Merkatuak segmentatzeko erabili daitezkeen teknika eta prozedimentu asko eta diferenteak existitzen dira. Denak bi taldeetan sailkatu daitezke:

1. A Priori Segmentazio Prozedimenduak

Aurretik antzemandako ezaugarrietatik datoz, ezaugarri hauek merkatuko partaideek eduki dezaketen konportamendua ezberdintzeko gaitasuna dutelakoan. Beraz, segmentuak ez dira “deskubritzen”, baizik eta jada existitzen dira eta egiten dena da analizatzea zein aldagai da edo dira diskriminazio gehien egiten dutenak, informazio hori segmentuen sorkuntza eta sailkapenetan erabiltzeko. Prozedimendu hauetariko bi Bolson metodoa eta Chikarratuaren analisia dira.

2. Segmentazio Prozedimentu Optimoa

Teknika estatistiko multibarianteak

...
Jarraitu irakurtzen "Merkatu segmentazio prozesua: teknikak eta prozedurak" »

Aro Garaikideko pentsalari nagusiak: Darwin, Marx, Nietzsche eta Freud

Filosofia eta etika-n eguneratua2,64 KB

Aro Garaikideko pentsamendua hainbat figura nagusiren ekarpenekin hasi zen, gizakiaren eta gizartearen ikuskera tradizionalak kolokan jarriz.

Charles Darwin eta Eboluzioaren Teoria

Hainbat adituentzat, pentsamenduaren historian Aro Garaikidea eboluzioaren teoriarekin hasten da. C. Darwin zientzialariaren Espezieen jatorria hautespen naturalaren bidez lanaren argitaratzearekin, gizakia aurreko espezieen eboluzio naturalaren emaitza dela baieztatu zen. Eboluzio hau zoriz gertatu da. Darwinekin historian lehen aldiz giza generoaren historia naturalista bat proposatzen da, azalpen mitiko, erlijioso eta moralen mende ez dagoena.

Karl Marx eta Materialismo Historikoa

K. Marx XIX. mendeko pentsalari handienetakoa dugu. Bere doktrina nagusia den materialismo...

Jarraitu irakurtzen "Aro Garaikideko pentsalari nagusiak: Darwin, Marx, Nietzsche eta Freud" »

Enpresako kontrol sistemak: motak eta erabilera

Informatika-n eguneratua3,49 KB

Kontrol sistemak langileen informazioa, sarrera-irteerak, asistentzia, aparteko orduak, txandak eta abar kontrolatzeko aukera eskaintzen duten prozesuak dira. Langile eta enpresariaren arteko harremana argiagoa izatera bultzatzen dute. Izan ere, errealitatean oinarritutako datu zehatzak sistema ezberdinetan jaso eta batek edo besteak esandakoaren artean nahasteak sortzeko aukera murriztuko da. Nahaste-egoera emango balitz, erregistroa behatu eta zalantzak argitzeko aukera eskainiz. Hala ere, jakin beharrekoa da metodo hauetaz baliatzen diren enpresek erabiltzaileen baimena behar dutela, haien inguruko erregistroak egingo baitira.

Kontrol Sistemaren Motak

1. Ordutegi Kontrolerako Sistemak

Enpresa bateko langileen sarrera eta irteera ordutegi guztiak...

Jarraitu irakurtzen "Enpresako kontrol sistemak: motak eta erabilera" »

Cadizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa: Iraultza liberala

Historia-n eguneratua3,21 KB

Cadizko Gorteak: Iraultza Liberalaren Hasiera

Erregentzia Cadizen bildurik, Espainiako egoera errepasatzen hasi zen. Amerikako hiriek independentzia aldarrikatu zutela eta aginte hutsunea zegoela ikusita, Espainiako Inperioa arriskuan zegoela ohartu ziren. Egoera horren aurrean, 150 urtez bildu gabeko Gorteen saioak hasi ziren berriro ere.

Hasiera batean, ordezkari diputatuek monarkia absolutua defendatuko zutela zin egin bazuten ere, Gorte hauen helburua lehenengo saioan aldatu zen. Hainbat dekretuk eta, batik bat, 1812ko Konstituzioak agerian jarri zuten estatu liberal eta parlamentario bat sortu nahi zutela.

Cadizko Gorteen izaera iraultzailea

Hasieratik, Gorteek erakutsi zuten ez zutela zerikusirik antzinakoekin. Biltzar konstituziogilea lortzean...

Jarraitu irakurtzen "Cadizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa: Iraultza liberala" »

Enpresa motak eta forma juridikoak: sozietateen gida osoa

Ekonomia-n eguneratua17,61 KB

Neurriaren Araberako Enpresa Sailkapena

Enpresak handiak, ertainak edo txikiak izan daitezke, eta horretarako irizpide nagusiak hauek dira:

  • Irizpide ekonomikoa: Fakturazioaren bolumena, hau da, salmentatik lortutako diru-sarrerak.
  • Ondare-irizpidea: Enpresak duen ondarea (ondasunak, eskubideak eta betebeharrak).
  • Antolaketa-irizpidea: Enpresaren langile kopurua eta antolaketa.

Gehien erabiltzen den irizpidea antolaketari dagokiona da, langile kopurua aintzat hartzen duena.

Forma Juridikoaren Araberako Sailkapena

Bi enpresa mota nagusi daude:

Banakako Enpresa

Jabe bakarra badu, enpresaren jabea pertsona fisikoa bada. Adibidez: denda txiki bat, non enpresaburua eta kapitala jarri duena pertsona bera diren.

Sozietate Enpresa

Jabe bat baino gehiago baditu,...

Jarraitu irakurtzen "Enpresa motak eta forma juridikoak: sozietateen gida osoa" »