Manuel de Larramendi (1690-1766): bizitza eta obra

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,41 KB

Laburpena

Dokumentuak Manuel de Larramendi jesuita euskaltzaleari buruzko bizitza eta obra laburbiltzen ditu. Euskararen aldeko lana, gaztelaniaz idatzitako obrak (De la antigüedad y universalidad del Bascuence, Arte de la lengua Bascongada, Diccionario Trilingüe, Sobre los Fueros de Guipúzcoa, etab.) eta euskaraz egindako ekarpenak azaltzen ditu. Azkenik, bere eragina eta kritikak jorratzen ditu.

Funtsezko puntuak

  • Larramendi Andoainen jaio zen, Salamancan ikasi zuen eta jesuita egin zen; Loiolan hil zen.
  • Bere lan gehienak gaztelaniaz idatzi zituen, eta obra horiek euskal literaturan eragina izan zuten.
  • De la antigüedad y universalidad del Bascuence en España obran euskara Espainiako hizkuntza zaharrena dela defendatzen du.
  • Arte de la lengua Bascongada obran euskara ikasteko metodo bat egin zuen, deklinabidea eta aditzak, prosodia eta sintaxia landuz.
  • Diccionario Trilingüe obra eztabaidagarriena da; gaztelaniazko hitzei euskal ordainak jarri nahi izan zizkien.
  • Hegoaldeko euskal prosaren lehen maisua da, eta euskal literatura idatziaren eragile zuzena izan zen.

Frogatu zeure burua

Larramendi: Bizitza

Andoainen jaio zen, geroago Salamancan ikasi (Irakasle ere izan zen Salamancan) eta ondoren Jesuita egin zen. Gizon alaia izan zen bizitza osoan. Euskal Herriko pertsona argienetakoa izan zen eta euskararen eta Euskal Herriaren aldeko gauza asko idatzi zituen, eta horrez gain, ondorengo beste idazle asko ere hori egitera bultzatu zituen. Azken urteak Loiolan eman zituen, hil arte.

Obra

Nahiz eta euskaraz ere idatzi, bere lan gehienak gaztelaniaz idatzi zituen. Gaztelaniaz idatzi zituen obrek euskal literaturan ere eragina izan zuten.

Euskararen aldeko lana

Euskararen aldeko lana bi modutan egiten du:

  1. Euskaldunak beren hizkuntzaz harro egotea bultzatzen du, eta euskara gutxiesten dutenak lotsagarri uzten ditu.
  2. Euskara lantzen eta erabiltzen dutenak lan egitera bultzatzen ditu.

Gaztelaniazko ekarpena

De la antigüedad y universalidad del Bascuence en España

Obra hau euskararen aldeko defentsa da. Gramatikaren aurkezpena egiten du obra honetan, eta euskarari abantaila hauek ikusten dizkio:

  1. Espainia osoko hizkuntza zaharrena da.
  2. Gaztelaniazko hitz asko euskaratik datoz.
  3. Beste hizkuntzak baino hobea da, ez duelako akatsik.
  4. Hizkuntza atsegina, filosofikoa, eztia eta irregularra da.

Euskararen kontrako pertsonek erabiltzen dituzten argudioak euskararen alde jartzen ditu.

Discurso histórico sobre la famosa Cantabria

Erromatarrek menperatu ez zituzten kantabroen ondorengoak euskaldunak direla dio, eta obra honetan euskaldunen apologia egiten du.

Sobre los Fueros de Guipúzcoa

Obra honek oso eragin gutxi izan zuen. Foruen defentsa egiten du eta haien aldeko argudioak erabiltzen ditu. Larramendiren ustez, foruak ez dira pribilegioak, burujabetasunaren oinarri dira. Hizkuntza defendatzen duenean, kontrako argudioak aldekoak bihurtzen dituela ikusita, pentsa dezakegu garai hartan ere bazirela foruen aurkako pertsonak.

Descripción general de la noble y leal provincia de Guipúzcoa

Gipuzkoarrak goresten ditu obra honetan. Haien jantziak, ohiturak, dantzak, erlijioa, etab. deskribatzen ditu, eta maitasunez egiten du.

Euskarazko ekarpena

Larramendik euskara ongi zekien eta euskaraz ere idatzi zuen: olerkiak, sermoiak, kristaurako ikasbideak, eskutitzak eta sarrera bat. Hiztegi aberatsa du eta prosa samurra. Hegoaldeko euskal prosaren lehen maisua da.

El imposible vencido. Arte de la lengua Bascongada

Oso erantzun ona eman zien euskal gramatika ezinezkoa zela esaten zutenei. Euskara ikasteko metodoa egin zuen eta 3 ataletan banatu zuen: deklinabidea eta aditzak, prosodia eta sintaxia.

Diccionario Trilingüe, Castellano, Latín y Bascuence

Obrarik eztabaidagarriena da. Akatsak izan zituen, baina eragin handia izan zuen euskal literaturan. Gaztelaniazko hitz guztiei euskal ordaina jarri nahi izan zien, eta horrek hitzak asmatzera eraman zuen. Herriko euskara aberatsa eta erraza erabiltzen zuen.

Kritika eta Ekarpenak

Larramendiri zor zaizkionak:

  1. Hegoaldeko euskal literatura idatziaren eragile zuzena da.
  2. Euskal Herria eta euskara harrotasunez erakusten zituen.
  3. Euskal ohiturak, gizartea eta politika jorratu zituen.
  4. Bere hizkuntzak akatsak izan zituen, baina ondorengo idazleengan eragin handia izan zuen.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Noiz eta non jaio zen Manuel de Larramendi?

Andoainen jaio zen. Geroago Salamancan ikasi zuen, eta bertan irakasle ere izan zen.

Zein da Larramendiren obra eztabaidagarriena?

Diccionario Trilingüe, Castellano, Latín y Bascuence da obrarik eztabaidagarriena. Akatsak izan zituen, baina euskal literaturan eragin handia izan zuen.

Zer defendatzen du De la antigüedad y universalidad del Bascuence obran?

Euskara Espainia osoko hizkuntza zaharrena dela defendatzen du, gaztelaniazko hitz asko euskaratik datorrela eta euskara beste hizkuntzak baino hobea dela esanez.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Non jaio zen Manuel de Larramendi?
2. Zein hizkuntzatan idatzi zituen Larramendik bere lan gehienak?
3. Zein obratan jorratzen du euskara ikasteko metodoa?
4. Zein da Larramendiren hiztegiaren ezaugarria?
5. Zein izan zen Larramendiren ekarpenik garrantzitsuena euskal prosan?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.