Wittgenstein: hizkuntza-jokoak eta esanahia
Sarrera: Hizkuntzaren Erabilera Wittgensteinentzat
Pentsalari austriarraren abiapuntua hauxe da: hizkuntzek ez dituzte soilik gauzak izendatzen, beste funtzio batzuk ere badituzte. Garrantzitsuena hitzak nola erabili behar diren jakitea da. Hizkuntzaren ikaskuntzan, hitzen ezagutza ez ezik, haien erabilera ere landu behar da. Erabilera idatzitako edo esandako hitzen edo proposizioen inguruan taxutzen da, eta hor baino ez dute esangura eta zentzua erdiesten. Hitz edo proposizio baten esanahia hitz horren erabilerak determinatzen du, hitz bakar batek milaka erabilera izan baditzake ere. Wittgensteinek hizkuntza-jokoak (edo joko linguistikoak) deitzen die horiei. Hitzak esangura bat du erabilera bakoitzean, haren funtzioaren arabera; hau da, hizkuntza...