Apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Euskal ahozko literaturaren generoak eta ezaugarriak

Magisteritza-n eguneratua3,79 KB

Euskal Ahozko Literaturaren Generoak

Euskal ahozko tradizioak genero anitzak biltzen ditu, bakoitzak bere ezaugarri eta funtzio bereziekin. Jarraian, horietako batzuk deskribatzen dira:

Kopla Zaharrak

  • Egitura: 8-8-10-8koa da, lau lerro dituena.
  • Errima: 8koek errima daukate, 10koek ez.
  • Gaia: Lehenengo bi lerroetan naturaren inguruko gaiaz hitz egiten da. Benetan esan nahi dena azken bi lerroetan agertzen da.
  • Lotura: Askotan ez dago zerikusirik lehen bi lerroen eta azken bi lerroen artean. Hau sarritan gertatzen da, baina ez beti. Ez dago loturarik lehenengo bi lerroen artean, baina badago lotura zentzuzkoren bat; bestela, ahaztu egingo litzateke.

Trikiti Koplak edo Dantza Koplak

  • Lehenengo eta azken lerroen errepikapena dago.
  • Horrez gain, bihurkiak agertzen
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal ahozko literaturaren generoak eta ezaugarriak" »

Sozialismoa, anarkismoa eta Industria Iraultzaren ondorioak

Historia-n eguneratua2,62 KB

Sozialismoa

Helburua

Jabego pribatua suntsitzea, hau burgesiaren eta langileriaren arteko bereizketaren erruduna baitzen.

Nola lortu

  • Proletalgoaren diktaduraren bidez.
  • Proletarioek ekoizpen-baliabideak bereganatuko dituzte.

Sortutakoa

  • Jabetza kolektiboa ezarri.
  • Klaserik gabeko gizartea.

Anarkismoa

Helburua

Ahalik eta banakoen askatasunik handiena lortzea. Horretarako, askatasuna mugatzen zuen guztia ezabatu behar zen: estatua, jabetza pribatua eta erlijio-sinesmenak.

Nola lortu

  • Parte-hartze politikoari uko egiten diote; alderdi politikoen aurka daude.
  • Iraultza bortitzaren aldekoak dira.

Sortutakoa

  • Estatua ezeztatu.
  • Ekoizpenerako eta kontsumorako berdintasunezko erkidegoak ezarriko ziren.

Industria Iraultzaren Ondorioak (O.E.)

1. Garraioen Iraultza

Lurrun-makina...

Jarraitu irakurtzen "Sozialismoa, anarkismoa eta Industria Iraultzaren ondorioak" »

Digestio aparatua: funtzioak eta atal nagusiak

Biologia-n eguneratua3,08 KB

1. Digestio Aparatuaren Funtzioa

Digestio aparatuaren funtzio nagusia elikagaiak mantenugai soiletan bihurtzea da, zelulek energia eta materialak lortzeko erabili ahal izan ditzaten.

2. Digestio Bideko Atal Nagusiak

Elikagaiek, ahotik sartu eta gorotz moduan kanporatu arte, digestio aparatuko atal hauek zeharkatzen dituzte, ordenan:

  • Ahoa
  • Faringea
  • Hestegorria
  • Urdaila
  • Duodenoa
  • Jejunoa
  • Ileona
  • Heste Lodiko Kolona
  • Ondestea
  • Uzkia

3. Digestio Hodia eta Guruin Erantsiak

Digestio-hodia: Elikagaiek ahotik uzkira arte igarotzen duten organoen multzoa da.

Guruin erantsiak: Digestio-hoditik kanpo egonik, digestiorako beharrezkoak diren digestio-urinak digestio-hodira jariatzen dituzten guruinak dira.

4. Guruin Erantsien eta Hesteko Guruinen Arteko Aldea

Desberdintasun nagusia...

Jarraitu irakurtzen "Digestio aparatua: funtzioak eta atal nagusiak" »

Erregimen Zaharra eta liberalismoa: gizartea eta ekonomia

Historia-n eguneratua2,96 KB

Erregimen Zaharraren Gizarte Egitura

Nobleziaren Mailak eta Ezaugarriak

  • Baroia: Noble tituludunen sailkapenean mailarik xumeenetarikoa zen, Euskadin aitoren semeekin pareka zitekeena. Beste nobleen menpe zeuden eta lurralde baten administrazioaz arduratzen ziren.
  • Zaldunak: Hiribilduetako etxe armarridunen jabeak ziren. Hiriko oligarkiako kideak ziren.
  • Kapare soilak: Jaiotza-eskubideengatik nobleen pribilegioak zituztenak ziren. Gipuzkoan eta Bizkaian gertatzen zena zen, eta hori zela eta, administrazioan lan egiteko aukera zeukaten.

Ekonomia eta Sistema Feudala

Lurraren Jabetza eta Maiorazkoa

Nekazaritzak garrantzi handia zeukan, eta lurraren jabetzak boterea eta aberastasuna ematen zituen. Lurrak ezin ziren erosi edo saldu, eta herentzia pertsona...

Jarraitu irakurtzen "Erregimen Zaharra eta liberalismoa: gizartea eta ekonomia" »

Eskola eta familia: harrera plana eta hezkidetza plana, esparru orokorra

Zuzenbidea-n eguneratua1,86 KB

ESKOLA ETA FAMILIA: Esparru Orokorra

Helburuak: Lankidetza + Arrakasta, Estrategiak + Proposamenak, Esku Hartzea

Alderdiak

  • Komunikazioa: Hasierakoa, Ikasturtean Zehar, Bilera Asistentziala, Estrategiak: Sustatzeko + Errazteko
  • Kooperazioa: Familien Lankidetza, Familien Parte Hartzea, Estrategiak
  • Prestakuntza: Jardueren Antolakuntza Eta Familien Parte Hartzea

Harrera Plana

Harrera

  • Familia (Batzarra)
  • Ikasleak (Prestakuntza)

Kokapena

  • Irizpideen Arabera: Adina, Ikasketa Maila, Ikasle Kopurua, Etorkin Kopurua

Familiei Informazioa

  • Informazioa Preparatu: Batzarren Bidez Helarazi

Programazioa

  • Ikasleekin Egin Beharreko Lana Planifikatu

Hasierako Ebaluazioa

  • Bakoitzaren Gaitasuna Ezagutu: Metodologia, Taldekatze Eta Materiala

Hezkidetza Plana

Egilea: Eusko Jaurlaritza

Helburuak

  • Hezkuntza
...
Jarraitu irakurtzen "Eskola eta familia: harrera plana eta hezkidetza plana, esparru orokorra" »

Barrokoa: historia, ezaugarriak eta arkitektura

Arteak eta humanitateak-n eguneratua2,41 KB

Barrokoa: Sarrera

XVI. mendearen bukaeran sortu eta Rococorekin bukatzen da, XVIII. mendearen erdian. Mendebaldeko Europan hasi zen eta gero zabaltzen joan zen. Hainbat egoera historikok eraginda: Erreforma protestanteak, monarkia absolutuen ezarpena. Elizak eta Nobleziak boterea zentralizatu nahi izango dute eta funtzio propagandistikoa beteko du. Errealitatea eta egunerokotasuna bilatuko da. Monumentaltasuna, harrigarria dena, luxuzkoa... interesatzen zaie. Honek boterea eta autoritatea islatzen du. Barrokoa mugimenduaren artea da: eskulturan tentsio dramatikoarena; pinturan airetiko perspektiba lorpenarena eta arkitekturan urbanismo eszenografikoarena.

Arkitektura Barrokoa: Ezaugarri Orokorrak

Errenazimentuaren eskemak baino konplexuagoak bilatzen...

Jarraitu irakurtzen "Barrokoa: historia, ezaugarriak eta arkitektura" »

Aro Modernoa: Monarkia Autoritarioak eta Espainia Inperioa

Historia-n eguneratua2,55 KB

Intolerantzia eta Errepresioa

Europa banatu egin zen:

  • Intolerantzia nagusitu zen: Herrialde katolikoetan protestanteak jazartzen ziren eta herrialde protestanteetan, katolikoak.
  • Inkisizioa indartu zen: Dogma katolikotik urruntzen zen guztia jazartzen zuen. Espainian odol garbitasunaren estatutuak ezarri ziren.
  • Mistizismoa: Herrialde katolikoetan, mistizismoa (Santa Teresa eta San Juan de la Cruz) eta debozio herrikoia biziagotu ziren.

Monarkia Autoritarioak

Aro modernoaren hasieran sortutako monarkia boteretsuak dira. Nobleziaren, Elizaren eta udalerrien boterea mugatu eta beren agintaritza inposatu zuten.

Tresnak

  • Burokrazia: Funtzionarioak, lurralde handiak kontrolatzeko.
  • Armadak: Oso handiak, boteretsuak eta finkoak ziren.
  • Diplomazia: Enbaxadoreak,
...
Jarraitu irakurtzen "Aro Modernoa: Monarkia Autoritarioak eta Espainia Inperioa" »

Espainiako hiri-hierarkia: metropoliak, hiri ertainak eta hiri txikiak

Geografia-n eguneratua2,35 KB

Espainiako Hiri-Hierarkiaren Analisia

Mapa honetan Espainiako hiri-hierarkia ikus dezakegu. Tamaina demografikoa, funtzioa eta eragin-eremuaren arabera, Espainiako hiriek antolaketa hierarkikoa dute. Hori guztia kontuan hartuta, irudian ikus ditzakegun kategoriak antzeman daitezke:

1. Metropoliak

Hiri-sistemako hierarkia gorena duten metropoli-inguruak dira. 200.000-250.000 biztanle baino gehiago dituzte. Funtzio edo eginkizun espezializatuagoak eta dibertsifikatuagoak dituzte, eta eragin-eremu handia dute. Metropolien barruan hierarkia dago, funtzioen eta eragin-eremuaren hedaduraren arabera:

  • Nazioko metropoliak: Irudian karratu handienak dira (Madril eta Bartzelona). Hiru milioi biztanle baino gehiago dituzte. Funtzio dibertsifikatuak dituzte:
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako hiri-hierarkia: metropoliak, hiri ertainak eta hiri txikiak" »

Hizkuntza jarrerak, motibazioa eta boterea: soziolinguistikako oinarriak

Psikologia eta soziologia-n eguneratua4,96 KB

Hizkuntza Jarrerak

Jarrera Positiboak eta Negatiboak

Hizkuntza jarrerak bi motatakoak izan daitezke:

  • Jarrera positiboak: Ukipenezko harremanetan hizkuntzaren hedapena gertatzen denean eta hizkuntza ikasteko joera dagoenean.
  • Jarrera negatiboak: Immigranteak hona etortzen direnean eta haien hizkuntza ez aitortzea.

Hizkuntza Jarrera: Definizioa eta Ikuspegiak

Hizkuntza edo aldaera zehatz baten aurrean, alde edo kontra erantzuteko edo ekiditeko joera da. Hizkuntza jarreraz aritzea, zehazki, hizkuntza edo aldaera desberdinetako hiztunek euren edo gainerakoen hizkuntzekiko duten jarreraz hitz egitea da. Hizkuntza jakin batenganako sentimendu baikorrak edo ezkorrak adieraztea, hizkuntza horren konplexutasun edo soiltasun linguistikoaz inpresioak ematea...

Jarraitu irakurtzen "Hizkuntza jarrerak, motibazioa eta boterea: soziolinguistikako oinarriak" »

Antzinako Greziako literatura: epopeia, lirika eta antzerkia

Latina-n eguneratua5,42 KB

Greziako Literatura

Epopeia: Kontakizun Heroikoak

Epopeia poesia forman idatzitako obra luzea da, eta muin narratiboa du. Argudioak Greziako historian eta mitologian oinarritzen dira, eta ekintza mitologiko-historiko handiak kontatzen dituzte.

Epopeiaren Ezaugarriak

  • Gaia jasoa eta transzendentea da.
  • Pertsonaiak, gizaki zein jainkoak, patuaren eskuetan daude neurri handi batean.
  • Gizakiek eta jainkoek elkarri eragiten diote, jainkoek giza aferetan parte hartuz.
  • Ahozko transmisiorako konposatutako kantak ziren jatorrian.
  • Epiteto epikoak (pertsonaia edo gauzei lotutako deskribapen formulakoak) maiz erabiltzen dira.
  • Hizkuntza landua erabiltzen da, askotan eolioaren eta jonieraren nahasketarekin.

Homero: Iliada eta Odisea

Epopeiaren adibiderik ezagunenak Homerori...

Jarraitu irakurtzen "Antzinako Greziako literatura: epopeia, lirika eta antzerkia" »