Euskal ahozko literaturaren generoak eta ezaugarriak

Magisteritza-n eguneratua3,79 KB

Laburpena

Dokumentuak euskal ahozko tradizioko hainbat genero aurkezten ditu, besteak beste kopla zaharrak, dekorazio olerkiak, lo kantak, atsotitzak, asmakizunak, ahokorapiloak, mitologia, kondairak eta ipuinak. Genero bakoitzaren egitura, funtzioa eta ezaugarri nagusiak azaltzen dira.

Funtsezko puntuak

  • Kopla zaharrak 8-8-10-8 silabako lau lerroz osatuta daude.
  • Dekorazio olerkiak esanahi zehaztu gabeko generoa dira eta onomatopeiak erabiltzen dituzte.
  • Lo kantak umeak lotzeko erabiltzen dira, melodia geldoa dute eta soinu goxoak agertzen dira.
  • Atsotitzak esaldi laburrak dira, egitura binarioa dute eta bizitzarekin lotutako esanahiak adierazten dituzte.
  • Asmakizunek deskribapena eta galdera dituzte, logika eta sintesi-gaitasuna garatzen dute.
  • Mitologiak herri baten sinesmenak dira eta kondairak, aldiz, jendearen kontakizunak dira, geografiako aipamenekin.
  • Ipuinak gezurrezko istorioak dira, eta pertsonaia onak eta txarrak erabiltzen dituzte umeei ona eta txarra bereizten irakasteko.

Frogatu zeure burua

Euskal Ahozko Literaturaren Generoak

Euskal ahozko tradizioak genero anitzak biltzen ditu, bakoitzak bere ezaugarri eta funtzio bereziekin. Jarraian, horietako batzuk deskribatzen dira:

Kopla Zaharrak

  • Egitura: 8-8-10-8koa da, lau lerro dituena.
  • Errima: 8koek errima daukate, 10koek ez.
  • Gaia: Lehenengo bi lerroetan naturaren inguruko gaiaz hitz egiten da. Benetan esan nahi dena azken bi lerroetan agertzen da.
  • Lotura: Askotan ez dago zerikusirik lehen bi lerroen eta azken bi lerroen artean. Hau sarritan gertatzen da, baina ez beti. Ez dago loturarik lehenengo bi lerroen artean, baina badago lotura zentzuzkoren bat; bestela, ahaztu egingo litzateke.

Trikiti Koplak edo Dantza Koplak

  • Lehenengo eta azken lerroen errepikapena dago.
  • Horrez gain, bihurkiak agertzen dira, hala nola: ai, oi, ene.
  • Dantzarako erabiltzen dira.

Dekorazio Olerkiak

  • Esanahia eta gaia zehaztu gabeko generoa da.
  • Hitz ezagunak eta ezezagunak (beste hizkuntzetakoak edo deformatuak) elkartzen dira. Adibidez: baga biga higa (bat, bi, hiru).
  • Onomatopeiak agertzen dira, eta belarrirako soinu handiko hitzak eta esaldiak (adibidez, Xirristi-mirristi).
  • Umeen jolasetako zotz egiteko jokoetarako erabiltzen ziren askotan.

Lo Kantak

  • Umeek lo egiteko baliagarriak dira.
  • Melodia geldoa da.
  • Hitz esanguratsuak agertzen dira (loarekin lotutakoak).
  • Oaoa, aba aba bezalako soinu goxoak agertzen dira.

Errefrauak / Atsotitzak

  • Esaldi laburrak dira.
  • Egitura: Binarioa da (bi elementu ditu, bigarren zatiak mezuaren pisua du).
  • Batzuetan errimadunak dira.
  • Eguneroko edozein momentutan erabili daitezkeen esaera laburrak dira.
  • Beti bizitza eta ingurunearekin lotutakoak dira, zerbait erakusten dutenak.
  • Bi esanahi izan ditzakete:
    • Literala: Adibidez, "palo y astilla".
    • Denotatiboa: Adibidez, "aita eta semea".

Asmakizunak

  • Bi atal dituzte: deskribapena eta, beste aldean, galdera.
  • Logika, erreflexuak eta sintesi-gaitasuna garatzeko oso egokiak dira.
  • Askotan, kontrakotasunak adierazten dituzte, paradoxa bat balira bezala. Adibidez: "Gizon ttipi, txapel handi" (PERRETXIKOA).

Ahokorapiloak

  • Ahoskatzeko zaila den soinu-kate bat behin eta berriz ahoskatzea da.
  • Mihia trebatzeko balio du.
  • Jolasen bidez trebezia lortzen da. Adibidez: "Akerrak adarrak okerrak ditu".

Mitologia

  • Zientifikoki arrazoitu ezin den zerbaiti azalpen bat ematen saiatzen dena da.
  • Herri baten sinesmenak dira.
  • Erlijioarekin kontraesan asko zituen, baina, hala eta guztiz ere, sinesten zen.
  • Pertsonaia asko agertzen dira: Mari, Tartalo, laminak, jentilak, etab.
  • Hezitzeko erabiltzen zen (adibidez, "ez atera gauez, laminak daude eta").
  • Bai mitoak, bai kondairak benetako istorioak ziren; ipuinak, aldiz, gezurrezkoak. Horren adierazgarri da "Izena badeko, bada" esaera.

Kondairak

  • Jendeak kondairak kontatzen ditu (guk entzun eta irakurri ditugunak dira).
  • Kondairetan aipamen geografikoak daude (adibidez, Lamin Erreka, Altundi).
  • Gainera, denbora aldetik, guretzako denbora hurbil batean gertatzen dira. Ipuinetan, aldiz, "bazen behin..." esaten da.
  • Kondairetan sorginen istorioak edota arimen agerpenarekin zerikusia duten istorioak daude.

Ipuinak

  • Gezurrezko istorioak dira.
  • Pertsonaiak oso onak edo oso txarrak izanik, umeek ona eta txarra bereizten ikasiko dute.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zer dira euskal ahozko literaturako kopla zaharrak?

Lau lerroz osatutako kopla dira, 8-8-10-8 egitura dutenak. Lehen bi lerroek naturaren inguruko gaia aipatzen dute, eta azken bi lerroetan benetan esan nahi dena agertzen da.

Zein da kondairen eta ipuinen arteko desberdintasun nagusia?

Kondairak jendeak kontatzen dituen istorioak dira, geografiako aipamenak dituztenak eta denbora hurbil batean gertatzen direnak. Ipuinak, aldiz, gezurrezkoak dira eta "bazen behin..." esaten da hasieran.

Zertarako erabiltzen dira ahokorapiloak?

Ahoskatzeko zaila den soinu-kate bat behin eta berriz ahoskatzen da. Mihia trebatzeko eta jolasen bidez trebezia lortzeko balio du.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein da kopla zaharren egitura?
2. Zein genero erabiltzen da umeak lo egiteko?
3. Zein da atsotitzen egitura?
4. Zer dira asmakizunak?
5. Zein da mitologiaren funtzio bat testuaren arabera?
6. Zer bereizten dute ipuinek testuaren arabera?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.