Lehen hezkuntza mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Aristotelesen Teoria Politikoa eta Ongia: Gizartearen Oinarriak

Filosofia eta etika3,73 KB

Teoria Politikoa: Gizatasuna eta Erregimen Politikoak


Gizartea antolatzeko era zenbait desberdintasun dituzte. Aristotelesen arabera, gizakiak bizirik iraun nahi badu, elkartu egin behar du nahitaez; gizartean perfekzioa gizaki bezala garatzeko ondo antolaturik egon behar dute; izan ere, gizakia animalia politikoa da eta gainera, lehenengoa familia da, beraz ez da oztopo.

Bi gobernu mota bereizten ditu: Zuzenak; guztien ongia bilatzen dutenak, eta okerrak; gobernuan daudenen interesak baino babesten ez dituztenak. Zuzenen artean, monarkia, aristokrazia eta errepublika daude; baina, bakoitza usteltzen denean, tirania, oligarkia eta demagogia bihurtu daitezke. Errealistagoa izateko, sistema egokiena da gehiengo erdiko klase batek ezartzen baditu...

Jarraitu irakurtzen "Aristotelesen Teoria Politikoa eta Ongia: Gizartearen Oinarriak" »

Descartes: Antropologia Dualista, Etika eta Behin-behineko Morala

Filosofia eta etika2,75 KB

Descartes: Antropologia eta Dualismoa

Gizakia bi substantziez osatuta dago: res cogitans (arima) eta res extensa (gorputza).

Substantziaren Kontzeptua

Substantzia bere existentziarako beste izaterik behar ez duen gauza da, eta bere definizioa a priori egiten da, justifikatu gabe. Definizio horretatik ondorioztatzen da Jainkoa bakarrik dela substantzia, beste izakiek hura behar dutelako existitzeko.

Bi Substantzia Mota

  • Substantzia Infinitua: Jainkoa.
  • Substantzia Finitua: Arima eta Gorputza. Hauek Jainkoa bakarrik behar dute existitzeko.

Gizakia, beraz, bi substantzia finituez eratuta dago, ikuspuntu dualista batetik. Bi substantzia hauek independenteak dira eta ez dute bata bestearen beharra existitzeko, baina beti elkarrekin daude. Arimaren independentziaren...

Jarraitu irakurtzen "Descartes: Antropologia Dualista, Etika eta Behin-behineko Morala" »

Geometria Problema Batzuk

Matematika2,23 KB

Zuzenki Baten Perpendikularra, Bere Muturretako Batetik Pasatzen Dena

1. Erregelarekin A-B zuzenkia marraztu eta kanpoan P puntua jarri 2. Konpasarekin A-P distantzia hartu eta orratza P puntuan jarriz zirkunferentzia bat egin. Zuzenkia eta zirkunferentzia elkartzen diren lekuan C puntua adierazi 3. Zirkunferentziaren diametroa marraztu C eta P puntutik pasatzen dena eta diametroaren beste puntan C’ marraztu 4. C’ puntutik eta A puntutik pasatzen den zuzenerdia marraztu

Zuzen Baten Paraleloa, Zuzen Horietatik Kanpo Dagoen P Puntu Batetik Pasatzen Dena

1. Erregelarekin A-B zuzenkia marraztu eta kanpoan P puntua jarri 2. Konpasarekin A-P distantzia hartu, orratza B puntuan jarriz eta P puntuaren alboan marka bat egin 3. Konpasarekin A-B distantzia...

Jarraitu irakurtzen "Geometria Problema Batzuk" »

Ukrainako Gerra: Putin, Zelenski eta NATOren arteko tentsioak

Historia2,77 KB

1990eko hamarkada

Vladimir Putin boterera heldu zen eta KGBko lehen ministroa izan zen. 1991an Estatu golpe bat eman zen Mikhail Gorbachoven kontra baina ez zuten ezer lortu. SEBS desegin egin zen eta barruan zeuden nazioak errepublika independentea bihurtu ziren. 15 nazio zeuden eta horretariko 1 Ukrania izan zen. Pixkanaka Europara hurbiltzen hasi zen (NATO / Europar Batasunean). Ukraniako presidentea Viktor Yanukovich izan zen garai hartan.

2013 eta 2014

2013an Natok eta Europar Batasunak Ukrania eta Georgia barrura sartzea gonbidatu zuten baina Putinek Viktorreri eskatu zion ez elkartzeko Europarekin beraiek egindako batzar batean. 2014ko otsailean, herritarren protestak eta errepresioa hasi zen. Biolentzia izan zen alderdi garrantsitzuena...

Jarraitu irakurtzen "Ukrainako Gerra: Putin, Zelenski eta NATOren arteko tentsioak" »

Espainiako Ekonomiaren Bilakaera: Industrializaziotik Globalizaziora

Ekonomia4,2 KB

Euskal Herriko Industrializazioaren Aroak (1842-1913)

Lehen Aroa (1842-1870): Protoindustria eta Merkataritza Kapitalismoa

  • 1833-1839: Lehen Gerra Karlista. Foruak errespetatu ziren Bergarako Besarkadaren ondorioz (Espartero/Maroto).
  • 1841: Lege Zatikatua onartu zen, eta aduanak barnealdera mugitu ziren.
  • Kapital metaketaren jatorria aztertu behar da.

Bigarren Aroa (1876-1913): Industrializazioaren Gorakada

  • 1872-1876: Bigarren Gerra Karlista. Cánovasen garaipena.
  • Euskal Herriko industrializazioa garatu zen, altzairu bihurgarriaren eta meatzaritzaren liberalizazioari esker.
  • Etorkinen etorrera masiboa.
  • 1876-1913: Oparotasun ekonomikoaren garaia.
  • 1914: Lehen Mundu Gerraren hasiera.

Frankismoaren Eragina Espainiako Ekonomian

Lehen Aroa (1939-1959): Autarkia

...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Ekonomiaren Bilakaera: Industrializaziotik Globalizaziora" »

Euskal Literaturaren Ibilbidea: Egile Garrantzitsuak eta Haien Lanak

Hizkuntza eta literatura2,72 KB

Euskal Literaturaren Egile eta Lan Garrantzitsuak

1. Galdera: Hamabost egun Urgainen - Euskarazko Lehen Polizia-Nobela

Euskarazko lehen polizia-nobela idazteaz gain, kulturari eta hezkuntzari ekarpen zabala egin zion. Hamabost egun Urgainen eleberria hilketa baten ikerketari buruzkoa da. Detektibe bat ikerketa bat egiten ari da, neskatxo bat hil dutelako. Pertsonak elkarrizketak egiten ari dira, eta bada ustekabeko amaiera guztiz integratzailea. Euskara bizia eta jatorra da, erraz ulertzeko modukoa, hizkera arautu gabea.

2. Galdera: Arantzaren Ipuina - Zergatik Panpo?

Egun batean gertatzen zaizkion gatazkak kontatzen dira: ama abandonatu baten pentsamenduak, sentimenduak eta gogoak. Lanaren ekarpena bi alderditan banatzen da: alde batetik, narrazio...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Literaturaren Ibilbidea: Egile Garrantzitsuak eta Haien Lanak" »

II. Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian (1931-1939)

Historia3,43 KB

II. Errepublika Euskal Herrian (1931-1936)

Euskal Autonomia Estatutuaren Bila

1931ko udal hauteskundeetan, Hego Euskal Herrian EAJ eta Karlistak nagusitu ziren. II. Errepublikak autonomia estatutu bat lortzeko aukera eskaini zuen, eta EAJ behin-behineko gobernuarekin elkarrizketetan hasi zen. Jose Antonio Agirre, Getxoko alkatea, ekimenaren buru izan zen.

1931ko maiatzean, Eusko Ikaskuntzak batzorde bat eratu zuen Euskal Autonomia Estatutuaren proiektua idazteko. Hasierako proiektua aldatu egin zen, eta sozialistek eta errepublikanoek eragozpenak jarri zizkioten eliza eta estatuaren arteko harremanei buruz.

1931ko ekainean, Lizarrako euskal udal biltzarrak estatutu proiektua onartu zuen (Lizarrako Estatutua). 1932ko ekainean, udalek proiektu berri...

Jarraitu irakurtzen "II. Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian (1931-1939)" »

Espainiako Errestaurazioa: Oposizioa, Krisia eta Amaiera (1874-1923)

Historia6,99 KB

Oposizioko Indarren Hazkundea: Errepublikanismoa eta Abertzaletasunak

Canovasek sistemaren barruan eta kanpoan nor zeuden finkatu zuen segituan. Horrela, indar moderatuak joko politikoan integratu zituen eta erradikalenak (eskuindar nahiz ezkertiarrak) sistematikoki baztertu zituen.

Errepublikanismoaren Ahultzea

Errepublikanismoa oso ahulduta atera zen Lehen Errepublikaren esperientziarengatik. Errepublikazaleak desilusionaturik zeuden eta erregimen berriaren partetik zapalkuntza gogorra jasotzen zuten. Gainera, hainbat alderditan banatuak zeuden:

  • Posibilistak
  • Federalak
  • Errepublikano progresista-demokratak

Beren presentzia parlamentuan testimoniala izan zen eta langile mugimenduaren sorrerak sostengu asko galtzea eragin zion errepublikanismoari.

Mugimendu

...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Errestaurazioa: Oposizioa, Krisia eta Amaiera (1874-1923)" »

Neurketaren Zehaztasuna, Akatsak eta Neurketa Tresnak

Teknologia2,54 KB

Zehaztasuna, Doitasuna, Erreproduzigarritasuna eta Ziurgabetasuna

  • Zehaztasuna: Neurketa baten emaitzaren eta neurtutako magnitudearen egiazko balioaren arteko bat-etortzea da. Ez da doitasunarekin nahasi behar, eta ez da haren ordez erabili behar.
  • Doitasuna: Baldintza beretan egindako neurketa ezberdinetan, tresna batek emaitza berdinak emateko gaitasuna da. Doitasuna epe laburrean erabiltzen den kontzeptua da.
  • Erreproduzigarritasuna: Doitasunaren antzekoa da, baina propietate hau denbora-tarte luzean aztertzen da.
  • Neurketaren Ziurgabetasuna: Neurketa baten emaitzarekin lotuta dagoen parametroa da, eta neurgaiari zentzuz esleitu ahal zaion balio-tartea adierazten du.

Neurketan Eragina Duten Akats Motak

  • Akats Sistematikoak: Neurketa-prozesuan konstante
...
Jarraitu irakurtzen "Neurketaren Zehaztasuna, Akatsak eta Neurketa Tresnak" »

Isabel II.aren Erregealdiaren Amaiera: Krisiak eta Iraultza Loriatsua

Historia3,11 KB

Isabel II.aren erregealdiaren azken urteetan, Espainiako politika moderatuen esku zegoen nagusiki, baina ekonomia arloan printzipio progresistak nagusitzen ziren. Garai honetan, hazkunde ekonomikoa, erreforma administratiboak eta militarren protagonismoa izan ziren ezaugarri nagusiak.

Kanpo-politika eta Estatuaren Hedapena

Espainiak eraso eta esku-hartze ugari izan zituen atzerrian, hala nola Mexikon, Kontxintxinan eta Perun. Helburua Espainiaren eragina zabaltzea eta botere handiagoa lortzea zen, beti ere militarren parte-hartze aktiboarekin. Barnean, Estatua eta administrazio publikoa nabarmen hazi ziren, funtzionario kopurua handituz eta Estatuaren izaera zentralista indartuz.

Isabel II.aren Erregealdiaren Krisiak (1863-1868)

Gobernuaren Ezegonkortasuna

...
Jarraitu irakurtzen "Isabel II.aren Erregealdiaren Amaiera: Krisiak eta Iraultza Loriatsua" »