Descartes: Antropologia Dualista, Etika eta Behin-behineko Morala

Filosofia eta etika2,75 KB

Descartes: Antropologia eta Dualismoa

Gizakia bi substantziez osatuta dago: res cogitans (arima) eta res extensa (gorputza).

Substantziaren Kontzeptua

Substantzia bere existentziarako beste izaterik behar ez duen gauza da, eta bere definizioa a priori egiten da, justifikatu gabe. Definizio horretatik ondorioztatzen da Jainkoa bakarrik dela substantzia, beste izakiek hura behar dutelako existitzeko.

Bi Substantzia Mota

  • Substantzia Infinitua: Jainkoa.
  • Substantzia Finitua: Arima eta Gorputza. Hauek Jainkoa bakarrik behar dute existitzeko.

Gizakia, beraz, bi substantzia finituez eratuta dago, ikuspuntu dualista batetik. Bi substantzia hauek independenteak dira eta ez dute bata bestearen beharra existitzeko, baina beti elkarrekin daude. Arimaren independentziaren bidez, Descartesen helburua giza askatasuna defendatzea da.

Arima eta Gorputzaren arteko Harremana

Arazoa da nola jartzen diren harremanetan bi substantzia independente hauek. Bata bestea gabe existitzea posible da, baina nia (ni-a) batzen ditu; batasun hori akzidentala eta estua izango da.

Azkenik, arima eta gorputza gure garunean (arimaren egoitza) dagoen guruin pinealaren (glandula pineala) bitartez jartzen dira harremanetan. Honen bidez komunikatuko dira fenomeno psikologikoak eta fisiologikoak.

Hau azaltzeko, Malebranche eta Geulincx-ek teoria okasionista defendatu zuten: bi substantzia horiek independenteak izanda, Jainkoak beste substantzian gertakizun paralelo bat eragiten du substantzia batean zerbait gertatzen den bakoitzean.

Descartes: Etika eta Morala

Arrazoiaren Garrantzia

Arrazoia funtsezkoa da ongi jokatzeko, honetaz baliatu behar garelako pasioak kontrolatuz. Pasioek ariman eragiten dute, askatasuna arriskuan jarriz. Beraz, autokontrola beharrezkoa da. Egin beharrekoa da arrazoiaren bidez pasioak kontrolatzea.

Arrazoia ongia eta egia zer den adierazten duena da, gero borondatez hau egiteko.

Giza Askatasuna

Gizakia askea da res cogitans-ez osatuta egoteagatik. Askatasuna da arrazoiak ongia eta egia bezala proposatzen duena aukeratzea. Borondateak arrazoiak adierazten duena jarraitu behar du.

Behin-behineko Morala

Descartesek defendatzen du bizitzeko eta ekintzak burutzeko agindu batzuk kontuan hartu behar direla. Morala behin-behinekoa da, ezagutza arloan egia lortu arte. Hiru agindutan oinarrituta dago:

  1. Legeak eta ohiturak jarraitzea neurritasunez.
  2. Ekintzak burutzean irizpide sendoei jarraitzea.
  3. Munduaren ordena onartu eta honekin konforme bizitzea.

Deskargatu

PDF Word HTML