Lehen hezkuntza mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Fronte Popularra Espainian: Garaipena eta Gerra Zibilaren Hasiera

Historia3,18 KB

Fronte Popularra: Garaipena eta Ondorioak

1936ko Hauteskundeak eta Ezkerraren Garaipena

1936ko otsaileko hauteskunde kanpaina tirabiratsua eta nahasia izan zen, baina ordena publikoan ez zen istilu handirik izan. Gatazka politikoa oso polarizatuta zegoen bi bloke handitan: ezkerra eta eskuina. Ezkerreko alderdiek aliantza bat sortu zuten 1936ko urtarrilean: Fronte Popularra. Ezkerreko errepublikanoek, komunistek eta sozialistek egin zuten akordioa aliantza hori osatzeko, baina ez zen gobernu akordioa izan.

Eskuineko alderdiak eta zentrokoak bananduta aurkeztu ziren. Zenbait probintziatan, CEDAk hauteskunde-itun batzuk lortu zituen kontserbadore eta erradikalekin. Hauteskundeetan, Fronte Popularrak irabazi zuen, nahiz eta botoen arteko diferentzia...

Jarraitu irakurtzen "Fronte Popularra Espainian: Garaipena eta Gerra Zibilaren Hasiera" »

Gerra Zibilaren Garapen Militarra

Historia2,6 KB

Gerra Zibilaren Hasiera eta Indarrak

Gerraren hasieran nahiko kaotikoa izan zen, eta altxatuek eta errepublikanoek ahal izan zutena atera zuten borrokatzera. Bi bandoak nahiko berdinduta zeuden soldadu eta polizia-indarrei dagokienez. Eremu errepublikanoan, armada suntsitu zuten, eta defentsa guztia ezkerreko alderdi eta sindikatuen milizien esku utzi zuten. Miliziak militarizatu eta gero, Herri Armada sortu zuten. Altxatuek ere miliziak izan zituzten hasieran, baina horiek berehala militarizatu zituzten.

Altxatuen Hasierako Planak eta Aurrerapenak

Iparraldeko eta Hegoaldeko Fronteak

Altxatuen asmoa Molaren Iparraldeko Armada eta Francoren Afrikako Armada elkartzea zen, eta biak elkartuta, iparraldetik eta hegoaldetik, Madril hartzea. Badajozen...

Jarraitu irakurtzen "Gerra Zibilaren Garapen Militarra" »

Landa Munduaren Dinamikak eta Erronkak

Geografia3,15 KB

Landa Munduaren Oraintsuko Dinamikak

Gaur egun, landa mundua gero eta espazio konplexuagoa da, batetik nekazaritza-erabilerak garatzen direlako eta, bestetik, tradizioa eta modernitatea elkarrekin bizi direlako.

Landa Espazioaren Erabilera Berriak

Landa-erabilera berriak sustatu dira, landa-izaera duen guztia modu positiboan ulertzen delako. Egoitza, ekoizpena eta zerbitzuak deszentralizatzeko joera dago.

Erabilera Berrien Adibideak

  • Egoitza-erabilerak: Astebururako edo oporrak pasatzeko bigarren etxebizitzak.
  • Industria-erabilerak: Lurzoru eta eskulan merkeagoa aurkitzeko.
  • Erabilera tertziarioak: Garraioak, merkataritza-azalera handiak, etab.
  • Paisaia- eta kultura-erabilerak: Batzuen ustez, paisaia, historia eta kultura-balio handiko landa-inguruak daude.
...
Jarraitu irakurtzen "Landa Munduaren Dinamikak eta Erronkak" »

Merkataritza Dokumentuen Zerga

Ekonomia3,09 KB

B) Merkataritza Dokumentuak

1. Egitate Zergagarria

Ganbio-letrak libratzea edo giro-funtzioa betetzen duten dokumentuen jaulkipena zergapetzen da. Zergaren xede dira:

  • a) Ganbio-letrak eta giro-funtzioa betetzen duten dokumentuak, edota letrak ordezkatzen dituzten dokumentuak. Adibidez: txeke bat.
    Erantzukizun mugatuko elkarte batek enpresa bat sortu nahi du Europan eta dirua behar du. Akziodunak elkartu dira eta obligazioak jaulki dituzte 12 hilabeteko epearekin. Obligazio bakoitza 1000€-koa da, %4,5eko korrituarekin. Urtea amaitzean, inbertitzaileak 1000€ gehi %4,5eko korrituak jasoko ditu.
  • b) Pagareak, bonoak eta obligazioak, baldin eta 18 hilabeteko epea gainditzen ez badute.

2. Subjektu Pasiboak

a) Letren kasuan, libratzailea dago behartuta...

Jarraitu irakurtzen "Merkataritza Dokumentuen Zerga" »

Historiaren Filosofia: Agustin Hiponakoaren Lurrezko Hiria eta Jainkoaren Hiria

Filosofia eta etika2,4 KB

Historiaren Filosofia: Lurrezko Hiria eta Jainkoaren Hiria

Mendebaldeko kulturan, historiaren filosofia Agustin Hiponakoarekin hasten da. Grekoen ikuspegiari aurre eginez, Agustinek "historia linealaren" kontzeptua sortu zuen. Historiaren interpretazio honetan, gertaera bakoitzak bere arrazoia du prozesu historikoan, eta horiek historiaren helburuen arabera ulertu behar dira.

Erromaren gainbehera eta "Jainkoaren Hiria" idazlana

410. urtean Alarikoren gudarosteak Erroman sartu eta hiria suntsitu zuten. Hiritarrek kristauei leporatu zieten jazotakoaren erantzukizuna, izan ere, kristauek aldarrikatutako biolentzia ezaren erruz, Erroma, soldadu gabe, ez zen bere burua babesteko gai izan. Bere aldetik, San Agustinek Eliza kristaua babesteko Jainkoaren

...
Jarraitu irakurtzen "Historiaren Filosofia: Agustin Hiponakoaren Lurrezko Hiria eta Jainkoaren Hiria" »

Eboluzioaren Teoriak: Fixismotik Neodarwinismora

Biologia3,61 KB

Fixismoa vs. Eboluzionismoa

Fixismoak defendatzen du espezieak independenteak direla eta sortu zirenetik bere horretan iraun dutela, hau da, aldaketarik izan gabe. Eboluzionismoak, berriz, azaltzen du unibertsoa eta bizidun motak nolabaiteko garapenaren emaitza direla, eta espezieen aniztasuna egokitzapenaren eta aldaketen ondorio dela.

Eboluzioaren Teoria Nagusiak

Transformismoa: Lehen Urratsak

Eboluzionismoa XIX. mendean hedatu zen, baina lehen haziak XVIII. mendean erein ziren, transformismoaren bitartez. Transformismoak azaltzen du lehen espezieak eraldatu (transformazioa) eta beste espezie batzuk sortu zirela.

Lamarckismoa: Lehen Teoria Globala

Lamarckismoa eboluzio biologikoaren lehen teoria globala izan zen, eta ezaugarri hauek zituen:

  • Pixkanakako
...
Jarraitu irakurtzen "Eboluzioaren Teoriak: Fixismotik Neodarwinismora" »

Korronte Elektrikoa: Oinarriak eta Zirkuituak

Teknologia3,16 KB

Korronte Elektrikoa: Oinarriak eta Zirkuituak

Korronte Alternoa

Korronte alternoaren ezaugarri nagusia da elektroi fluxua eroalean noranzko aldakorrean higitzen dela, eta korronte elektrikoaren balioa ere aldakorra dela.

Tentsioa edo Potentzial Diferentzia

Tentsioa edo potentzial diferentzia karga elektriko ezberdintasuna da bi gorputz kargatuen artean, elektroi mugimendua eragiten duena. Ikurra: V, neurri unitatea: volt (V).

Erresistentzia Elektrikoa

Erresistentzia elektrikoa gorputz eroaleek korronte elektrikoaren zirkulazioari egiten dioten oposizioa da. Ikurra: R, neurri unitatea: ohm (Ω).

Isolatzaile Elektrikoak

Isolatzaile elektrikoek ez dute korronte elektrikoa erraz igarotzen, elektroiak atomoei indar handiz lotuta daudelako.

Isolatzaile Materialak

  • Sufre
...
Jarraitu irakurtzen "Korronte Elektrikoa: Oinarriak eta Zirkuituak" »

Karl Marx: Kapitalismoaren Kritika, Iraultza eta Komunismoa

Beste ikasgaiak4,03 KB

Iraultza: Kapitalismoaren Kritika

Marxek gizakion duintasuna berreskuratzeko idatzi zuen obrak Kapitala du izena. Bertan azaltzen digu nola, gizarte kapitalista batean, langileak benetako sufrimendu eta esplotaziora kondenatuak dauden, produkzio-kate batean murgilduta, duintasunik gabe.

Sufrimenduaren Arrazoiak

Sufrimendu honen arrazoi nagusiak honakoak dira:

  • Makinen agerpena: Honek gizakien lanaren balioa gutxitzea ekarri zuen.
  • Lehiakortasunaren galera: Industria handiek merkatari txikiak irentsi zituzten.
  • Jabetza kontzentrazioa: Jabeak enpresari handiak ziren, ez langileak.

Marxek zioenez, arazoaren muina lege zapaltzaileetan zegoen. Kapitalistek soldatak gutxitu eta lan-orduak gehitu zituzten.

Iraultzaren Beharra

Honen guztiaren aurka ekiteko, Marxek...

Jarraitu irakurtzen "Karl Marx: Kapitalismoaren Kritika, Iraultza eta Komunismoa" »

Jainkoaren existentzia eta ideia eredugarria

Filosofia eta etika2,19 KB

Jainkoa arima fededunean frogatuta agertzen den Izaki Absolutua da, betierekoa, perfektua, guztiz ona, guztiz justua eta aldagaitza. Arima gai da egia, beharrezkoa eta aldagaitza den Jainko hori ezagutzeko, baina hori ezinezkoa izango litzateke Haren existentzia errebelatua gabe. Horren froga argudio kosmologikoetan dago, hauek gizakiaren eta munduaren zorrera Jainkoa dela diote; zein argudio gnoseologikoetan, egia Jainkoaren funtsa denez eta existitzen denez, Jainkoa existitzen da, ideiak eredugarriak, mugagabeak eta beharrezkoak baitira, egiaren antzera: “zurea, nirea edo inorena deitu ezin daitekeena, baizik eta guztiongan presente dagoena eta bere burua guztioi berdin eskaintzen diena”. Hau adimena baino nagusiagoa da. Jainkoak, ideia...

Jarraitu irakurtzen "Jainkoaren existentzia eta ideia eredugarria" »

Aro Garaikidearen hastapenak: Industria eta Liberalismoa

Historia6,2 KB

1. Hazkunde demografikoa eta nekazaritzaren hedapena

XVIII. mendearen erdialdetik aurrera gertatu zen Britainia Handian.

Arrazoiak:

  • Elikagaien ekoizpenaren gorakada.
  • Higienaren eta medikuntzaren aurrerapenak.

Ondorioak:

  • Heriotza-tasak behera egin zuen.
  • Jaiotza-tasa mantendu edo zertxobait igo egin zen.
  • Bizi-itxaropena luzatu zen.
  • Eskariaren eta populazioaren hazkundea: janarien eskariaren eta nekazaritza-produktuen prezioaren gorakada.

Nekazaritzako aldaketak:

  • Jabetza pribatua (lurra).
  • Laborantza-metodoak eta teknika berriak:
    • Mekanizazioa.
    • Lugorriaren ezabaketa (sistema berriak).

2. Makinismoaren garaia

Makinak oso sinpleak ziren, baina eraginkorrak:

  • Produkzioaren gorakada.
  • Ekoizpenaren prezioaren beherakada.
  • Gizakiaren indarrez funtzionatzen zuten.
  • Energia hidraulikoaren
...
Jarraitu irakurtzen "Aro Garaikidearen hastapenak: Industria eta Liberalismoa" »