Fotosintesia: Faseak eta Elektroi-Garraioa
Fotosintesia
Fotosintesiaren ekuazioa hau litzateke:
H2O + CO2 —argia→ O2 + CH2O
- Ur-molekula H-emaile gisa jarduten du, argi-energiari esker uraren fotolisia gertatzen delarik.
- CH2O hori karbohidrato baten aitzindaria litzateke.
Fotosintesia bi fasetan egiten diren erreakzio konplexuen bidez burutzen da:
1. Fase argia
- Argia dagoenean soilik gertatzen da.
- Tilakoideetan gertatzen da.
- Pigmentu fotosintetikoek argi-energia energia kimiko bihurtzen dute (ATP zein NADPH).
- Uraren fotolisia gertatzen da, oxigenoa askatuz.
2. Fase iluna
- Kloroplastoetako estroman gertatzen da.
- Ez du argi beharrik. Fase argian lortutako energia eta ahalmen erreduzitzailea (NADPH) erabiltzen du.
- CO2 molekulen erredukzioa egiten da, glukosa eta beste molekula organiko batzuk lortzeko.