Aristotelesen Teoria Politikoa eta Ongia: Gizartearen Oinarriak
Teoria Politikoa: Gizatasuna eta Erregimen Politikoak
Gizartea antolatzeko era zenbait desberdintasun dituzte. Aristotelesen arabera, gizakiak bizirik iraun nahi badu, elkartu egin behar du nahitaez; gizartean perfekzioa gizaki bezala garatzeko ondo antolaturik egon behar dute; izan ere, gizakia animalia politikoa da eta gainera, lehenengoa familia da, beraz ez da oztopo.
Bi gobernu mota bereizten ditu: Zuzenak; guztien ongia bilatzen dutenak, eta okerrak; gobernuan daudenen interesak baino babesten ez dituztenak. Zuzenen artean, monarkia, aristokrazia eta errepublika daude; baina, bakoitza usteltzen denean, tirania, oligarkia eta demagogia bihurtu daitezke. Errealistagoa izateko, sistema egokiena da gehiengo erdiko klase batek ezartzen baditu jokaera-ereduak: errepublika. Irizpidea nork gobernatzen duen da, ez kopurua. Oligarkia ez da bakar batzuen gobernua, aberatsena baizik. Politikan aritzen direnek gutxieneko ondasunak behar dituzte: denbora librea eduki eta horrela politikan jardun ahal izango dute. Ez dio egingarri irizten jabetza pribatua desagertzeari. Herritar guztiek parte har dezakete merezimendua (bertutuea) kontuan hartuta. Aristotelesen ustez, hiriko biztanle guztiak ez dira hiritarrak: esklabotza naturala eta onartu beharrekoa dela dio.
Aristotelesen iritziz, ezagutza beharrezkoa da baina ez nahikoa. Erdiko puntua zein den ezagutu behar dugu; ezagutza horrek, hala ere, ez du ziurtatzen hori aukeratu denik. Arrazoimenak ez du aukeratzen, nahimenak baizik. Ohiturak eta bertute onak erabiliz bihurtzen gara bertutetsu, beraz esperientzia oso garrantzitsua da. Bertute etikoen artean justizia sartzen du Aristotelesek; justizia-kontzeptutzat kontuan hartzen ditu legezkotasuna eta merezimendua. Bertutea da hiria iraunarazten duen bakarra; izan ere, gobernurik onena irauten duena izango da, legezkotasunak agindu behar du eta ez du oligarkikoa ez demokratikoa izan behar.
(236 hitz)
Ongia eta Dialektika
Ezagutza-maila batetik bestera igarotzea beharrezkoa da jakinduria eskuratzeko. Goranzko bidea den horri dialektika deitzen diogu eta zentzu zehatzean azken mailari deritzogu. Filosofoak, dialektikoak izango dira: zientziak ezagutu ondoren Ongia ezagutzea lortuko dute. Hezieraren kontu hau da Platonek Haitzuloaren Mitoa alegorian azaltzen du bere ikuspuntua. Ongia ikustatzera heltzeko gizakiok izango dugun prestaketan ideiak eta kontzeptuak ikertzen dituzten zientzia moduak baliagarriak izango dira; zentzumenen okerreko atzemateak zuzentzen baititu.
Maitasuna: Ezagutza Eragilea
Adimena eta ezagugaiak lotu behar dira eta horretarako maitasuna behar da. Ikasi ahal izateko, lehenbizi ez dakigula onartu behar dugu; zerbait falta zaigula onartuta, maitasunak beharrezko duen nahigarria bilatzen du; kasu honetan edertasuna eta jakinduria irrikatzen ditu faltan dituelako. Edertasun nahigarria lortzeko, gorputzeko edertasunaren gainetik arimarena dugula ohartuko gara. Gero, erakunde eta lehen edertasunaren bila egingo dugu. Ondoren zientziarena eta edertasuna nozio absolutu, betiko eta iraunkor, goi-mailakoa, gauza guztien iturburua dela onartu.
Ezagutza Gogoratzea da
Platonek beti adierazten du ezagutza ariman betidanik egon den jakingarrien oroitzea dela. Beraz, ezagutzea ez da zerbait berria bereganatzea, betidanik jakin duguna gogoratzea baizik. Munduan benetako zuzentasuna eta benetako zirkulu edo geometriazko irudirik ez badago, gure arimaren baitan egon behar dute, halako batean ideiak ezagutzera iritsi ahal izateko. Arimak ere, betidanikoa izan behar du, beraz hilezkorra da, ezagutzaren bermea.