San Agustinen Filosofiaren Gakoak
Jainkoa
Agustinentzat bi izaki mota daude. Jainkoa izaki absolutua, betierekoa, perfektua, guztiz justua eta aldagaitza da. Bere existentzia ez dago arrazoimenaz frogatua, baina ez da fede itsu baten kontua ere. Jainkoa arima fededunean frogatua agertzen da; arima gaia da Egia eta beharrezkoa eta aldagaitza den Jainkoa ezagutzeko, baina ezagutza hori ezinezkoa izango litzateke Haren existentziarik gabe. Gauza guztiak, beren aldakortasunean, Jainkoak eginak dira, ezerezetik sortu ditu. Bat-bateko materia eta ideien arketipoak erabiliz, mundu fisikoko izakiak eratu zituen. Jainkoak zuzenean, bitartekorik gabe sortua da dena.
Gizakia: Arima eta Gorputza
Jainkoak bere irudi eta antzeko egin zuen gizakia. Arima hilezkorra eta gorputza hilkorra, hau...