Merkataritza eta Garraioa: Barne Merkataritzaren Gakoak

Ekonomia2,59 KB

Merkataritza eta Garraioa

1. Merkataritza-jarduera: Barne-merkataritza

Merkataritza-jarduera arlo zabala eta konplexua da. Jardueraren arabera bi mota nagusi bereizten dira:

  • Barne-merkataritza: Estatu baten barruan egindako salerosketa.
  • Kanpo-merkataritza: Inportazio eta esportazioen bidez estatuen artean egiten diren salerosketak.

1.1. Barne-merkataritzaren garrantzia

Bi arlotan nabaritzen da haren garrantzia: gizartean, eguneroko bizitzarako produktuak eros ditzakegulako; eta ekonomian, aberastasuna eta lanpostuak sortzen dituelako (munduko lanpostuen % 10).

  • Handizkako merkataritza: Salgai kopuru handiak erosten dituzte merkatariei saltzeko, bitartekari gisa jokatuz. Bitartekari asko egoteak ekoizle eta txikizkako merkatarien artean produktuaren salneurria garestitzen du.
  • Txikizkako merkataritza: Txikizkariek kopuru txikian saltzen diete kontsumitzaileei, handizkariei erosita. Saltokiak mota askotakoak dira: espezializatuak, janari-merkatuak eta hipermerkatuak.

2. Gaur egungo joerak

Merkataritza-jarduera etengabe aldatzen da, kontsumo-ohituretara eta publizitatearen eraginera egokitu behar baita. Joera nagusiak hauek dira:

  • Produktuak aurkezteko era berriak: Produktu paketatuak eta etiketatuak alekako produktuen lekua hartu dute. Kontsumitzaileek zuzenean har ditzakete salgaiak autozerbitzuaren bidez.
  • Aurrerapen teknikoak: Hainbat teknika erabiltzen dira: izoztea, barra-kodeak, teleerosketa, internet edo telefono bidezko erosketak.
  • Saltzeko estrategiak: Denda askok merkealdiak eta sustapen-kanpainak egiten dituzte (gasolina edo oparietan beherapenak) eta ordaintzeko erraztasunak eskaintzen dituzte: epeka, kreditu-txartelak, etab.
  • Enpresa mota berriak: Frankiziak (enpresa sendoen lizentziarekin azpiegitura eta markak baliatzen dituzte), kooperatibak eta outletak.
  • Saltokien dibertsifikazioa: Ohiko saltokiak murriztu diren arren, saltoki mota berriak agertu dira: hipermerkatuak eta saltoki-guneak.

Outlet-en gorakada

Outlet-ak: Produktu hauekin jarduten dute: aurreko denboraldiko jantziak, ekoizleen soberakinak edo estatuko zein nazioarteko enpresen prototipoak. Lehen fabrikako denda txikiak ziren, baina gaur egun merkataritza-gune handietan daude gehienak. Moda-dendak dira ugarienak, baina etxerako tresnen edo kiroleko gaien dendak ere badaude.

Deskargatu

PDF Word HTML