Diruaren Historia, Funtzioak eta Legezko Diruaren Bilakaera

Ekonomia2,53 KB

Diru motak

Diruak izan duen ibilbidea honakoa da:

  • Merkatugai den dirua: gatza, kakaoa...
  • Metalezko dirua: urrea, zilarra.
  • Urregai den paperezko dirua: billetea.
  • Diru fidagarria: dolarra, euroa, yena, suitzar frankoa...
  • Banku dirua: txekea, txartela…

Diruak bere funtzioa betetzeko lau baldintza bete behar ditu:

  • Denok onartua izatea.
  • Garraiatzeko erraza izatea.
  • Zatigarria izatea.
  • Iraunkorra izatea.

Diruaren funtzioak

Diruak 3 funtzio nagusi bete behar ditu:

  • Truke-bidea: Diruak behar dituzun ondasunak eta zerbitzuak erosteko balio du.
  • Neurri gisa: Ondasun eta zerbitzuen balioa kalkulatzeko erabiltzen da.
  • Balio gordailua: Aberastasuna gordetzeko modu erosoa da, behar denean erabiltzeko.

Legezko dirua

Egungo paperezko diruaren balioa elkarrekiko konfiantzan datza. Guk paperezko dirua onartzen dugu, besteek ere guri ordainketa gisa onartuko digutela uste dugulako. Konfiantza hori hausten denean, salerosleek beste moneta batera (dolarra) edo trukera jotzen dute.

Legezko dirua erakunde batek emititutako dirua da. Hiru fase ezagutu ditugu legezko diruaren historian:

Banku pribatuak (XIX. mendea)

Billeteak egiteko ahalmena zuten, gordailuan zuten urrearen arabera. Arazoa sortzen zen bankuek zuten urrea baino diru gehiago emititzen zutenean.

Banku nazionalak (XX. mendea)

Diru-jaulkipena monopolizatu eta estatuak eskuratu zuen diruaren kontrol osoa. Urre-patroia sistemarekin jarraitu zuten Bigarren Mundu Gerrara arte. Urre-erreserbak ez ziren nahikoak ekonomiak behar zuen diru-kopurua sortzeko.

Oreka ekonomikoa eta inflazioa

Diru gehiegi sortuz gero, inflazioa gertatzen da eta diruak balioa galtzen du (debaluazioa). Diru gutxiegi egiten bada, deflazioa ematen da eta moneta berbaloratu egiten da. Ondorioz, oreka egon behar da jaulkitako diru-kopuruaren eta ondasun zein zerbitzuen balioaren artean.

Europar Banku Zentrala

1999. urtean, Europako 11 estatuk bere ahalmen monetarioa Europar Banku Zentral bakar baten esku utzi zuten. Honek EUROA jaulkitzen du eta zenbat diru sortu erabakitzen du. Diruaren erabilgarritasuna bestearen onarpenean oinarritzen da. Dibisak merkatu librean salerosten dira eta eskaintza-eskariaren legepean daude.

Deskargatu

PDF Word HTML