Lehen hezkuntza mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Euskal Herriko Industria Iraultzaren Aldaketak eta Aurrerapenak

Geografia3,98 KB

Industria Iraultzaren Aldaketa Ekonomikoak

Nekazaritza Iraultza eta Inbertsioak

  • Nekazaritza Ugaldu eta Industrian Inbertitu: Makina berriek ekoizpena handitu zuten.
  • Eskulanaren eta bezeroen kopurua handitu zen.
  • Antolamendu berri bat ezarri zen.
  • Nekazaritza Iraultza (B.H.): Ikatz eta burdin ugari, garraio sistema ona, tabakoa, azukrea, esklaboa...
  • Berrikuntzak Nekazaritzan: Patata, artoa eta antzeko espezie berriak sartu ziren.
  • Lugorri sistema bertan behera utzi zen.
  • Produkzioa hazi zen makina berriei esker: goldeak, sega makinak, gari jotzeko makinak.
  • Enclosure Movement: Lurrak itxi ziren; aberatsek lur handiak zituzten eta, ondorioz, txiroek bertan lan egin behar izan zuten.

Ehungintzaren Aldaketak eta Produkzio Bide Berriak

  • Ehungailuek langile bakoitzaren
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Industria Iraultzaren Aldaketak eta Aurrerapenak" »

Hizkuntzaren Didaktikaren Oinarri Epistemologikoak eta Esparruak

Magisteritza22,27 KB

Gaia: Oinarritze Epistemologikoa

Hizkuntzaren Didaktikak alderdi erkideak edo komunak ditu zenbait arlorekin. Arlo horiek honakoak dira:

  • Alde batetik, Hezkuntza Zientziak (Psikologia Ebolutiboa eta Hezkuntzarena, Didaktika Orokorra...).
  • Bestetik, Hizkuntzalaritza eta Filologiak (gaztelaniarena, katalanarena, galegoarena, euskararena, ingelesarena, frantsesarena...).

Hizkuntzaren Didaktikaren Mugak

Galissonen proposamenak erantzunak adina galdera sortzen ditu. Zaila da irakasleak proposatzen zaizkion gai guztiak ondo jakitea. Denbora mugatua denez, arazo hori konpontzeko, irakaskuntza eta ikaskuntza forma berriak ezarri behar dira:

  • Talde-lana
  • Diziplinartekotasuna
  • Teorikoen eta praktikoen arteko lankidetza estua
  • Prestakuntza etengabea
  • eta abar.

Diziplinartekotasuna

Deweyk...

Jarraitu irakurtzen "Hizkuntzaren Didaktikaren Oinarri Epistemologikoak eta Esparruak" »

Espainiako Biztanleria Piramidearen Analisia eta Bilakaera

Geografia2,93 KB

Biztanleria Piramidearen Azterketa

Hasteko, sexuaren arabera bi eremu bereizten dira: ezkerrean gizonak eta eskuinean emakumeak. Oinarrizko segmentuak aztertuz, gizon kopurua handiagoa dela ikusten da; izan ere, arrazoi genetikoengatik, gizonezkoen jaiotza-tasa emakumezkoena baino handiagoa da. Gutxi gorabehera, jaiotzen diren 100 emakumeko 105 gizon sortzen dira.

Erdiko segmentuetan, gizon eta emakume kopuruak parekatzen dira, gizonek lan eta trafiko istripu gehiago dituztelako. Goiko segmentuei begira, ohartzen gara emakume kopurua gizonena baino altuagoa dela. Honen arrazoi nagusiak emakumezkoen bizi-itxaropena altuagoa dela (84 urte) eta gizonezkoen bizi-baldintzak muturrekoagoak izan direla dira.

Adin-taldeak eta Piramidearen Forma

Adinaren...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Biztanleria Piramidearen Analisia eta Bilakaera" »

Demografiaren Oinarriak: Iturriak, Adierazleak eta Banaketa

Geografia2,52 KB

Iturri demografikoak

  • Zentsua: Une jakin bateko biztanleriaren zenbaketa. Espainian 10 urtetik behin egiten da. Azkenekoa 2011n izan zen eta 47 milioi pertsona garela dio.
  • Udal errolda: Udal barrutietako biztanleen erregistroa, urtero berrizten dena. Biztanleriari buruzko datu demografiko, ekonomiko eta sozialak biltzen dira. Erregistro administratiboa da.
  • Erregistro zibilak: Jaiotzen, ezkontzen eta heriotzen datuak. INEk erabiltzen ditu haien taula estatistikoak eratzeko.
  • Beste iturri batzuk: Banku-datuak eta galdeketak.

Adierazle demografikoak

  • Jaiotza-tasa (JT): Leku batean urte batean izandako jaiotzen eta urte horretako biztanleria osoaren arteko erlazioa, milakoetan. Espainian egun %10,96koa da. Atzerakadaren arrazoi asko daude: ikasketak, ohitura
...
Jarraitu irakurtzen "Demografiaren Oinarriak: Iturriak, Adierazleak eta Banaketa" »

Gizakia: Animalia Kultural eta Soziala

Filosofia eta etika2,26 KB

Animalia Kulturala

Ez da erraza esatea giza izaera zer den, baina hori finkatzeko, lehendabizi ezaugarri biologikoak aztertzea komeni da. Ezaugarri biologikoak aztertzerakoan, konturatuko gara gizakiak berezkoa duela muga horiek gainditzeko eta kulturari irekitzeko premia.

Gizakiaren izaera biologikoak kulturari bidea ireki dio: hizkuntzari, moralari, zuzenbideari... Gizakia, beraz, animalia kulturala da. Kultura moldatzeko modu eraginkorra da, eta mekanismo ugari ematen dizkigu, hala nola:

  • Teknika
  • Hizkuntza sinbolikoa

Horri esker, gizakia munduan orientatzeko, konplexutasuna murrizteko eta arriskuei aurre egiteko konfiantza bereganatzeko gai da. Gauzak asmatzeko eta gauzei aurrea hartzeko gaitasunari esker, gizakiak kulturaren mundua sortu du.

Giza...

Jarraitu irakurtzen "Gizakia: Animalia Kultural eta Soziala" »

Espainiako Gerra Zibila: Errepublikaren eta Nazionalisten Bilakaera

Historia2,88 KB

Bilakaera Politikoa Espainiako Gerra Zibilean

Errepublikaren Aldearen Bilakaera Politikoa

Matxinada militarraren ondorioz, Casares Quirogak dimisioa aurkeztu zuen. Azañak Barriori eman zion presidente kargua. Gero, Jose Giral jarri zen agintean eta herria armatzea erabaki zuen. Horrela, herri miliziak sortu ziren.

Azañak gobernu sendo bat sortu nahi zuen eta horretarako, Largo Caballerori eman zion gobernua. Honek Errepublikaren aldeko indar guztiekin osatu zuen gobernua. Bertan, PSOE, PCE, Izquierda Republicana eta alderdi/sindikatuetako ordezkariak zeuden.

Gobernuak hainbat erabaki garrantzitsu hartu zituen:

  • Euskal Herriari autonomia ematea.
  • Miliziak militarizatzea.

Errepublikarren artean iritzi desberdinak zeuden gerraren inguruan, eta iritzi

...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Gerra Zibila: Errepublikaren eta Nazionalisten Bilakaera" »

Nietzsche betiereko itzulera

Filosofia eta etika2,08 KB

Botere nahimena. Gizakia askea da Eta sormena du, hau Jainkoarekin batera egina eta etorkizuna gizatasuna Garatzeko aukera berria du. Gizakiak lur honetan garatuko ditu aukerak eta Nahimenak, haraundirik ez dago. Denok gara desberdinak, honen iturria gizakiak Bere burua hobetzeko beti egiten ari den ahaleginak dira. Bizidunek botere Nahimena dute, bizi maila hobetu nahi dute, eta hau derrigorrez kanporatu behar Da. Ezaguna ere badago, jakintasunaren bidez errealitatea menderatu nahi da, Kontrolatu, norbere zerbitzuan ipini. Ez dago egia absoluturik, bizitza Etengabe aldatzen da. Filosofoek itxurazko kontzeptuak sortzen dituzte Aldakuntza gabeko mundu bat irudikatzeko eta egiatzat hartzen dira erosoagoak Direlako. Boterea nahia da, norberaren...

Jarraitu irakurtzen "Nietzsche betiereko itzulera" »

Bigarren Industria Iraultza eta Krisi Ekonomikoak

Historia3,27 KB

Industria Hedapena eta Iraultzak

Lehen Industria Iraultza

  • Britania Handia: Lehen Industria Iraultza.
  • Industria-potentzia berriak: Alemania, AEB.
  • Industrializazio kapitalistaren mundu izaera: Hedapen/depresio zikloak.
  • (1873-1896): Lehenengo depresio kapitalista (nekazarien emigrazioa, langileen langabezia).

Bigarren Industria Iraultza

  • Kapital pilaketa:
    • Kartela: Enpresen arteko akordioak, prezioak edo soldatak finkatzeko.
    • Trusta: Jarduera berean dabiltzan enpresen bat egitea.
    • Holdinga: Era askotako enpresetan (horiek kontrolatzeko) inbertitzen duen finantza sozietatea.
  • Protekzionismo ekonomikoa:
    • Atzerriko produktuen muga-zergak.
    • Industria nazionalaren babesa.
  • Berrikuntza teknologikoak:
    • Teknologia berriak: Petrolioa, elektrizitatea, altzairua (ikatzaren eta
...
Jarraitu irakurtzen "Bigarren Industria Iraultza eta Krisi Ekonomikoak" »

Marxismoaren Oinarri Filosofikoak: Hegel eta Dialektika

Greziera2,35 KB

INGURUNE FILOSOFIKOA

FILOSOFIA HEGELIARRA ETA SISTEMA HEGELIARRA

Filosofia Marxiarrean beste pentsalari batzuen eragina ezinbestekoa da. Hona hemen, era sintetiko batean, eragin nabarmenak:

FILOSOFIA HEGELIARRAREN ERAGINA

XIX. mendea dialektikaren mendea izango da. Baina ez da dialektika zentzu platoniarrean izango, baizik eta Heraklitoren dialektika. Heraklitok bezala, filosofia garaikidean ere, azpimarratzen da errealitateak duen gaitasuna etengabe mugimenduan egoteko eta aldatuz joateko. Era berean, errealitatea osagai kontrajarrietan oinarritzen dela aldarrikatzen du.

Filosofia Hegeliarrak bi muturreko interpretazio izango ditu: alde batetik, Ezker Hegeliarra, eta bestetik Eskuina Hegeliarra.

  • Eskuina Hegeliarra: Estatuaren kontzeptua eta erlijioarena
...
Jarraitu irakurtzen "Marxismoaren Oinarri Filosofikoak: Hegel eta Dialektika" »

Dibisa Merkatuak, Truke-Tasak eta Nazioarteko Moneta Sistema

Ekonomia4,29 KB

Nazioarteko Merkataritzako Dibisa Merkatua

Herrialde batzuek beste batzuetatik ondasunak inportatzen dituztenean, norberaren herrialdekoak ez diren monetetan egin behar izaten dituzte ordainketak. Horregatik, merkatu espezializatu bat dago norberaren dibisa beste batekin trukatzeko.

Merkatu honetan kontuan hartu beharrekoak

  • Bihurgarritasuna: Dibisa batek beste dibisa bat bihurtzeko duen ahalmena da. Moneta batzuk bakarrik dira bihurgarriak, eta horietako batzuek bihurgarritasun mugak dituzte. Horregatik, esportatzaileek eragiketaren prezioa moneta indartsuetan ezartzen dute, herrialdekoak ez izan arren (adibidez, dolarretan edo eurotan).
  • Finantza-bitartekariak: Dibisa merkatuetan jarduten duten finantza-bitartekariek dibisen trukegatiko komisioa
...
Jarraitu irakurtzen "Dibisa Merkatuak, Truke-Tasak eta Nazioarteko Moneta Sistema" »