Lehen hezkuntza mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Euskeldun Batzokijaren Estatutuak (1894): Analisi Historikoa

Historia5,05 KB

Kokapena

Lehen mailako iturria da (gertaerak gertatzen diren unekoak idatzita). Forma: juridikoa (estatutua). Euskeldun Batzokija, elkarte nazionalista, antolatzen zituen arauak biltzen zituen. Edukien aldetik, testu politikoa da (estatutua). Testu publikoa da, Bizkaitarra egunkarian argitaratu zen. Egileak elkartearen sortzaileak ziren, Luis eta Sabino Arana ziren. Sabino Arana (ideologia abertzalearen sustatzaile nagusia) bere anaiaren, Luisen, eraginez, Euskal Herria euskaldunen aberria dela konbentzitu zen. Jasotzaileak euskal herritar nazionalistak ziren. 1894an Euskeldun Batzokija sortu zenean (nazionalismoaren gorakada ekarri zuena) idatzi zen, Maria Kristinaren erregeordetzan eta Sagasta gobernuburu zela.

Barne Analisia

Estatutua osatzen...

Jarraitu irakurtzen "Euskeldun Batzokijaren Estatutuak (1894): Analisi Historikoa" »

Poesia Epikoa Erroman: Virgilio, Lukano eta Obra Nagusiak

Latina3,01 KB

Poesia Epikoa Erromatar Literaturan

Poesia epikoaren helburu nagusia errege eta buruzagien ekintza heroikoak kantatzea eta goratzea zen.

Erromako Lehen Poema Epikoak

Latinezko lehen poema, K.a. III. mendean, Livio Andronikok idatzi zuen: Homeroren Odisea lanaren itzulpena (*Odusia*). Helburu didaktikoarekin egin zuen, bere ikasleei erakusteko.

  • Nevio: Bellum Poenicum. Erroma eta Kartagoren arteko gerrak kontatzen ditu. Itzulpena ez, Erromaren historiari lotutako lana da.
  • Ennio: K.a. III./II. mendeetan, Annales idatzi zuen. Erromaren historia bertsoz kontatzen du, ekintzak kronologikoki (Erroma sortu zenetik idazlearen garaira arte).

Lan hauek izan ziren erromatarrek ezagutu zituztenak K.a. I. mendean Eneida agertu zen arte.

Virgilio Maro (K.a. 70-19)

...
Jarraitu irakurtzen "Poesia Epikoa Erroman: Virgilio, Lukano eta Obra Nagusiak" »

Euskal Literaturaren Figura Garrantzitsuak: Mirande, Aresti eta Besteak

Beste atzerriko hizkuntzak3,05 KB

Euskal Literaturaren Figura Garrantzitsuak

Jon Mirande (1925-1972)

Jon Mirande Parisera joandako zuberotar baten semea zen. Batxilergoa bukatu ondoren, itzultzaile lanetan hasi zen. Euskara ez zen bere ama-hizkuntza, eta hizkuntza ikastea hogei urterekin erabaki zuen.

  • Landu zituen generoak guztiak izan ziren, baina gai nagusiak poesian eta beste hainbatetan, paganismoa, sexua eta bortizkeria izan ziren.
  • Bere narraziorik garrantzitsuena, Haur-besoetakoa izan zen, non osaba-iloben arteko maitasun istorioa kontatzen den. Arazoak izan zituen argitaratzeko, ez zegoelako editore egokirik, eta 1970ean argitaratu zen.

Gabriel Aresti (1933-1975)

Bilbon jaioa, portuaren ondoan, langileen bizimodua txikitatik ezagutu zuen eta frankismoa bizi izan zuen.

  • 50. hamarkadan
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Literaturaren Figura Garrantzitsuak: Mirande, Aresti eta Besteak" »

Ekonomia Politika: Protektzionismoa, Zerga-Iruzurra eta TTIP

Lan heziketa eta orientazioa2,68 KB

"Retirar la escalera" esamoldea eta protektzionismoa

"Retirar la escalera" esamoldea Ameriketako Estatu Batuen eta Britainia Handiaren jokabidea deskribatzeko erabili ohi da. Ekonomikoki hazten ari zirenean, bi potentzia hauek protektzionismo zorrotzaz baliatu ziren. Protektzionismo horrek hedapen ekonomiko handia eman zien, eta orain, handienak direnean, ekonomia txikiei protektzionismoa ukatzen diete.

Hau da, potentziek tontorreraino heltzeko babes-politikak aplikatu zituzten, baina orain liberalismora pasatu dira, eta hori da ekonomia txikiei aholkatzen dietena. Estatu Batuen eta Britainia Handiaren eskailera protektzionismoa izan zen, baina orain, goian daudela, eskailera hori kendu dute.

Transferentzia-prezioak eta zerga-bilketa

Transferentzia-...

Jarraitu irakurtzen "Ekonomia Politika: Protektzionismoa, Zerga-Iruzurra eta TTIP" »

Progresisten Biurtekoa (1854-1856)

Historia2,84 KB

1854an, progresistek, moderatu aurreratuek eta demokratek ekimen bateratu baten bidez, aldarazi egin zuten Espainiaren Gobernuaren joera politikoa. Faktore hauek bultzatu zuten aldaketa:

1854ko aldaketaren faktoreak

  • Manzanaresko Manifestua. Manifestu horretan, moderatu puritanoek (Alderdi Moderatua baino ezkerragorako taldea, progresistekiko adostasuna bilatzen zuena) eskatu zuten zergak murriztea eta hauteskunde eta inprimatze lege berriak onartzea.
  • Uztaileko Jardunaldiak. Batzorde Iraultzaileak eratu ziren Bartzelonan, Valentzian, Zaragozan eta beste hiri batzuetan.
  • “Vicalvarada” jazarraldia, O’Donnellek gidatua.

Esparteroren Gobernua eta erreformak (1854-1856)

1854ko azaroko hauteskundeetan gehiengo progresista nagusitu zen Gorteetan. Esparteroren...

Jarraitu irakurtzen "Progresisten Biurtekoa (1854-1856)" »

Matematikaren Historia eta Zenbakikuntza Sistemak

Matematika5,08 KB

Matematika: Definizioa eta Jatorria

Gizabanakoek, eta herriek, bizi diren ingurune natural, sozial eta kulturalean bizi-iraun eta hobetzeko, behaketa eta hausnarketarako tresna material eta intelektualak (tikak) sortu izan dituzte ingurune hau azaldu, ulertu, ezagutu, ikasi eta gauzatzeko (matema).

Matematikaren Hasierako Garapena

Hasierako matematikaren garapena nekazaritzaren sorrerarekin oso lotuta dago, lehenengo herrien sorrerarekin alegia.

  • Egunak zenbatzeko, lurren banaketarako eta antolaketarako matematikaren beharra zegoen.
  • Matematika eta bere historia antzinako zibilizazio handiekin lotu izan da.

Zenbakikuntza Sistemak

Zenbakikuntza-sistema deritzo edozein zenbaki (arrunt) idazteko eta adierazteko, sinbolo eta hitz kopuru mugatuarekin, erabiltzen...

Jarraitu irakurtzen "Matematikaren Historia eta Zenbakikuntza Sistemak" »

Espainiako Industria Eremuen Mapa eta Banaketa

Geografia2,8 KB

Mapa Ekonomikoaren Deskribapena

Mapa ekonomikoa da eta bigarren sektoreari dagokio, industriari hain zuzen ere. Lau kolore desberdinen bidez, Espainiako industria eremuak bereizita datoz. Baita tamaina eta kolore ezberdineko zirkuluen bidez ere langile kopurua (milaka) adierazten da. Honez gain, autonomia erkidegoak bereizita datoz, eta hiri garrantzitsu batzuk agertzen dira.

Gainera, Portugal, Frantzia hegoaldea, Andorra eta Afrika iparraldea zuriz datoz, eta Kanariak eta Balearrak ageri dira, baina Ceuta eta Melilla ez. Iturria eta urtea ageri dira, baina eskala ez.

Industria Banaketa eta Joera Nagusiak

Alde handiak daude banaketari dagokionez. Periferian eta Madrilen kokatzen dira batez ere gune nagusiak. Horrek biztanlerian, azpiegituretan...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Industria Eremuen Mapa eta Banaketa" »

Hiriaren egitura: alde zaharra, zabalgunea eta kanpoaldea

Geografia2,93 KB

Hiriaren egitura

Alde Zaharra, Zabalgunea, Periferia-Kanpoaldea

Urte luzeetako urbanizazio prozesoek morfologia eta funtzio egitura ezberdinak sortu dituzte hirietan. Hazkunde biziek aglomerazio konplexuagoak sortu badituzte ere, hiru zonalde nagusi bereizten dira:

A) Alde Zaharra

Sorreratik industrializazio garairaino eraikitakoa da. Edifizio historikoak edo bestelako aztarnak geratzen dira, batzuk egoera onean, beste batzuk hondatuta. Horren arabera, funtzioa ere aldatu egiten da: alde batetik, turistikoa, kulturala eta merkataritza txikia; bestetik, negozio-barrutiaren parte. Kale estuak, harresiak eta oinplano irregularra ziren ezaugarri ohikoenak, baina bazeuden erradialak, almendra formakoak, lineal edo ortogonalak ere, jatorrizko zibilizazioaren,...

Jarraitu irakurtzen "Hiriaren egitura: alde zaharra, zabalgunea eta kanpoaldea" »

Digestio eta Arnas Aparatuak: Funtzionamendua eta Atalak

Biologia2,51 KB

Digestio Aparatua

Elikagaiak eraldatu eta substantzia soilagoak sortzen ditu, zelulek xurga eta erabil ahal izateko. Prozesu honetan, digeritzen ez diren hondakinak kanporatzen dira.

Digestio-aparatuaren atalak

  • Ahoa: Mihia, hortzak eta listu-guruinak daude.
  • Faringea: Digestio- eta arnas-aparatuen hodia da. Epiglotis izeneko atala dauka.
  • Hestegorria: Faringea eta urdaila lotzen dituen hodi gihartsua da.
  • Gibela: Behazuna sortzen duen guruina da; behazunak koipea digeritzen laguntzen du.
  • Urdaila: Elikagaiak urin gastrikoarekin digeritzen hasten dira. Sarrera kardia du eta irteera piloroa.
  • Pankrea: Pankrea-urina sortzen du, elikagaiak erabat digeritzeko.
  • Heste meharra (6m): Paretek heste-biloak dituzte, mantenugaiak xurgatzeko. Hiru zati ditu: duodenoa,
...
Jarraitu irakurtzen "Digestio eta Arnas Aparatuak: Funtzionamendua eta Atalak" »

Arte Erromanikoa: Ezaugarriak eta Arkitektura

Arteak eta humanitateak2,55 KB

Arte Erromanikoa: Sarrera

Erreforma klunitarrak Europa osoko kristau erresumei –Iberiar Penintsula barne– ekarri zien erlijiozko aire berria, baita dekorazio eta arkitektura estilo berria ere; horri, oro har, erromanikoa esaten zaio.

Arkitektura erromanikoa erlijiozkoa da batez ere, eta horren mendeko dira eskultura eta pintura; horiek dekoraziozkoak dira. Erromanikoak izen hori XIX. mendean hartu zuen; izan ere, uste zen (gaizki uste ere), formak arte erromatarraren ondorioz zehaztuta zeudela. Italiako iparraldean jaio zen, Lombardia eskualdean, X. mendean, eta XIII. mendearen hasierara arte mantendu zen, arte gotikoarekin batera bizi izan zelarik.

Ez ahaztu: Arte Erromanikoaren faktoreak

Arte erromanikoa zenbait faktorek baldintzatzen dute:...

Jarraitu irakurtzen "Arte Erromanikoa: Ezaugarriak eta Arkitektura" »