Euskal Literaturaren Figura Garrantzitsuak: Mirande, Aresti eta Besteak
Euskal Literaturaren Figura Garrantzitsuak
Jon Mirande (1925-1972)
Jon Mirande Parisera joandako zuberotar baten semea zen. Batxilergoa bukatu ondoren, itzultzaile lanetan hasi zen. Euskara ez zen bere ama-hizkuntza, eta hizkuntza ikastea hogei urterekin erabaki zuen.
- Landu zituen generoak guztiak izan ziren, baina gai nagusiak poesian eta beste hainbatetan, paganismoa, sexua eta bortizkeria izan ziren.
- Bere narraziorik garrantzitsuena, Haur-besoetakoa izan zen, non osaba-iloben arteko maitasun istorioa kontatzen den. Arazoak izan zituen argitaratzeko, ez zegoelako editore egokirik, eta 1970ean argitaratu zen.
Gabriel Aresti (1933-1975)
Bilbon jaioa, portuaren ondoan, langileen bizimodua txikitatik ezagutu zuen eta frankismoa bizi izan zuen.
- 50. hamarkadan euskara eta literatura hurbila landu zituen, kezka sozial eta poetikoekin.
- Harri eta herri lanean gizarte aldaketa eta poesiaren bidez herriaren balioak azpimarratu zituen, euskara erraz eta kezka argiarekin.
Ez Dok Amairu Mugimendua
Euskal Herrian sortutako mugimendu abangoardista izan zen, diktadura bukatu ondoren euskal kultura zapaldua suspertu eta berritzeko helburuarekin.
Helburuak eta Pertsonaiak
- Helburua: Kanta zaharrak berreskuratzea eta kanta berriak sortzea.
- Pertsonaiak: Mikel Laboa, Xabier Lete, Jorge Oteiza, Benito Lertsundi...
Joxean Artze
Kantu-egile ezaguna. Usurbilen batxilergoa bukatu eta ingelesa ikasi zuen. 1974an banandu eta IKIM (Ikimilikiliklik) sortu zuen. Baga-Biga-Bi aroa (1969-1979) lehen obra izan zen, ikus-entzunezko obra plastikoa izatea zen helburu. 1987tik aurrera, Ortzia lorez, lurra izarrez eta Mamian indarra lanak egin zituen.
Xabier Lete (1944-2010)
Oiartzunen jaioa. Idazle, poeta eta abeslaria. Gazte zela Zeruko Argian hasi zen idazten. Euskal Kantagintza Berriaren partaide izan zen, Ez Dok Amairu taldea martxan jarriz.
- 1980an politikan sartu zen.
- Poesia liburuak: Egunetim egunera, Orduen gurpilean, Bigarren poema liburua, Urrats desbideratuak, Egunsentiaren esku izoztuak (heriotz kezka nagusi).
- Kantutegiari ekarpen handia egin zion, bertsio zaharrak eta kantuak berreskuratuz.
Joseba Sarrionandia
Hainbat literaturazalek osatutako talde apurtzaile eta abangoardista. Argitaletxe bat eratu zuten 1977an.
- 1980an hil zela zabaldu zen, baina ETAko kide izateagatik kartzeleratua izan ondoren, bafle batzuetan ezkutatuta alde egin zuen. Horregatik sarri sarri aipatua izan zen, Imanolen bozgorailuan alde egin zuela esanez.
- Narrazio obra nagusia: Hizkuntzak. Hizkuntza landua, esperimentazio bidea eta erreferentzia literario ugari ditu.