Lehen hezkuntza mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

XVIII. eta XIX. mendeko Euskal Literatura: Narratiba eta Egileak

Beste atzerriko hizkuntzak2,7 KB

XVIII. mendeko Euskal Literatura: Gipuzkeratik Bizkayerara

Larramendik bi jesuita gipuzkoar izango ditu jarraitzailerik finenak: Agustin Kardaberaz hernaniarra eta Sebastian Mendiburu oiartzuarra. Gipuzkera, beraz, euskalki literario bihurtu zen mende honetan.

Bestalde, XIX. mendean, hiru idazlek jarraitu zioten Larramendik irekitako bideari: bizkaieraz idatziko dute, eta, beraz, XIX. mendean bizkaiera dugu euskalki literario. Izan ere, Jose Antonio Mogelek eta Frai Bartolome de Santa Teresak “Markinako Eskola” delakoa sortuko dute, non bizkaiera literarioaren ezaugarriak edo oinarriak zehaztuko dituzten.

Lehen antzezlanak euskaraz

Antzerkigintzan, Xabier Munibe eta Pedro Inazio de Barrutia ditugu aipagai:

  • Xabier Munibe: Bere “El borracho
...
Jarraitu irakurtzen "XVIII. eta XIX. mendeko Euskal Literatura: Narratiba eta Egileak" »

XIX. eta XX. mendeko gertaera eta kontzeptu historikoak

Historia2,95 KB

XIX. mendeko kontzeptu politiko eta sozialak

  • Frantsestuak: Frantziarren aldeko espainiarrak Napoleonen garaian.
  • Fernandinoak: Fernando VII.aren aldeko absolutistak.
  • Gerrillak: Talde txikitan borrokatzen zuten borrokalari armatuak.
  • Pronunciamendua: Militarrek egindako altxamendu politikoa.
  • Aliantza Santua: Monarkia absolutuen arteko aliantza europarra.
  • Desamortizazioa: Elizaren eta udalaren lurrak saltzea.
  • Erreordetze: Lurraldearen edo estatuaren antolaketa berria.
  • Kontonalismoa: Kantoi subirano eta federatuak sortzea helburu zuen mugimendu politikoa.
  • Maiorazkoa: Ondasun higiezinak familiaren esku mantentzeko sistema.

Definizioen sakontzea

  • Frantsestuak: Napoleonen garaian Frantziaren eta bere ideien alde zeuden espainiarrak.
  • Fernandinoak: Fernando VII.aren
...
Jarraitu irakurtzen "XIX. eta XX. mendeko gertaera eta kontzeptu historikoak" »

Azterketa-galderak: Uhin Berria eta Txillardegiren Ekarpena

Hizkuntza eta literatura3,86 KB

Uhin Berria (1964-1969)

Juan San Martinek (1922-2005) 1969an argitaratu zuen Uhin berri (1964-1969) antologia, 1964 arteko batasuna eta ondorengo aldaketa azpimarratuz, frantseseko Nouvelle vague kultur mugimenduari erreferentzia eginez. Bertan agertu ziren:

  • Mikel eta Amaia Lasa: Poema bilduma (1971)
  • Arantza Urretabizkaia: San Pedro Bezperaren ondorengoak (1972)
  • Ibon Sarasola: Poemagintza (1969)
  • Joxanton Artze: Isturitzetik Tolosa Barru (1969)
  • Xabier Lete: Egunetik egunera orduen gurpilean (1968)

Julen Lekuona ere bai, baina ez Juan Mari Lekuona, Bitoriano Gandiaga eta Iratzeder, gerora euskal sinbolismoaren maisu bihurtu zirenak. Testuingurua Mark Kurlanskyk 1968: The year that Rocked the World lanean azaldu bezala, mundu-aldaketaren ondorioz ulertzen...

Jarraitu irakurtzen "Azterketa-galderak: Uhin Berria eta Txillardegiren Ekarpena" »

Immunitate-sistema: Gure gorputzaren defentsa-mekanismoak

Biologia3,08 KB

Immunitate-sistema organoz, zelulaz eta zelula-produktuz osatuta dago. Horien bitartez, organismoa mikroorganismo patogenoen sarreratik, ugalketatik eta inbasiotik babesten dute.

Mikroorganismo patogenoak

Mikroorganismo patogenoak agente biologiko mikroskopikoak dira (hala nola bakterioak, birusak, onddoak edo protozooak), gaixotasunak sortzeko gai direnak beste organismoetan sartu eta ugaltzen direnean.

Kanpoko defentsak

Epidermisa

Gorputza inguratzen duen barrera fisikoa da. Ileak ditu patogenoak eta zikinkeria blokeatzeko. Gainera, koipea eta izerdia jariatzen ditu; horiek mikroorganismoak neutralizatzeko substantzia kimikoak dituzte.

Mukosak

Mukia sortzen dute patogenorik ez sartzeko.

Zer da mikrobiota?

Gure gorputzean bizi den mikroorganismoen...

Jarraitu irakurtzen "Immunitate-sistema: Gure gorputzaren defentsa-mekanismoak" »

Jainkoa eta zoriontasuna Agustin Hiponakoaren ustez

Filosofia eta etika2,49 KB

Sarrera

Aztertuko dugun testu hau Bizitza zoriontsua liburuko 2. kapituluan dago. Liburu honetan Jainkoaren pertzepzioaz hitz egiten da, Agustin Hiponakoaren ustez, betiere. Jainkoaren eta fededunen zein ez-fededunen arteko borroka eta ondorioak ageri dira bertan. Jainkoa izateak zoriontasuna ematen al du? Hona hemen galdera horri erantzuteko aldeko eta kontrako argudioak:

Aldeko argudioak

  • Zoriontasuna gauza ez-galkorretan bakarrik aurkitu daiteke. Jainkoa bakarrik da betierekoa.

  • Zoriontasuna lortzeko egia aurkitu behar dugu, eta Jainkoa da egiaren oinarria; beraz, Jainkoa ezagutu behar dugu.

  • Tomas Akinokoarentzat ere Jainkoa da izaki nagusia, beharrezkoa, lehen motorra, kosmosaren helmuga eta kausa arazlea. Horrela izanda, Jainkoa zoriontasunaren

...
Jarraitu irakurtzen "Jainkoa eta zoriontasuna Agustin Hiponakoaren ustez" »

Hannah Arendt: Bizitza, Totalitarismoa eta Gaizkiaren Hutsalkeria

Filosofia eta etika4 KB

Hannah Arendt: Bizitza eta Pentsamenduaren Oinarriak

Hannah Arendt Lindenen jaio zen, Alemanian, 1906an, eta New Yorken hil zen 1975ean. Judu jatorriko politika ikertzailea izan zen, eta bere ikerketa gehienak politikaren inguruan izan dira, autoritateaz eta totalitarismoaz, bereziki.

Ikasketak eta Bizitzako Eraginak

20. hamarkadan Filosofia ikasketak hasi zituen unibertsitatean; bertan, bere pentsamenduan erabakigarria izan zen Martin Heidegger irakaslea ezagutu zuen. 30. hamarkadan, Berlinen zegoela, nazismoaren lehen pausuak pairatu zituen. Hannah Arendten pentsamendua bere bizitzan jasandako gertakariengandik baldintzatuta dago:

  • Alde batetik, bi mundu Gerrak, baina batez ere Bigarren Mundu Gerraren kausa izan zen gobernu nazional-sozialista.
...
Jarraitu irakurtzen "Hannah Arendt: Bizitza, Totalitarismoa eta Gaizkiaren Hutsalkeria" »

Enpresaren banaketa

Ekonomia5,56 KB

ibilge→Aek/ Og+PeK (<1)

 < 1(mas peque q el 1): Maniobra funtsa positi (neg) dela adierazten du. Horrek esan nahi du, AeK OG+ Pek baino txikiagoa (handi) dela. Beraz, enpresaren ondare-masak (ez) orekatuta daude.

erabilgarri→erab/PK (0,3-0,4)

 0,3-0,4: Altxortegia epe laburreko zorren %30 - %40 bitartekoa da. Proportzio hau egokiena da, segurtasun eta errentagarritasunaren arabera.  > 0,3-0,4: Ordainketa-etendura ez gertatzeko segurtasun handia dauka enpresak, baina errentgrtsn gutxiko akt izango ditu, bnk e ku saldoek ez dut ia sarrera finantzariorik sortzen.

altxorteg→bihur+erab /PK (>1)

 >1: Epe lab zorrk ordantzek ahalmena dauka, etendurako egoera gertatzeko arriskurik gabe. 1 baino askz handi: Epe laburreko zorrak ordaintzeko...

Jarraitu irakurtzen "Enpresaren banaketa" »

Giltzurrunaren Funtzioak eta Nerbio Sistemaren Osagaiak

Biologia2,54 KB

Giltzurrunaren Funtzioak: Gernuaren Eraketa

  1. Iragazketa: Glomerulutik odola Bowmanen kapsulara igarotzen da. Ura, iragazketa produktuak eta beste substantzia batzuk iragazten dira.
  2. Birxurgapena: Ura, glukosa, aminoazidoak eta gatz mineralak hodixketatik eta Henleren lakioetatik odolera itzultzen dira.
  3. Jariaketa: Zenbait substantzia gorputz-fluidoetatik nefronaren azken zatira igarotzen dira. Horrela, gernua sortzen da, eta giltzurrun pelbiserantz joaten da. Gernua ureterren bidez irteten da giltzurrun pelbisetik gernu-maskurirantz, eta han pilatzen da. Gernu-maskuriaren paretetan, maskuriaren presioa eta bolumena handitu egiten direla hautematen dute errezeptore batzuek. Betetzean, pixa egiteko beharra sortzen da.

Neuroglia Zelulak

  • Astrozitoak: Neuronen
...
Jarraitu irakurtzen "Giltzurrunaren Funtzioak eta Nerbio Sistemaren Osagaiak" »

Segurtasun Funtzionala: Kontzeptuak eta Arauak

Teknologia2,18 KB

Segurtasun Funtzionala: Zer da eta zertarako balio du?

Segurtasun funtzionalak, gertaera bat edo gehiagoren aurrean, prozesua egoera seguru batera eramateaz arduratzen den segurtasun-sistema bat osatzeko interkonektatzen diren gailu sorta zabalari egiten dio erreferentzia.

Segurtasun funtzionalak erreferentzia egiten die segurtasun gaietan parte hartzen duten osagai edo azpisistema elektriko/elektroniko/programagarriei, zeinek edozein gertaeraren aurrean erantzun egokia ematen duten.

Zer da Segurtasun-PLC bat?

Diagnostiko maila egokia (handia) duten PLCak dira, seinaleen akatsak detektatu ditzaketenak, nahiz eta funtzionamenduan/erabilpenean ez egon. Haien ohiko funtzionamendu modua “lo” egoeran da; normalean pasiboak diren sistemak dira, aurretik...

Jarraitu irakurtzen "Segurtasun Funtzionala: Kontzeptuak eta Arauak" »

Erlijio-alienazioa: Marx eta Nietzschen ikuspegiak

Beste ikasgaiak2,38 KB

Erlijio-alienazioa: Nietzsche eta Marxen kritika

Nietzsche eta Marx ateoak dira eta erlijioaren aurka gogor jotzen dute. Nietzscherentzat, erlijioa jabeen aurkako herri xehearen matxinada da eta herri xehearen balioak goresten ditu. Marxek, ordea, aurkako ikuspegia du: erlijioa klase menperatzaileak sortu du, klase menperatua kontrolatuta edukitzeko eta herri xehearen iraultza geldiarazteko.

Alienazioaren kontzeptua eta sustraiak

Alienazioaren kontzeptuaren bitartez, bere baitatik zerbait galtzen duen gizakiaren egoera adierazten digu. Marxen ustez, lanarena da alienazio nagusia, sustrai ekonomikoa duelako.

Sistema kapitalista eta gizakiaren gauzatzea

Sistema kapitalistan, gizakia gauza bihurtzen da, lan-indar hutsa bihurtzean datza. Gizakiak sortzen...

Jarraitu irakurtzen "Erlijio-alienazioa: Marx eta Nietzschen ikuspegiak" »