Latina ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Esopo eta Apolodoro: Alegiak eta Grezia Klasikoa

Latina2,46 KB

Esopo: Esopo, K.a. V. mendean bizi izan zen alegia idazle bat izan zen. Baliteke esklabua izatea. Alegiak kontakizun laburrak dira, helburu didaktikoa dutenak, mezu etiko bat aditzera ematen dutenak. Protagonistak hitz egiten duten animaliak izaten dira. Baina protagonistak abereaz gain, gizaki eta jainkoak ere izan zitezkeen. Prosan idatzitakoak izan daitezke, baita bertso sorta baten itxura hartu ere. Gehienetan ikaskizun batekin amaitzen dira. Ikaskizuna bertsotan egon ohi da buruz ikas dadin.


Apolodoro: Apolodoro I-II. mendean bizi izan zen idazle bat izan zen. Ez dakigu asko bere bizitzari buruz, ez ditugu zehaztapen asko. Bere obra nagusia Biblioteka mitologikoa da. Obra honek, Grezia mitologia klasiko eta legenda heroikoak biltzen ditu....

Jarraitu irakurtzen "Esopo eta Apolodoro: Alegiak eta Grezia Klasikoa" »

Literatura Latindarra: Virgilio eta Lukano

Latina3,66 KB

Virgilio: Epika Latindarraren Gailurra

Virgilio poetarekin, epika latindarra bere gailurrik gorenera iritsiko da. Mantuan jaio zen, eta Cremonan, Milanen eta Erroman egin zituen ikasketak. Napolira joan zen Sironekin batera alderdi poetikoak lantzeko (Bukolikak). Erroman, Mezenasen babespean, Georgikak idatzi zituen. Azkenik, Eneida idatzi zuen, eta Brindisin hil zen.

Obra

Lehen aipatu dugunez, Eneida da literatura latindarrean obra epiko nagusiena, 12 liburuz osatua. Badirudi Homeroren pausoak jarraitzen dituela (konparatu).

Virgiliok, Mezenas eta Augustoren eraginagatik, Augustoren balentriak eta eginbeharrak abestuko zituen poema epiko bat idaztea pentsatu zuen hasieran. Zorionez, beste gai bat aukeratu zuen: Erromaren goraipamena, bere jatorri...

Jarraitu irakurtzen "Literatura Latindarra: Virgilio eta Lukano" »

Euskarazko Alokutiboak eta Antzerkiaren Mundua

Latina3,43 KB

Alokutiboen kasuan, neutroek duten informazioaz gainera, solaskide bati egiten diote erreferentzia, eta hari dagokion marka adizkian agertzen da. Mendeko perpausetan ez da forma alokutiborik agertzen.

Euskarazko Alokutiboak: Hika eta Zuka

Hikako Alokutiboa

Ezagunena eta erabiliena da, toka (gizon) edo noka (emakume) izenez ere ezaguna.

Ezaugarriak:

  • Lagunarteko hizkeran erabiltzen da, eta solaskideen artean konfiantza edo parekotasuna dagoela adierazten du.
  • Hika ari garenean, forma alokutiboak eta neutroak, biak erabiltzen ditugu.
  • Bigarren pertsonari erreferentzia egitean beti neutroa erabiltzen da.
  • Behin hikako tratamendua aukeratuz gero, behartuta gaude hikako alokutiboa erabiltzera.

Zukako edo Xukako Alokutiboa

Ekialdeko euskalkietan erabilia. Zukako...

Jarraitu irakurtzen "Euskarazko Alokutiboak eta Antzerkiaren Mundua" »

Maitasunaren motak eta Shakespeare-en lana

Latina4,18 KB

MAITASUN MOTAK:

Gorteko maitasuna

XII. mendean, Provenzan, lirika kortesaren barruan mugimendu berria hasi zen: trobadoreek kantatzeko konposizio lirikoak sortu zituzten. Abesti horiek "Gorteko maitasuna" izeneko maitasun eredu bat erakusten dute. Bere ezaugarriak hauek dira:

  • Goi mailako dama ezkondua, ezinezko maitasuna bihurtzen da, lortezina delako.
  • Maitaleak, aldez aurretik, badaki bere amodioa ezinezkoa dela, emakumearen zerbitzura jarriko da.
  • Lortezina den maitasun honek sufrimendu handia eragiten dio maitaleari, baina sufrimendu hori gozamenez jasaten da.
  • Damaren menpekotasunak sortzen duen sufrimendua, maitale ona, zenbat eta sufrimendu gehiago, orduan eta maitale hobea.

Maitasun platonikoa

Platon filosofoaren ideietan oinarritzen da. Mundu...

Jarraitu irakurtzen "Maitasunaren motak eta Shakespeare-en lana" »

Nobela Erromatarra: Petronio eta Apuleio

Latina4,67 KB

Nobela

Genero literariorik berriena da. Balore klasikoak galduta dauden garaian sortzen da, gainbehera politiko-sozial eta erlijiosoa, solidaritate eza eta laguntza falta daudenean.

Elementu epiko eta lirikoak, prosa eta bertsoa nahasten dituen generoa da. Erromako nobelan Petronio eta Apuleio bakarrik dauzkagu.

Petronio

Nobelagilea bera dela uste da; Annales obran deskribatzen duen pertsonaiatzat jo zuten, bizitza lizuneko gizona; elegantiae arbiter izena merezi izan zuen. Neronen lagun mina izan zen, gero honek Petronio bere burua hiltzera kondenatu zuen etsai bat zuen salaketengatik. Idatzitako obra Satyricon da. Izenburu satiroak aipatzen ditu, baina obrak estamentu eta ohitura sozialen kritika gogorrak ziren. 16 liburuetatik bakarrik 3 iritsi...

Jarraitu irakurtzen "Nobela Erromatarra: Petronio eta Apuleio" »

Hesiodo eta Greziako Lirika Arkaikoa

Latina4,96 KB

Hesiodo

Garai arkaikoan, Homeroren hizkuntza literarioa eta neurtitza bera, hexametroa hain zuzen ere, erabiltzen zituen beste poesia bat ere existitu zen, baina ez zen genero epikoarena, eta Hesiodorekin, batik bat, lotzen da.

Hesiodoren kantak didaktikoak edo erlijiosoak dira zentzu zabalean. Heroien eta jainkoen genealogiak eta teogoniak konposatu zituen, baita heziketa morala eta politikoa emateko olerki narratiboak ere.

Hesiodoren lanik ezagunenak bi dira: Teogonia eta Lanak eta Egunak.

Hesiodok berak bere buruari buruzko datu batzuk ematen ditu aipatutako bi lanetan, eta, beraz, Hesiodo pertsona askoz ere egiazkoagoa da Homero baino; Hesiodo Askran bizi zen, Askra Beoziako lurralde altuetako herrixka zen.

Teogonian esaten du berari hitz egin...

Jarraitu irakurtzen "Hesiodo eta Greziako Lirika Arkaikoa" »

Erromako Literatura: Eskutitzak, Oratoria, Satira

Latina7,1 KB

Epistolografia: Eskutitzak

Kontzeptua

  • Eduki eta helburu ezberdinak: gonbidapena, mehatxua, aholkua...
  • Eskutitza: pertsona batek beste bati zerbait komunikatzeko bidaltzen dion idatzia da.
  • Gutun 'irekia': hartzaile asko dituen gutuna.

Motak

  1. Mezu-gutunak: eskutitz laburrak eta mezulariek eramanak. Jeneralek Senatura kanpainen berri emateko bidaltzen dituzten gutun ofizialak.
  2. Adiskidetasun-gutunak: lagunartekoak.
  3. Proemio-gutunak: liburuen hasieran 'dedikatoria' gisa.
  4. Tratu-gutunak: gai konkretu bati buruzko azalpena (filosofia, politika).

Teknikak

  • Gutunak idazteko formula:
    • Igorlearen izena, nominatiboan.
    • Hartzailearen izena, datiboan.
    • Salutem (S.) (+ plurimam) edo Salutem dicit (S.D.).
    • Kargu publikoa edo filiazioa ere agertu (izenarekin bat).
    • Beste formula bat:
...
Jarraitu irakurtzen "Erromako Literatura: Eskutitzak, Oratoria, Satira" »

Deklinabideen Taula

Latina3,8 KB

1. Deklinabidea (Femeninoa)

KasuaSingularraPlurala
Nominatiboaaae
Genitiboaaearum
Datiboaaeis
Akuzatiboaamas
Ablatiboaāīs

2. Deklinabidea (Maskulinoa)

KasuaSingularraPlurala
Nominatiboausi
Genitiboaiorum
Datiboaois
Akuzatiboaumos
Ablatiboaōīs

3. Deklinabidea (Inparisilaboa)

KasuaSingularraPlurala
Nominatiboas / -es / a
Genitiboaisium
Datiboaiibus
Akuzatiboaemes / a
Ablatiboae / iibus

3. Deklinabidea (Parisilaboa)

3. Deklinabidea (Mistoa)

4. Deklinabidea (Maskulinoa/Femeninoa/Neutroa)

5. Deklinabidea

Hizkuntza-Aldaketak

  1. Amaierako -m
  2. Amaierako -e apokopea
  3. Amaierako u atona > o
  4. x > j
  5. c + e, i > z (gazte)
  6. s- + kontsonante > es-
  7. ae > e
  8. y > i
  9. ph > f
  10. th > t
  11. ch > c, qu
  12. Bokalarteko oklusibo ozena > Ø
  13. ff > f (kontsonante guztiak)
  14. qu > cu, c, gu, g
  15. ns
...
Jarraitu irakurtzen "Deklinabideen Taula" »

66 Latindar Esaldi eta Esamolde Klasikoak Euskaraz

Latina6,29 KB

Latindar Esaldi eta Esamolde Klasikoak

Jarraian, historian zehar erabili izan diren 66 latindar esaldi eta esamolde klasiko aurkituko dituzu, euskarazko itzulpen eta azalpenekin batera. Zenbakiak zuzendu eta edukia egituratu da irakurgarritasuna hobetzeko:

  1. Festina lente: Poliki ibili, presaka.
  2. Fit fabricando faber: Langilea lan eginez egiten da.
  3. Forum: Foro edo elkartzeko tokia.
  4. Gravamen: Zama.
  5. Grosso modo: Orokorrean.
  6. Habeas corpus: Izan zaitez zure gorputzaren jabea.
  7. Habitat: Bizi da.
  8. Hic et nunc: Hemen eta orain.
  9. Historia est magistra vitae: Historiak irakasten digu nola bizi behar dugun.
  10. Hoc unum scio: Dakidan bakarra ezer ez dakidala da.
  11. Homo homini lupus: Gizakiaren etsairik handiena gizakia bera da.
  12. Homo viator: Bizitza bidaia (topikoa).
  13. Honoris causa:
...
Jarraitu irakurtzen "66 Latindar Esaldi eta Esamolde Klasikoak Euskaraz" »

Epika Historikoa Greziako eta Erromako Literaturan

Latina2,8 KB

Epika historikoki garrantzitsuak izan diren nazio baten istorioak kontatzen dituen genero literarioa da.
K. a.ko VIII. mendean idatzi zituen Homerok lehen poemak Grezian, eragin handikoak, eta, Erromara,
Livio Andronikok ekarrita iritsi zen: Odisea baina Erroman zegoen epikari moldatua (epika hori nolakoa
zen ez dakigun arren). Bigarren autore nagusia Nevio dugu, gai historikoa sartu zuena (Grezian ez zen
halakorik, mitoak besterik ez zeuden) eta Gerra Punikoari buruz hitz eginez. Azkenik, sorrerako azken
autore garrantzitsua Ennio da, Annalaren sortzailea. Hexametroa (latinak bokal luze eta motzak zituen,
eta hexametroak luze bat eta bi labur kobinatzen ditu, sei aldiz biderkatuz erritmoa eginez) erabili
zituen, erromako aurreko autoreek ez bezala,...

Jarraitu irakurtzen "Epika Historikoa Greziako eta Erromako Literaturan" »