Ovidio eta Metamorfosiak: Mitoen Berrinterpretazioa
Obra hau hamabost liburuz osaturik dago eta 250 mito jorratzen ditu, non gehienetan transformazioak agertzen diren. Mito mota hauenganako interesa ez da berria; adibidez, Ovidiok aurretik zegoen materiala probestu egin zuen, hala nola, geografia liburuetatik, greziar tragedien ohituretatik, poesia helenistikotik eta beste hainbat iturrietatik. Hala ere, tradizio guzti horretatik bera berritzaile agertzen da. Hexametrotan idatzitako poema epikoa da eta Virgilioren "Eneida"rekin lehiatzen da. Ovidio berak bere "Ars amandi" obran "Eneida" irakurtzea gomendatzen du. Bertzalde, Metamorfosiak "Eneida"ren antitesia da. Ez du arkaismorik erabiltzen; hala ere, Virgiliok erabiltzen ez zituen tonu ezberdinak erabiltzen ditu istorioak kontatzerakoan. Horrez...