Latina ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Euskal Kultura: Tartas, Maskaradak eta Pastoralak Gakoak

Latina3,17 KB

Bernard Tartas: Bizitza eta Obra

Jarraian, Bernard Tartasi buruzko zenbait baieztapen eta haien zuzenketak aurkituko dituzu:

  • Bernard Tartas XVI. mendean jaio zen. (Okerra: 1611. urtean jaio zen.)
  • Apaiz egin zen bere familian diru arazoak zituztelako. (Okerra: Baserritar aberatsen semea zen.)
  • Oihenartekin batera zubererari literatur maila eman zion. (Okerra: Oihenartek ez zuen zubereraz idatzi.)
  • “Arima penitentearen bidea” da Tartasen liburu baten izena. (Okerra: Izenburu zuzena “Arima penitentearen okupazione debotak” da.)
  • Tartasek kristauei ondo hiltzeko bidea erakutsi nahi die. (Egia)
  • Tartasen obra arraro samarra dela diote adituek, bertan agertzen diren gaiak oso zailak direlako ulertzeko. (Okerra: Obraren izaera arraroa ez datza gaien
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Kultura: Tartas, Maskaradak eta Pastoralak Gakoak" »

Literatura eta Antzerkia XX. Mendean: Mugimenduak eta Egileak

Latina4,2 KB

Europa XX. Mendearen Atarian: Literatura eta Arte Mugimenduak

XX. mendea aldaketa handien aroa izan zen; aldaketa horiek eragin sakona izan zuten artean eta literaturan. Bi literatura mugimendu nagusi izan ziren Europan:

Modernismoa

XIX. mendeko lehen hamarkadan sortu zen. Sormen-askatasuna bultzatzen zuen. Poetek edertasuna eta perfekzioa bilatzen zuten haien poematan.

  • Gaia: Gizakia eta inguruarekiko harremana landu zuten, natura eta naturako elementuak sarritan aipatzen zituzten.
  • Forma: Bertso askea erabiltzea sustatu zuten.

Abangoardismoa

Tradizioaren kontra altxatu eta garaiko gainerako joerei aurrea hartu nahi zieten mugimendu ugariz osatua.

  • Gaia: Sentimenduak alde batera utzi eta ameskeriaz betetako poemak nahiz aurrerapen zientifikoei eskainiak.
...
Jarraitu irakurtzen "Literatura eta Antzerkia XX. Mendean: Mugimenduak eta Egileak" »

Poesia Epikoa: Virgilio eta Eneida

Latina3,39 KB

Poesia Epikoa: Ezaugarriak eta Virgilioren Eneida

Poesia Epikoaren Ezaugarriak

Poema epikoa, gehienetan, luzea da, pertsonaia heroikoen eginkizun nobleak kontatzen dituena. Epopeia herri baten tradizio epikoa kontatzen duen poema multzoa da. Hiriz hiri joaten ziren "aedo"ak, eta, batzuetan, aldaketak sartzen zituzten kantuetan. Homerorenak ziren Iliada eta Odisea.

Virgilioren Aurrekari Erromatarrak

Literaturan, Erroma Greziako esklaboek eta libertoek zabaldutako tradizioaren menpe zegoen, eta haiei zor zaizkie Grezia eta Erromako jainkoen identifikazioa eta lehenengo poema epikoa latinez. Baina Greziaren aldeko joera honen aurrean, Erromaren tradizio gerrazalea eta abertzalea mantentzen ziren. Epopeia homerikoaren abertzaletasuna hiriari mugatua...

Jarraitu irakurtzen "Poesia Epikoa: Virgilio eta Eneida" »

Euskal Eleberriaren Garapena: XIX. Mendetik Gerraostera

Latina3,52 KB

XX. mendeko Narratiba: Euskal Eleberriaren Sorrera

Foruak 1876an abolitu ondoren, XIX. mende bukaeran, euskararen aldeko mugimenduak suspertze bizi-bizia izan zuen. Mugimendu honek euskal narratibaren esnatzea eragin zuen, nahiz eta eragina olerkigintzan baino ahulagoa izan.

Ohitura Eleberria

Ohitura-eleberria esaten zaio XIX. mendearen bukaeran hasi eta 1936ko Espainiako Gerra Zibileraino hedatzen den aldikoari. Garai honetan iristen da eleberria bere gailurretako batera. Ohitura-eleberriaren ezaugarri nagusiak hauek dira:

  • Erro erromantikoa du.
  • Ikuspegi sentibera; galtzeko edo aldatzeko arriskuan diren ohiturak aipatzen dira.
  • Baserri eta itsaso inguruko jendeen bizimoduaz aritzen da, hau idealizatuz.
  • Erlijio katolikoaren pisua nabaria da.
  • Deskriptiboak,
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Eleberriaren Garapena: XIX. Mendetik Gerraostera" »

Ikasle Berriaren Narrazioa: Analisi Literarioa eta Gaia

Latina3,23 KB

Sarrera eta Gai Nagusia

Testu honen gai nagusia talde batek pertsona berri baten aurka duen indarrean datza. Gai hau errazagoa izan daiteke gazteontzat ulertzeko, gure bizitzan momenturen batean gu geu talde horren parte izan garelako.

Egitura eta Narrazioaren Garapena

Hasiera eta Korapiloa

Egiturari dagokionez, hasiera lehenengo hiru paragrafoetan azaltzen zaigu, non protagonistaren egoera deskribatzen den. Korapiloa, hirugarrenetik hamargarren paragrafora irauten du, protagonistaren lehenengo klasea nolakoa den eta ikasle batzuek adarra jotzen diotela azalduz.

Amaiera

Amaiera, azkenengo lau paragrafoetan kokatzen da. Bertan, ikasle batek irakaslea klase aurrean gaizki utzi nahi du, baina ez du lortzen. Amaiera itxia da, klasea amaitzen delako eta...

Jarraitu irakurtzen "Ikasle Berriaren Narrazioa: Analisi Literarioa eta Gaia" »

Julio Zesarren Biografia: Jatorria eta Lehen Urteak

Latina3,13 KB

Julio Zesarren Jatorria eta Familia

Julio Zesar Erromako familia ospetsu batean jaio zen, Julia izenekoan, hain zuzen ere. Legendaren arabera, familia hori Venus jainkosaren ondorengoa zen. Izan ere, Venus Eneas printze troiarraren ama zen. Eneas, Romulo eta Remoren aitona izateaz gain, Julio familia sortu zuen, eta baita izena bera eman ere.

Familiaren Egoera

Familiaren noblezia zalantzarik gabekoa bazen ere, Julio Zesartarrak ez ziren bereziki dirudunak, Erromako aristokraziaren irizpideetarako behintzat. Hori dela eta, azken garaian haren familiako inork ez zuen lehen mailako posturik lortu. Zesarren aitaren belaunaldian, berriz, familiaren aberastasuna suspertu zen, eta K.a. 85ean pretor kargua lortu zuen.

Zesarren Familia Hurbila

Aita-semeek...

Jarraitu irakurtzen "Julio Zesarren Biografia: Jatorria eta Lehen Urteak" »

Euskal Literaturaren Panorama: Antzerkia, Alokutiboa eta Barrutia

Latina3,41 KB

Pedro Ignacio Barrutia (1682-1759)

Sortzez Aramaiokoa eta bizitzaren aldi eder bat ere Arrasaten egin zuen, bertako izkribau izatera iritsiz. Antzerki-lan bakarra idatzi zuen: Gabonetako Ikuskizuna.

Gabonetako Ikuskizuna: Azterketa

Gabonetako Ikuskizuna-k denbora, leku eta ekintza unitateak oso era berezian erabiltzen ditu, garaiko arau zurrunei men egin gabe. Ekintza Judeako Belenen eta Arrasaten gertatzen da. Kritikoen ustez, bikoiztasun horiek dira obrari originaltasun bete-betekoa ez, baina, berezitasun eta tamaina bateko kalitatea ematen diotenak. Bikoiztasun horien azpian autorearen helburua... asmo didaktikoa... asmo barregarri edo komikoa.

Obraren Egitura

Obraren egituran hiru parte daude:

  1. Planteamendua
  2. Bekatuz eta bekatariez gogoeta
  3. Bekatarien
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Literaturaren Panorama: Antzerkia, Alokutiboa eta Barrutia" »

Erromatar Lirika: Katulo, Ovidio eta Horazio

Latina2,86 KB

Erromatar Lirikaren Sarrera

Erroman, lirika berandu garatu zen, eta lehen poema lirikoetan Greziako eragina nabarmena izan zen. K.a. I. mendean, poetae novi edo neoteroi izeneko poeta gazteek lirika berritu zuten, epika baztertuz eta adiskidetasuna, maitasuna eta egunerokotasuna jorratuz. Elegia dolu-kantua izatetik amodiozko kantu bihurtu zuten.

Katulo: Poetae Novi Taldeko Burua

Katulo izan zen talde horretako poeta nagusia. Familia aberatsekoa zen eta bizitzaz gozatzea zuen helburu. Bere poemetan maitasuna, laguntasuna, natura eta satira jorratu zituen. Carmina bilduman 116 poema bildu zituen, hizkera naturala edo jasoa erabiliz, gaiaren arabera.

Ovidio: Maitasuna eta Erbestea

Ovidio, familia aberats batean jaioa, Erroman hasi eta Atenasen amaitu...

Jarraitu irakurtzen "Erromatar Lirika: Katulo, Ovidio eta Horazio" »

Euskal Literaturako Giltzarriak: Mirande, Lizardi, Atxaga

Latina3,7 KB

Gabriel Mirande (1925-1972)

Biografia

  • Parisn jaioa, guraso zuberotarrak zituen.
  • Bere kontura ikasi zuen euskara.
  • Hainbat generotan trebea zen.
  • Lan ugari argitaratu zituen aldizkarietan, eta hil ondoren liburuetan bildu ziren.

Obra Nagusiak

  • Olerkiak: Orhoituz, Poemak.
  • Prosa: Gauaz parke batean, Haur besoetakoa.

Ikuspegiak eta Ezaugarriak

  • Parisn bizi eta hezi izanak eragin handia izan zuen bere lanean.
  • Mendebaldeko Europako olerkarien eragina nabaria da.
  • Greziako mitologiarekiko eta paganismoarekiko miresmena zuen.
  • Moralitatearen zutabeak astindu zituen era satirikoan eta ironiaz.
  • Kondenatuta eta estalita zeuden indarrak berpiztu nahi zituen.
  • Hitz batzuk askotan errepikatu zituen ideia poetikoa adierazteko: ametsa, ura, arima, heriotza... Ametsarekin batera,
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Literaturako Giltzarriak: Mirande, Lizardi, Atxaga" »

Antzinako Erromako Historialari Handiak: Tito Livio eta Julio Zesar

Latina3,47 KB

Tito Livio (K.a. I. mendea - K.o. I. mendea)

Paduan jaio zen eta Augusto enperadorearen garaiko Pax Augusta bizi izan zuen.

Liviok Augusto eta Mezenasen babespean zeuden idazleekin (Virgilio, Horazio, etab.) harreman ona izan bazuen ere, politikatik urrun zegoen eta errepublika zalea zen.

Obra Nagusia: Ab urbe condita

Zizeronen ideiak aintzat harturik, historialari zehatza eta inpartziala izaten saiatu zen, modu argian eta ulergarrian idatziz. Horretaz gain, erromatar historiografiaren diskurtsorik hoberenetarikoak idatzi zituen. Obra anitz idatzi zituen, 142 liburu, Ab urbe condita izenburuarekin, baina 35 besterik ez zaizkigu iritsi. Erromaren sorreratik K.a. 9. urtera arteko historia idatzi zuen, Neron Klaudio Druso –Tiberio enperadorearen...

Jarraitu irakurtzen "Antzinako Erromako Historialari Handiak: Tito Livio eta Julio Zesar" »