Eugenia, Rossetti eta Protagonistaren Harremanak
Eugenia: Aranjuezeko topaketa eta ogibidea
Eugenia Sedanoren koadrilako lagun baten laguna da, eta duela bi urte ezagutu zuten elkar. Madrilen ezagutu zuten elkar, Aranjuezen zehazki. Idazlea lau hizkuntzatako poeten antologia antolatzeko bilera batera deituta joan zen eta, Sedanorekin egokitu zenez, txangoa egin zuten Aranjuezera. Eugenia abokatua da ogibidez, eta protagonista taberna batean ezagutu zuen, laurak eserita zeuden bitartean.
Protagonistaren eta Eugeniaren arteko harremana
Eugeniaren eta protagonistaren arteko harremana nahiko bitxia da. Hasieran, harremana ondo zihoan elkar ezagutzen ari ziren bitartean: Eugeniak Aranjuez hiria erakutsi zion (gida turistiko moduan) eta euskaldunei buruzko zenbait txantxa egin zituen.
Haien arteko benetako harremana lagunartekoa zen, baina sexu-harremanak zituzten. Idazlea Madrilera joan zen beste zenbait alditan. Honelako harremanetan ohikoena norbait maitemintzea da; kasu honetan, Eugenia maitemindu zen idazleaz, haren idazkiak direla eta. Hala ere, protagonista neskaz nekatu egin zen eta Donostiara itzuli zen; ondoren, ez zion telefonorik hartzen, ezta deitzen ere. Gutxienez, Eugeniak eskatutako gutuna eman zion.
Harreman laburra Parisen: Neska germaniarra
Victoria eta Eugeniarekin izandako harremanak ez ziren liburuan kontatzen diren bakarrak. Protagonistak, Parisera egindako bidaia batean, alokatutako hotelean neska germaniar bat ezagutu zuen. Ez zuten harreman handirik izan; protagonistak neskari karpeta batean idatzitako esaldi bana eman ostean, alde egin zuen. Aipatzekoa da idazkiak hotelean ahaztuta utzi zituela.
Nabarmendu daiteke neskari nazka ematen ziola bere hankak depilatu gabe egoteak; gainera, germaniarrari gustatuko litzaioke bere mutil-lagunari hanketako ileak kentzea, baina honek ez zion uzten. Berarekin ere oheratu zen.
Nor da Dante Gabriel Rossetti?
Dante Gabriel Rossetti XIX. mendeko poeta eta margolari ingelesa izan zen. Prerrafaeliten eredua izan zen, eta garaiko neska batekin ezkondu zen: Elizabeth Siddal, "Lizzy" deiturikoa. Istorio ezagun batek dioenez, bere emaztea hiltzean, bere olerkiak harekin batera lurperatu zituen. Zazpi urte igaro ondoren, idazkiekin obsesionatu eta hilerritik gorpua atera zuen, nahi zuena berreskuratzeko.