Antzinako Erregimenaren Krisia eta Independentzia Gerra
Antzinako Erregimenaren Krisia
1. Karlos IV.aren Monarkiaren Krisia
Gobernuaren Egoera
XIX. mendearen hasieran, Karlos IV.aren monarkiak ez zuen prestigio handirik, eta Godoy balidoak zuen kontrola. Arazo ekonomikoak ziren nagusi. Frantzia eta Erresuma Batuekin izandako gerrek finantza krisia sortu zuten. Horri aurre egiteko, Godoyk desamortizazioa agindu zuen.
Fontainebleauko Ituna
1808. urtean Espainiak Frantziarekin Fontainebleauko ituna sinatu zuen. Itun honen bidez, Espainiak frantses tropak Espainian sartzeko baimena eman zion, Portugalgo lurrak konkistatzeko.
Aranjuezko Altxamendua
Alderdi antigodoyistek Karlos IV.aren seme Fernando errege izatea nahi zuten. 1808ko martxoaren 17tik 18ra eman zen Aranjuezko altxamendua. Ondorioz, Godoyk kargua...