Lanbide heziketa mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Haurrentzako ipuinen historia eta bilakaera adinaren arabera

Magisteritza2,59 KB

Nola sortu ziren haurrentzako ipuinak?

Lehenengo ipuinak Ilustrazioaren garaikoak dira, Jean-Jacques Rousseauk haurtzaroaren garrantzia defendatu zuenekoak. "Haurrak haur gisa bizi behar du, ez heldu txiki gisa", adierazi zuen filosofo frantziarrak. Oinarrizkoa zen haurrek irakurtzeko, entzuteko eta gozatzeko obra propioak edukitzea, baita obra horiek haurraren munduan oinarrituta sortzea ere.

Jacob eta Wilhelm Grimm anaien lanak ipuin herrikoiak aberastu zituen batez ere. Ahozko narrazioetan bilatu zituzten kontakizun asko eta, ondoren, haur-ipuinak liburu batean bildu zituzten.

Ipuinaren garrantzia eta bitartekaritza

Ipuin bat irakurri beharrean kontatzen bada, bere edukia hobeto egokitzen da haurraren errealitatera, haien egoerara, gaitasunera...

Jarraitu irakurtzen "Haurrentzako ipuinen historia eta bilakaera adinaren arabera" »

Ipuinaren Garrantzia eta Osagaiak Hezkuntzan

Psikologia eta soziologia2,81 KB

Ipuinaren definizioa eta ezaugarriak

Ipuina fikziozko narrazioa da. Autore batek sortzen du eta, normalean, ordubete baino gutxiago behar da irakurtzeko. Autoreak tonu-batasun handia ematen dio: pertsonaia gutxi ikusten ditugu egoera bakar batean, eta korapiloa askatzeko irrikan egoten gara; haren osagaiek efektu bakarra sortzen dute.

Hezkuntzan duen garrantzia

Hezkuntzak haurraren garapenerako ahalmen psikikoak sendotu eta indartzen ditu, baita errealitatearen eta ametsen arteko oreka lortzen lagundu ere. Izan ere:

  • Fantasia eragin eta aberasten du.
  • Esperientziaren mundua zabaltzen du.
  • Haurraren pertsonalitatea modu integralean heltzeko prozesua bultzatzen du.
  • Haurra eta errealitatea kontaktuan jartzen ditu.
  • Kode moral bat irakasten dio.
  • Helduaren eta
...
Jarraitu irakurtzen "Ipuinaren Garrantzia eta Osagaiak Hezkuntzan" »

Oroimenaren Nahasteak: Amnesia, Hipomnesia eta Paramnesiak

Psikologia eta soziologia2,74 KB

Oroimenaren Nahasteak

1. Oroimenaren Nahaste Kuantitatiboak

1.1. Amnesia

Definizioa: Bizitzaren epe bati dagokion oroitzapenaren galera osoa nahiz partziala. Zenbaitetan, badakite oroitzapen horiek bazituztela, baina galduta dituzte.

Motak:

  • Partziala: Oroitzapenaren atal edo une baten galera da (irudia, soinua, hitza...). Jatorri organikoa duenean, betirako izan ohi da. Jatorri psikogenoa duenean, berriz, iragankorra.
  • Globala: Bizitzaren oroitzapena osorik edo neurri handi batean galtzean datza. Kronologiaren arabera bi mota bereizten dira:
    • Amnesia anterogradoa: Oraintxe bertan gertatutakoa gogoratzeko ezintasuna, baina aspaldikoak, berriz, ondo gogoratzen dira. Pertsona helduei gertatu ohi zaie. Iragankorrak izaten dira askotan, baina betirako ere
...
Jarraitu irakurtzen "Oroimenaren Nahasteak: Amnesia, Hipomnesia eta Paramnesiak" »

Hizkuntza Ekologia: Hizkuntzen Oreka eta Aniztasuna

Medikuntza eta osasun zientziak2,91 KB

Zer da hizkuntza-ekologia?

Hizkuntza guztien eta ingurunearekin dituzten elkarreraginen azterketa.

Zer da ekologia?

Izaki bizidunen arteko harremanak eta ingurunearekin dituztenak aztertzen dituen zientzia.

Zer da ekosistema?

Bizitzarako beharrezkoa den oreka mantentzen duen animalien eta landareen arteko harreman-sarea.

Hizkuntza-ekologia ikertzeko lau ideia nagusiak

  • Ekosistemaren izaera orekatua
  • Sistemaren aldagaien identifikazioa eta haien arteko harremanak
  • Desoreka arrazoiak, ardurak eta erantzukizunak
  • Oreka berriak sortzeko proposamena

Maria Jose Azurmendiren hizkuntza-ekologiaren paradigma

  • Giza eskubideak errespetatzen dituen aztergaia
  • Berdintasuna komunikabideetan
  • Eleaniztasuna
  • Hizkuntzak eta kulturak mantentzea
  • Subiranotasun nazionalaren babesa
  • Atzerriko
...
Jarraitu irakurtzen "Hizkuntza Ekologia: Hizkuntzen Oreka eta Aniztasuna" »

Agustin Hiponakoa: Askatasuna, Gaitza eta Bi Hiriak

Filosofia eta etika6,57 KB

1. Askatasuna eta Jatorrizko Bekatua

Pelagianismoa doktrinaren arabera, jatorrizko bekatuak Adan eta Evarengan soilik izan zuen eragina; hortaz, gizakia ez dago kaltetuta. Gizakiaren askatasuna aldarrikatzen du, eta bere esfortzua erabiliz zoriontasuna lortzeko erabakiak hartu ahal dituela dio. Ondorioz, Jainkoaren boterea ukatzen du.

Agustinen ustez, aldiz, jatorrizko bekatuaren menpekotasuna azpimarratzen du. Berarentzat, Gaitz Morala jatorrizko bekatuan datza: gizakiok erabaki egokiak hartzeko gaitasuna kaltetuta dugu. Horregatik, Jainkoaren laguntza edo grazia ezinbestekoa da Jainkoa maitatzeko (eta ez mundu fisikoa), eta horrekin batera benetako zoriontasuna lortzen dugu. Gauzak horrela, askatasuna ez da nahi duguna egitea, baizik eta behar...

Jarraitu irakurtzen "Agustin Hiponakoa: Askatasuna, Gaitza eta Bi Hiriak" »

Euskal Dialektologia eta Literatura Klasikoaren Hastapenak

Erlijioa2,62 KB

Euskal Herriko euskalkiak

  • Mendebaldekoa: Bizkaian, Gipuzkoako Deba arroan eta Araba iparraldean. Bizkaiera ere deitu izan zaio. Koldo Zuazoren ustez, tankera honetakoa zen baita ere Araba gehienean, Burgos iparraldean eta Errioxan egiten zen euskara.
  • Erdialdekoa: Gipuzkoan eta Nafarroako ipar-mendebaldean. Gipuzkera ere deitu izan zaio.
  • Nafar-lapurtarra: Nafarroa Beherean eta Lapurdin. Nafar-lapurtera ere deitu izan zaio.
  • Nafarra: Nafarroa Garaian. Nafarrera deitu izan zaio; sailkapen guztietan zailtasun handiak sortu ditu.
  • Zuberotarra: Zuberon. Zubera edo xiberera ere deitu izan zaio.
  • Ekialdeko nafarra: Erronkarin eta Zaraitzun. Galduta dago; XIX. mendean erronkariera eta XX. mendean zaraitzuera.

Euskal literatura klasikoaren hastapenak

  1. Gure literatura
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Dialektologia eta Literatura Klasikoaren Hastapenak" »

Hego Amerikako Independentzia Prozesua eta Ondorengotza

Historia4,34 KB

INDEPENDENTZIA PROZESUAREN FASEAK

LEHEN FASEA (1808-1814)

  • Amerikako agintariek ez zuten JOSEF I.aren monarkia onartu eta batzarrak sortu zituzten eta, apurka-apurka, Batzar Goren Zentralaren autoritatetik bereizi ziren.
  • 1809an, batzarrak sortu zituzten BUENOS AIRESen eta CARACASen. QUITOko Batzarrak Espainiako aginteriek legitimitaterik ez zutela adierazi zuen, eta herriaren subiranotasuna eskatu zuen.
  • 1811n, PARAGUAIk independentzia aldarrikatu zuen.

BIGARREN FASEA (1816-1824)

  • ARGENTINAk TUCUMÁNgo Biltzarrean bere independentzia aldarrikatu zuen (1816), eta, handik, matxinada hedatu zen Inperio osoan.
  • ARGENTINAtik SAN MARTÍN jeneralak espedizio bat gidatu zuen eta ANDEAk zeharkatu ondoren, espainiarrak garaitu zituen (CHACABUCO, 1817) eta TXILEren
...
Jarraitu irakurtzen "Hego Amerikako Independentzia Prozesua eta Ondorengotza" »

Gerra Karlista: Karlismoa eta liberalismoa (1833–1837)

Historia3,9 KB

Karlismoaren eta liberalismoaren oinarri soziala

Karlismoaren gizarte‑klaseak hauek izan ziren: kleroa, nekazari behartsuak, nobleziaren sektore handi bat eta foruen alde zeuden erdi‑mailako klaseetako zenbait talde.

  • Kleroa
  • Nekazari behartsuak
  • Noblezia (sektore handi bat)
  • Erdi‑mailako klaseetako taldeak (foruen alde)

Foruen eragina

Foruek, berriz, herritar xehearen aldeko abantaila praktikoak zekartzaten, hala nola zerga‑salbuespenak, soldadutzatik salbuespenak eta aduana‑eskubideak.

Euskal liberalak eta burgesia

Euskal liberalak, gehienbat, burgesak ziren. Liberalismoaren printzipio teorikoak —askatasuna, berdintasuna, eskubide politikoak— eskatzen zituzten. Burgesiarentzat, ordea, ordura arteko onurak (aduanak, Ebro ingurukoak...) Europako...

Jarraitu irakurtzen "Gerra Karlista: Karlismoa eta liberalismoa (1833–1837)" »

Bernart Etxepare eta Kazetaritza Generoak

Hizkuntza eta literatura6,12 KB

XVI. Mendeko Euskal Literatura

Bernart Etxepare

Bernart Etxepare (Sarrasketa, 1475) Eiheralarreko erretore izan zen. Biarnon espetxeratu zuten Nafarroako gerran Gaztelako erregearen alde agertzeagatik (etsaien salaketa faltsua izan zela dio poema batean). Geroago, Eiheralarrera itzuli zen.

Linguae Vasconum Primitiae (Bordele, 1545)

“Euskaldunen hizkuntzaren hasikinak (lehen fruituak)”

Obraren ezaugarriak
  • Garaziko baxenafarreraz idatzia.
  • 15 poema gai desberdinei buruz:
    • 2 gai erlijiozkoak.
    • 10 amodiozkoak.
    • 1 kartzelan zigortu zuteneko autobiografia.
    • 2 kopla euskara goraipatzeko: Kontrapas eta Sautrela.

“Kontrapas” eta “Sautrela” dira liburuko azken poemak, eta euskarari eskainiak dira. Euskara, inprimatzearen laguntzaz, beste hizkuntzen plazara...

Jarraitu irakurtzen "Bernart Etxepare eta Kazetaritza Generoak" »

Enpresen Gizarte Erantzukizunaren printzipioak

Ekonomia2,93 KB

Jatorria

Arrowen paradoxa; honek dio ezinezkoa dela ongizate soziala sortzea, banakako ongizateetatik abiatuz.

Hasieran ESK-a enpresaren ezarpenak gizartean sortutako kalteak konpentsatzeko enpresaren filosofia bezala sortu zen.

Printzipioa

  1. Gizarteari itzultzea enpresaren ekintzen bidez emandako zatia da.

  2. Gizartean sortutako eragin negatiboak gutxitu.

  3. ESK inguruko gomendio nazional eta nazioartekoak errespetatu.

  4. Giza eskubideen garapenaren alde lan egin.

Kontzeptua

ESK praktikak gaur egun gomendioak dira, baina ez dira derrigorrezkoak.

  • Borondatezko ekintzak.

  • Ekoizpen eta kudeaketa prozesu guztian sartzen dira.

  • Kudeaketak baloreen sartzean datza.

  • Legeak betetzeak baino konpromiso handiagoa eskatzen du.

  • Garapenak interes-taldeekin erlazio zuzena suposatzen

...
Jarraitu irakurtzen "Enpresen Gizarte Erantzukizunaren printzipioak" »