Lanbide heziketa mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Bezeroaren arreta

Psikologia eta soziologia2,84 KB

GISA LENGOAIA: 

      ZEINU KOMUNIKATIBOAK: Nabaritu daiteke pertsona bat lasai dagoela, mantso hitz egiten duelako eta geldirik dagoelako.
      ZEINU EZ KOMUNIKATIBOAK: Nahigabe egiten diren ekintzak. Mariapain den pertsona bat (ondo orraztuta, jantzita, perfumatuta) etab.


DESPLAZAMENDUA: Orainari, iraganari eta etorkizunari buruzko mezuak sortzea; baita hainbat lekuri buruzkoak. Posible dute, baita ere, berez ezagutzen ez dituzten gauza eta lekuei buruzko mezuak sortzea.


ARBITRARIOTASUNA: Forma linguistikoaren eta edukiaren artean erlaziorik ez izatea, hau da, giza hizkuntzaren formek ez duute zertan loturarik izan hitz egiten ari garenarekin. Adibidez, B O R R A T E K O A hitza idaztearen moduak, hau da, hitz horren letrek ez dute eduki
...
Jarraitu irakurtzen "Bezeroaren arreta" »

Kontainerren Biltegiratzea Portuetan: Ekipoak eta Kudeaketa

Teknologia2,86 KB

Kontainerren biltegiratzea

Kontainerrak edo edukiontziak manipulatzeko bitartekoak

Biltegiratzeko ekipo nagusiak hauek dira:

Garabi portikoa (Gantry Crane)
Dimentsio handiko bi portiko autopropultsatuz osatuta dago, gurpilen gainean doazenak. Portiko hauek bi habez elkartuta daude, eta hauetatik lau mugimendu mota dituen garabi-zubi bat igarotzen da: aurrera/atzera eta ezkerrera/eskuinera. 20-40 oin bitarteko kontainerrak manipula ditzake. Zabaleran 2-5 kontainerreko eta altueran 2-3 kontainerreko blokeak sor ditzake.
Garabi kamioia (Straddle Carrier)
Altuera handiko armazoiez osatuta dago. 6 edo 8 hanka eta gurpil pneumatiko ditu. 20-40 oineko kontainerrak manipulatzen ditu. 3 eta 4 altuerako kontainer-ilara luzeak osa ditzake.
Eskorga jasotzaile
...
Jarraitu irakurtzen "Kontainerren Biltegiratzea Portuetan: Ekipoak eta Kudeaketa" »

Edukiontziak Pilatzeko Sistemak: Abantailak eta Desabantailak

Teknologia2,33 KB

Edukiontziak Pilatzeko Sistemak

Biltegiratzea lerro bakarrean

Helburua edukiontziak ondo lerrokatuta jartzea da, beren artean beharrezko korridoreak utzita.

Abantailak

  • Lekuaren optimizazioa lortzen da, korridoreak edo kaleak oso estuak direlako.

Desabantailak

  • Ilarak oso luzeak edo altuak direnean, lan handia egin behar da edukiontzi zehatz bat ateratzeko. Horregatik, praktikan ilara motzak erabiltzen dira, ilarako 15 eta 20 edukiontzi artean eta gehienez bi altueratan.

Biltegiratzea lerro bikoitzean

Edukiontziak lerro bikoitzean metatzen dira, bi aldeetatik korridore bana utziz, alde bietatik hartzeko eta uzteko aukera izanez.

Abantailak

  • Eskuragarritasun ona du, edukiontziak hartzeko gainean daudenak bakarrik mugitu behar baitira.
  • Korridoreak handiak
...
Jarraitu irakurtzen "Edukiontziak Pilatzeko Sistemak: Abantailak eta Desabantailak" »

Espainiako Historia Garaikidea: XIX. eta XX. Mendeak

Historia2,66 KB

1876ko Konstituzioa

1876ko Konstituzioa: Erregearen eta Gorte Nagusien artean banaturiko subiranotasuna. Erregeak bere atribuzioetako batzuk mantendu zituen. Oinarrizko eskubideen onarpena, estatuaren egitura biganbaraduna, bozkatze mugatuak, erregeak izendatutako senatariak eta berezko eskubidekoak. Estatu konfesional katolikoa, gurtza askatasunduna.

Kazikismoa

Kazikeak ziren nekazal guneetako benetako boteredunak. Horiek ziren, izatez, lurralde bakoitzean beren interesak gehien mesedetuko zituen hautagaia izendatzeaz arduratzen zirenak. Karlistak eta partidu errepublikarrak.

Barnealdeko eta Kanpoaldeko Egoera

  • Barnealdean: Pobrezia eta garapen ekonomiko eza zirela eta, gizarte liskarrak areagotu ziren.
  • Kanpoaldean: Espainia behin betiko hondoratu
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Historia Garaikidea: XIX. eta XX. Mendeak" »

Konbentzio Gerra eta Espainia-Frantzia Aliantza (1793-1807)

Historia2,39 KB

Konbentzio Gerra (1793-1795)

1793an Luis XVI.a hil zutenean, Karlos IV.ak Frantziari gerra deklaratu behar izan zion, Britainia Handiarekin eta Portugalekin bat eginik. Azkenik, Frantziak eta Espainiak Basileako Bake Hitzarmena sinatu zuten 1795ean; Frantziak uko egin zion Espainian konkistatutako lurralde euskaldunen eta katalanen gaineko nagusitasunari eta, trukean, Espainiak Santo Domingo uhartea eman behar izan zion, baita koloniekiko merkataritzan abantailak ere.

Frantziarekiko Aliantza eta Napoleonen Aroa

Frantzia eta Espainia bat zetozen Britainia Handiarekiko etsaigoan; britainiarrek Amerikako itsasbideak eteten zituzten eta kalte egiten zieten espainiarren eta frantsesen merkataritza-interesei. Godoyk eta Karlos IV.ak Frantziaren eta...

Jarraitu irakurtzen "Konbentzio Gerra eta Espainia-Frantzia Aliantza (1793-1807)" »

Erregimen Zaharra, Foruak eta Independentzia Gerra (1789-1814)

Historia3,36 KB

Erregimen Zaharraren Desagerpena eta Liberalismoa

Ilustrazioaren ideiek Erregimen Zaharraren desagerpenean eragin zuten, eta Iraultza Liberal Burgesak Erregimen Liberala ezarri zuen.

Monarkia Absolutua eta Zentralizazioa

Erregimen Zaharrean, monarkia absolutua zen gobernu modu nagusia. Errege-erreginek botere guztiak biltzen zituzten, eta haien aginteak jatorri jainkotarra zuela uste zen. XVIII. mendean, Borboiak Espainiako tronura iritsi zirenean, boterearen bilketa eta zentralizazio politikoa areagotu zen.

Ekonomiaren Ezaugarriak

Ekonomia landatarra eta autarkikoa zen. Ezaugarri nagusiak hauek ziren:

  • Abeltzaintza atzerakada egoeran zegoen.
  • Industria oso gutxi garatua zegoen, oraindik gremioen kontrolpean.
  • Merkataritza urria zen. Salbuespen bakarra
...
Jarraitu irakurtzen "Erregimen Zaharra, Foruak eta Independentzia Gerra (1789-1814)" »

Euskara Ariketak: Komunikazioa, Deklinabidea eta Ortografia

Hizkuntza eta literatura2,81 KB

Komunikazioa: Elementuak eta Motak

Komunikazioaren Elementuak

  • Igorlea: Mezua adierazten duen pertsona da.
  • Hartzailea: Mezua jasotzen du. Mezua jasotzen duen pertsona da.

Komunikazio motak

  1. Ikustezkoa
  2. Entzustezkoa
  3. Linguistikoak
  4. Ez-linguistikoak
  5. STOP

Deklinabide Ariketak

Lotu kasu-marka (ezkerrean) dagokion esaldiarekin (eskuinean):

  • 1. AK | 1. Txakurrarekin mendira joan naiz
  • 2. K | 2. Lagunak etxean daude
  • 3. EK | 3. Liburu hau Mikelentzat da
  • 4. A | 4. Taberna horretan egon naiz
  • 5. A | 5. Umeari ipuina kontatu diot
  • 6. EI | 6. Niretzat ekarri dute
  • 7. ARI | 7. Mikelaren herrira joan gara
  • 8. REKIN | 8. Mikelaren herriraino joan gara
  • 9. RIK
  • 10. REKIN

Galdera eta Erantzun Ariketak

Erantzunak (Galdera egin)

  1. Neska hura Miren da.
  2. Karmeleren ahizpa Gasteizen bizi da.
  3. Karmeleren
...
Jarraitu irakurtzen "Euskara Ariketak: Komunikazioa, Deklinabidea eta Ortografia" »

Immunitate-sistemaren asaldurak: Alergiak, Autoinmunitatea eta Inmunoeskasia

Biologia2,5 KB

Alergiak

Alergiak erreakzio bereziak dira. Normalean kalterik sortzen ez duten antigenoek parte hartzen dute. Alergiak sortzen dituzten molekulei alergenoak deritze. Hipersentikortasunezko erreakziorik arruntena alergenoarekin kontaktuan egon eta berehala sortzen da. E inmunoglobulinak eta mastozitoek hartzen dute parte. Mastozitoek hantura sor dezaketen substantziaz osaturiko bikorrak dituzte; garrantzitsuena histamina da.

Alergiaren prozesua

Alergenoaren aurrean, B linfozitoak zelula plasmatiko bihurtzen dira. E inmunoglobulina-molekulak sintetizatu eta mastozitoei batzen zaizkie. Alergenoa E inmunoglobulina-molekulekin konbinatzen da eta histaminaren askatzea aktibatzen da. Histaminak hantura eragin eta neutrofiloak erakartzen ditu. Alergenoarekiko...

Jarraitu irakurtzen "Immunitate-sistemaren asaldurak: Alergiak, Autoinmunitatea eta Inmunoeskasia" »

Kutsatzea: Gaixotasunen Kudeaketa eta Prebentzioa

Biologia3,65 KB

Pertsona osantsu bati gaixotasuna transmititzea da. Agente patogenoak ostalariarekin kontaktua ezarri behar du bi fasez:

Agente patogenoaren sarrera

Kutsatze bide zuzena k. Infektatutako baten odolaren edo jariakinen bidezkoa.

Airean dauden tantatxoen inhalazio bidez, doministuko edo eztul bidez: gripea etab.

Sexu-harremanak, harremankidea gaixotasunak sortarazten dituzten mikroorganismoz kutsaturik badago. Hiesa edo gonokozia adib.

Ama-haurra bidea.

  • Plazentaren bidez, adib. toxoplasmosia
  • Erditzeko unean bagina infektatzen duten mikroorganismoek haurra infektatu
  • Amaren esnea edoskitzean

Zeharkako kutsatze bideak. Kutsatzea elementu igorle baten bitartez gertatzen da.

Hautsak

Bakterio eta birusak garraiatzen du. Gripea.

Ur eta elikagai kutsatuak

Heste-infekzioak...

Jarraitu irakurtzen "Kutsatzea: Gaixotasunen Kudeaketa eta Prebentzioa" »

Gizakia Kultura-Animalia: Ezaugarriak eta Ikuspegiak

Filosofia eta etika4,63 KB

Gizakia: Animalia Kulturala

1. Kultura eta Natura

Naturan parte diren izaki guztiak haren pean daude. Biziraupena eta bizitza naturak ematen dituen aukeraz baliatuz eta zailtasunei aurre eginez gauzatzen dira.

Gizakiok ez gara besterik gabe naturan bizi. Aitzitik, berau batzuetan, ulertzen eta kontrolatzen saiatzen gara eta, maila batean, baita lortu ere. Bide horretan sortu izan ditugun eta sortzen jarraitzen ditugun elementu multzoari kultura deritzo. Zentzu honetan, kultura eta natura kontzeptu kontrajarriak dira.

Kultura: pentsatzeko, sinesteko, sentitzeko eta ekiteko modua da.

2. Kulturaren Ezaugarriak (4)

1. Partaidatua

Gizarteak ez dio aurre egiten bere errealitateari era isolatuan, komunitatean baizik. Enkulturazioa: Partaide berriek komunitatearen...

Jarraitu irakurtzen "Gizakia Kultura-Animalia: Ezaugarriak eta Ikuspegiak" »