DBH mailako Kirola eta gorputz hezkuntza ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Saskibaloiaren oinarriak: arauak, teknikak eta historia

Kirola eta gorputz hezkuntza-n eguneratua3,34 KB

Saskibaloiaren Oinarrizko Kontzeptuak

Jolas Eremua eta Baloia

Jolas Eremua

28 m luze eta 15 m zabal. Bertan erdiko marra eta zirkulua marrazten dira, baita 6,75 m-ko marra ere.

Baloia

Azalera kautxozkoa edo material sintetikoarekin egina. Tamaina eta pisua aldakorra da adinaren eta sexuaren arabera.

  • Senior mailan: 600 eta 650 g.
  • Perimetroa: 75 eta 78 cm.

Arauak eta Denbora

Arerioarekin Harremanak (Falta Pertsonalak)

Ezin da baloia duen arerio bat ukitu. Ni geldirik banago eta bera nirekin estalketa egiten badu, beraren falta da (falta pertsonalak deritze).

  • Arerioa jaurtitzen ari bazen: Bi jaurtiketa libre egiteko aukera.
  • Jaurtiketa egiten ez bazen: Alboko marratik sakea egiteko aukera.

Denbora

  • 8 segundoko araua: Baloia 8 segundo igaro baino lehen pasa beharko
...
Jarraitu irakurtzen "Saskibaloiaren oinarriak: arauak, teknikak eta historia" »

Indarra eta abiadura: gaitasun fisikoen motak eta entrenamendua

Kirola eta gorputz hezkuntza-n eguneratua3,69 KB

Indarra

Pisu bat edo erresistentzia bat gainditu edo horri aurre egitea ahalbidetzen digun gaitasunari indarra deritzogu.

Indar motak

Indar Maximoa

  • Gainditu beharreko erresistentzia edo pisua oso handia da, ia pertsonak egin dezakeen maximora iristen da.
  • Adibidez: harri-jasotzaile bat edo halterofilia egiten duen kirolari bat.

Indar Leherkorra

  • Ahalik eta indar gehien, oso denbora laburrean egiteari deitzen zaio. Mugimenduak oso azkarrak izaten dira.
  • Adibidez: jauzi bat edo jaurtiketa bat egiten dugunean.

Erresistentzia Indarra

  • Giharra askotan uzkurtzeko gaitasunari deritzo.
  • Adibidez: arraunlari batek edo eskalatzaile batek egiten duen indarra izan daiteke.

Abiadura

Abiadura mugimendu bat edo desplazamendu bat ahalik eta denbora laburrenean egitea ahalbidetzen...

Jarraitu irakurtzen "Indarra eta abiadura: gaitasun fisikoen motak eta entrenamendua" »

Kirol entrenamenduaren printzipioak eta kualitate fisikoak

Kirola eta gorputz hezkuntza-n eguneratua3,8 KB

1. Funtsezko fisiko-kalitateak: indarra, abiadura, erresistentzia

Indarra: Esfortzu muskular baten bidez kanpoko erresistentzia bat mantentzeko, apartatzeko edo gainditzeko ahalmena. Indarra izan daiteke: egonkorra, mugikorra, motela, azkarra, lehergarria.

Abiadura: Denbora laburrenean erantzun bat bilatzeko edo garatzeko ahalmena. Abiadura izan daiteke: lekualdatzekoa, keinuzkoa, erreakziozkoa, buruzkoa.

Erresistentzia: Esfortzu bat ahalik eta denbora luzeenean mantentzeko ahalmena (aerobikoa / anaerobikoa).

2. Oinarri-efektuak: oinarrizko kualitate fisikoen faktoreak

Bi faktore multzo dira nagusi kualitate fisikoetan:

Barneko faktoreak

  • Arnas aparatua
  • Sistema kardiobaskularra
  • Nerbio sistema
  • Gihar sistema
  • Hezur sistema

Kanpoko faktoreak

  • Giroa
  • Elikadura
  • Herentzia

Bi...

Jarraitu irakurtzen "Kirol entrenamenduaren printzipioak eta kualitate fisikoak" »

Eskubaloia: oinarrizko arauak eta historia laburra

Kirola eta gorputz hezkuntza-n eguneratua3,77 KB

Eskubaloiaren Historia Laburra

Eskubaloia XX. mendean asmatu zen. Futboletik datorren kirola da, hasieran 11 jokalarirekin jokatzen zena. Joko Olinpikoetan 1972an gizonezkoentzat eta 1976an emakumezkoentzat sartu zen.

Eskubaloiaren Oinarrizko Araudia

1. Joko Eremua eta Ateak

1.1. Joko Eremuaren Forma eta Neurriak

Joko eremua 40 metro luze eta 20 metro zabaleko laukizuzena da. Alde luzeenei alboko marrak deitzen zaie, eta motzei ondoko marrak.

  • Jaurtiketa libreko marra: Atetik 9 metrora kokatzen da, ateko marrarekiko paraleloan. Marra hau etenekin markatzen da.
  • Ateko areako marra: Ateko marratik 6 metrora dago.
  • Penalti puntua: Ateko marratik 7 metrora kokatzen da.
  • Atezainaren mugaketa-marra: Atearen aurrez aurre, 4 metrora.

1.2. Ateen Forma eta Neurriak

Ate...

Jarraitu irakurtzen "Eskubaloia: oinarrizko arauak eta historia laburra" »

Erresistentzia, malgutasuna eta indar motak: gorputzaren hobekuntza

Kirola eta gorputz hezkuntza-n eguneratua3,58 KB

Erresistentzia motak

Erresistentzia anaerobikoa

  • Lan gogor bat egiten dugunean, lanaren intentsitateagatik giharretara ez da oxigeno nahikorik iristen, eta horren eraginez azido laktikoa sortzen da.
  • Lan mota hau ezin da denbora luzez mantendu, nekea berehala sortzen duelako.
  • Lan honen adibide bat atletismoko 400 metroko lasterketa bat edo igeriketako 200 metroko bat izan daiteke.
  • Taupadak minutuko 160 baino gehiago izango dira.

Erresistentzia aerobikoa

  • Intentsitate txikiko edo ertaineko lan bat denbora luzez mantentzea da.
  • Kasu honetan, giharrei behar duten oxigenoa iristen zaie, eta denbora luzez mantendu daiteke.
  • Energi iturri gisa gluzidoak eta lipidoak erabili ditzake.
  • Adibide gisa txirrindulari lasterketa bat, maratoi bat edo mendi txango bat izan
...
Jarraitu irakurtzen "Erresistentzia, malgutasuna eta indar motak: gorputzaren hobekuntza" »

Haurdunaldia, jaiotza eta laguntza bidezko ugalketa: laburpena

Kirola eta gorputz hezkuntza-n eguneratua2,54 KB

Habiaratzea: Enbrioiaren ezarpena

Behin umetokira iritsita, enbrioia endometrioan sartuko da eta han ezarriko da.

Enbrioiari adar txiki batzuk aterako zaizkio, eta haren bilgarria umetokira atxikita geratuko da. Prozesu horri habiaratze esaten zaio.

Plazentazioa: Plazentaren garapena

Umetokian habiaratzean sortu diren adarkadurak garatuz joango dira, harik eta enbrioia elikatzeko organo berri bat sortzen den arte: plazenta.

Plazenta enbrioiari lotuta dago, soka baten antzeko egitura baten bidez; egitura horri zilbor-hestea deritzo, eta gaiak garraiatzeaz arduratzen da.

Jaiotza: Haurdunaldiaren amaiera

Bederatzi hilabete igaro ondoren, haurdunaldia amaitzen da. Jaiotza hiru fase nagusitan banatzen da:

Jaiotza-faseak

  • Dilatazio fasea

    Faserik luzeena da.

...
Jarraitu irakurtzen "Haurdunaldia, jaiotza eta laguntza bidezko ugalketa: laburpena" »

Erresistentzia eta malgutasuna: definizioak, motak eta entrenamendu sistemak

Kirola eta gorputz hezkuntza-n eguneratua7,01 KB

Erresistentzia eta Malgutasuna

Gogoratu erresistentzia, lan bat denbora luzez mantentzen uzten digun gaitasuna dela. Erresistentzi mota ezberdinak bereiz ditzakegu, lana egiteko erabilitako energi iturriaren arabera:

Erresistentzia Motak

  • Erresistentzia Anaerobikoa:
    • Lan gogor bat egiten dugunean, lanaren intentsitateagatik giharretara ez da oxigeno nahikorik iristen, eta honen eraginez azido laktikoa sortzen da. Lan mota hau ezin da denbora luzez mantendu, nekea berehala sortzen duelako.
    • Lan honen adibide bat atletismoko 400 metroko lasterketa bat edo igeriketako 200 metroko bat izan daiteke.
    • Taupadak minutuko 160 baino gehiago izango dira.
  • Erresistentzia Aerobikoa:
    • Intentsitate txiki edo ertaineko lan bat denbora luzez mantentzea da. Kasu honetan,
...
Jarraitu irakurtzen "Erresistentzia eta malgutasuna: definizioak, motak eta entrenamendu sistemak" »

Gorputzeko Giharrak: Egitura, Funtzioak eta Sailkapena

Kirola eta gorputz hezkuntza4,03 KB

Gorputzeko Giharrak: Egitura eta Funtzioak

Gorputzak energia kimikoa energia mekanikoa bihurtzeko ahalmena du.

Giharren funtzioak

Giharrek hainbat funtzio bete dituzte:

  • Mugimendua
  • Termorregulazioa (bero ekoizpena)
  • Gorputz jarrera eta euspena

Ezaugarriak

Giharrek elastikotasuna eta uzkurgarritasuna dituzte.

Ornoarteko giharrak

Hauen lehen funtzioa ornoarteak egokitzea da.

  • Aldebiko eran egiten badute: extentsioa.
  • Aldebakarreko eran egiten badute: alboko flexioa eta errotazioa.

Aurrekoak baino kanporago eta azalerago daudenak

Dortsal luzea

Unitate funtzional gisa jardungo du.

Ileo kostala

Gerrialdeko, bizkarraldeko eta lepoaldeko zatiak ditu. Funtzio nagusia estentsioa da, aldebiko eran egiten badute. Aldebakarreko eran egiten badute, alboko flexioa eta errotazio...

Jarraitu irakurtzen "Gorputzeko Giharrak: Egitura, Funtzioak eta Sailkapena" »

Abiadura ariketak

Kirola eta gorputz hezkuntza5,75 KB

ABIADURA

1. ABIADURAREN KONTZEPTUA

     - Garrantzitsua noiz? Egoera fisiko orokorraz mintzatzen ari garenean.

     - Zer da (fisikoki)? Distantzia jakin bat burutzeko beharrezkoa den denbora edo denbora unitateko eginiko distantzia.

     - Zer da? Ahalik eta denbora gutxienean exekuzio erritmo handi baten bidez, nekea sortuko ez duen epe labur batean, mugimendu bat edo batzuk egiteko gaitasuna.

2. ABIADURA BALDINTZATZEN DUTEN FAKTOREAK

     Gihar faktorea:

          - Lokomozio aparatua da abiadura handiago zein txikiagoan organismoa mugitzen duena (orokorrean eta zatika).

          - Mugimendua azkarra izan dadin, lok. Apa.-z gain giharrek estutzeko behar duten abiadura behar da (kontrakzio abiadura).

         ...

Jarraitu irakurtzen "Abiadura ariketak" »

Lasterketa jarraia

Kirola eta gorputz hezkuntza1,21 KB

Ereresistentzia = Lan bat denbora lusez mantentzen usten digun gaitasuna da. Anaerobikoa = Energia lortzeko ez da oxigenorik erabiltzen, erresistentzi mota honek iraupen laburragoko baina intentsitate gehiagoko ahaleginak aukera emango digu (bi mota -> Ez laktikoa = Intentsitate handieneko ariketak egitean agertzen da. Laktikoa = Nekea etorri ohi da eta kirolariak bere ahalegina bertan behera utzi behar izaten du (400 metrotako lasterketa)). Aerobikoa = Oxigeno nahikorik badugula glukogenoak eta azido koipetsuak oxidatzeko. Iraupen luzeko eta intentsitate txikiko erresistentzia da.

Bi modu ezberdinetan landu daiteke erresistetzia (Lan jarraia, Lan tartekatua). 1.- Lasterketa jarraia, Fartleck, Entrenamendu osoa. 2.- Interval training, Zirkuitu

...
Jarraitu irakurtzen "Lasterketa jarraia" »