DBH mailako Kirola eta gorputz hezkuntza ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Euskal Pilotako Joko Zuzenak: Historia eta Arauak

Kirola eta gorputz hezkuntza2,45 KB

Euskal Pilotako Joko Zuzenak

Joko zuzenean pilotariak aurrez aurre kokatzen dira, gaur egungo tenisaren modura. Pilotaren sorreratik XIX. menderaino jokatu diren modalitate guztiak joko zuzen moduan jokatu dira. Hasieran artzainak izan omen ziren lehenengoak, mendi-soro eta belardietan jokatuz. Gaur egun, ordea, paretaren aurkako jokoek (bleka) aurre hartu diote zuzenekoari.

1. Bote Luzea

  • Ezaugarriak: Gainerako pilota-jokoen aitzindaria da. Eremu irekietan eta esku hutsez jokatzen da.
  • Jokalekua: 60x15 metro inguruko errektangelua. Frontisa duen plazetan jokatu ezkero, pareta fuera bezala hartzen da.
  • Arauak: Sakea botarrian egiten da. Gehienbat airez jokatzen da, nahiz eta bote bat onartzen den.

2. Laxoa

  • Kokapena: Gaur egun Nafarroako Bidasoa eta Baztan
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Pilotako Joko Zuzenak: Historia eta Arauak" »

Gaitasun Fisikoak: Erresistentzia, Malgutasuna eta Abiadura

Kirola eta gorputz hezkuntza3,63 KB

Erresistentzia: Definizioa eta Motak

Lan bat denbora luzez mantentzen uzten digun gaitasuna da.

Erresistentzia Motak

  • Erresistentzia Anaerobikoa: Lan gogor bat, denbora luzez iraun ezin dena (adibidez, 400 metroko lasterketa).
  • Erresistentzia Aerobikoa: Lan txiki edo ertaina, denbora luzez iraun dezakeena (adibidez, maratoi bat).

Erresistentzia Garatzeko Entrenamendu Sistemak

Lan Jarraia

  • Lasterketa Jarraia: Denbora luzez, erritmo berdintsuarekin.
  • Fartleck: Korrika egitean, erritmo eta intentsitate desberdinak tartekatuz.
  • Entrenamendu Osoa: Ibilbide bat korrika, non noizbehinka ariketa desberdinak egiteko gelditu egiten den.
  • Aerobik: Ariketa desberdinak modu jarraituan.

Lan Tartekatua

Lana zatitu eta atsedenak tartekatu.

  • Interval Training: Distantzia zehatz
...
Jarraitu irakurtzen "Gaitasun Fisikoak: Erresistentzia, Malgutasuna eta Abiadura" »

Lokomozio-aparatua: Eskeleto- eta Gihar-sistemak

Kirola eta gorputz hezkuntza5,6 KB

Lokomozio-aparatua

Lokomozio-aparatua edo eskeleto- eta gihar-sistemari esker mugi dezakegu gorputza. Eskeleto-sistemak eta gihar-sistemak osatzen dute.

Eskeleto-sistema

Eskeleto-sistema hezurrek, giltzadurek eta lotailuek osatzen dute. Mugimenduan esku hartzeaz gain, beste funtzio batzuk betetzen ditu:

  • Gorputzari forma ematea eta haren pisuari eustea.
  • Barne-organoak babestea.
  • Kaltzioa eta fosforoa pilatzea.
  • Hezur-muinean odol-zelulak sortzea.

Gihar-sistema

Gihar-sistema eskeleto-giharrek osatzen dute. Tendoiek eta giharrek ere osatzen dute.

Sistemen banaketa

  • Eskeleto-sistema: Burua, enborra eta gorputz-adarrak.
  • Gihar-sistema: Aurreko barne-muskulatura, aurreko kanpo-muskulatura, atzeko barne-muskulatura eta atzeko kanpo-muskulatura.

Eskeletoa

Eskeleto axialak...

Jarraitu irakurtzen "Lokomozio-aparatua: Eskeleto- eta Gihar-sistemak" »

Eskubaloia: Araudia, Jaurtiketak eta Egoerak

Kirola eta gorputz hezkuntza2,63 KB

Jaurtiketa Librea eta 9 Metroko Jaurtiketa

Ateko sakea txiribitua jo gabe atera egin behar da.

Honako egoera hauetan burutzen da 9 metroko jaurtiketa:

  • a) Aldaketa desegokia edo zelaian arauz kanpo sartzean.
  • b) Atezainak burututako faltak. Salbuespenak: atezaina baloiarekin bere arean sartzen denean (7 metroko jaurtiketa).
  • c) Baloia era desegokian jolastean.
  • d) Aurkakoarekin arauz kanpoko portaera izatea.
  • e) Jokalari erasotzailea aurkariaren arean sartzen bada.
  • f) Jokalari batek baloia bere atezainari pasatu, eta ukitu barik, baloiak hondoko marra pasatzen badu.

Jaurtiketa librea txilibitua jo gabe eta, falta gertatu den lekitik egingo da. Falta ateko arearen marra eta jaurtiketa librearen marra artean gertatu bada, erasoan ari den taldearen aldeko jaurtiketa...

Jarraitu irakurtzen "Eskubaloia: Araudia, Jaurtiketak eta Egoerak" »

Akrosport: Definizioa, Segurtasuna eta Euskal Pilota Modalitateak

Kirola eta gorputz hezkuntza3,88 KB

Akrosport edo Akrogimnasia: Oinarriak eta Segurtasuna

  1. Akrosport, Akrogimnasia edo talde-gimnasia Europan oso zabaldua dagoen kirola da. Kopuru ezberdineko taldetan lehiatzen da, eta kide bat bestearen gainean giza piramideak, dorreak edo figura ezberdinak egitean datza. Figura bakoitza osatzeko edo ezberdinak elkartzeko, lotura elementuak erabiltzen dira.

  2. Akrosporteko munduko lehenengo txapelketa Moskun ospatu zen.

  3. Piramide estatikoetan ez bezala, piramide dinamikoetan taldekideen artean kontaktu laburra izan ondoren, jauzia, birak edo piruletak eginez amaitzen da piramidearen osaketa.

  4. Lotura elementuak erabiltzen dira, lan guztia musikarekin erritmoa eramanez. Elementu nagusiak hauek dira:

    • Saltoak
    • Gurpilak
    • Iraulketak
    • Itzulipurdiak
    • Orekak
  5. Akrosporteko

...
Jarraitu irakurtzen "Akrosport: Definizioa, Segurtasuna eta Euskal Pilota Modalitateak" »

Beroketa: Zer da, Helburuak eta Faseak

Kirola eta gorputz hezkuntza2,89 KB

Zer da Beroketa?

Beroketa da gorputza eta burua jarduera fisikorako prestatzen dituen ariketa multzoa, helburu nagusia errendimendua hobetzea eta lesioak saihestea delarik.

Helburuak

Prestakuntza Fisikoa

Bihotz-arnasketa sistema prestatzea:

  • Taupadak eta arnasketa handitzen dira.
  • Odol-jarioa eta oxigenoaren banaketa hobetzen dira. → Giharrak azkarrago berreskuratzen dira eta gehiago elikatzen dira.

Gihar prestaketa hobetzea:

  • Tenperatura igotzean, giharrak elastikoago eta arinago bihurtzen dira.
  • Mugimendu handiagoak egin daitezke eta lesio-arriskua txikitzen da.

Sistema neuro-muskularra prestatzea:

  • Nerbio eta gihar arteko koordinazioa hobetzen da.
  • Mugimenduak azkarrago eta zehatzago egiten dira.

Ingurua eta materiala ezagutzea:

  • Kirolariak egoera eta tresnak
...
Jarraitu irakurtzen "Beroketa: Zer da, Helburuak eta Faseak" »

Oinarrizko Gaitasun Fisikoak eta Entrenamendu Sistemak

Kirola eta gorputz hezkuntza7,41 KB

Abiadura

Abiadura mugimendu bat edo desplazamendu bat ahalik eta denbora laburrenean egitea baimentzen digun gaitasuna da.

Abiadura motak

Abiadura mota ezberdinak bereiz ditzakegu:

  • Erreakzio-abiadura: Estimulu konkretu baten aurrean erreakzionatzeko gaitasunari deitzen zaio.
  • Keinu-abiadura: Keinu edo mugimendu konkretu bat egiteari deitzen zaio (adibidez, pilota jaurtiketa bat).
  • Translazio-abiadura: Ahalik eta azkarren desplazatzeari deitzen zaio. Oinez, korrika, igerian edo bizikleta baten gainean izan daiteke.

Abiadura garatzeko entrenamendu-sistemak

Modu ezberdinak erabili ditzakegu abiadura lantzeko:

Erreakzio-ariketak

  • Estimulu finkoen aurrean: Posizio desberdinetatik eta estimulu ezberdinei erantzunez irteerak egitea litzateke. Estimuluak entzumena,
...
Jarraitu irakurtzen "Oinarrizko Gaitasun Fisikoak eta Entrenamendu Sistemak" »

Nerbio-sistema zentrala: egitura eta funtzioak

Kirola eta gorputz hezkuntza2,75 KB

Nerbio-sistema zentrala

Nerbio-sistema zentralak informazioa aztertu eta erantzunak igortzen ditu. Neurona ugarik osatzen dute. Neurona horien gorputzak grisak dira, eta axoiak, berriz, zurixkak, mielinatan bilduta daudelako. Horri gai grisa (neurona-gorputzetan pilatuta geratzen direnak) edo gai zuria (axoiak sortatan bilduta dauden eremuak) deritze.

Nerbio-sistema zentrala meninge izeneko hiru mintzek estaltzen dute, eta haien artean likido zefalorrakideoa dago. Bai meningeen bai likido zefalorrakideoaren eginkizuna nerbio-sistema zentrala babestea da, gorputzak egiten dituen mugimendu zakarren eragina apaltzen baitute.

Zerebeloa

Garunaren azpian dago, enbor entzefalikoaren atzealdean. Garuna bezala, zerebeloa ere bi hemisferiotan bereizita dago,...

Jarraitu irakurtzen "Nerbio-sistema zentrala: egitura eta funtzioak" »

Ariketa Fisikoaren Fisiologia: Galdera eta Ariketak

Kirola eta gorputz hezkuntza3,91 KB

Ariketa fisikoa: Seinalatu erantzun zehatzak

  • Oreka homeostatikoa apurtzen da, eta ez da errekuperatzen. (G)
  • Energia gehiago behar denez, anabolismo fasean gaude. (G)
  • Sustrato energetiko guztiak hasten dira energia ematen, homeostasia berreskuratuz. (E)
  • Elikagaien energia ADPn batzen da. (G)

Zelulen energia: Zuzena markatu

  • ATPan biltzen da. (E)
  • Edozein zeluletan, ATP birsintetizatzen da desegiten den ahala. (G)
  • Zelula muskularrak ATParen bidez mugitzen dira. (E)
  • ADPak energia ematen du eta biok batera ATP osatzen da. (G)

Glukolisi anaerobikoa: Seinalatu zuzenak

  • Glukosa molekula glukogenoren katabolismotik dator. (E)
  • Energia mitokondrietan lortzen da. (G)
  • Glukosa pirubiko bihurtzen da. (E)
  • Oxigenoa behar dugu. (G)

Hiru segundoko ariketa gogor eta motza

  • ATP,
...
Jarraitu irakurtzen "Ariketa Fisikoaren Fisiologia: Galdera eta Ariketak" »

Entrenamendu Gida: Beroketa, Elikadura eta Gihar Nagusiak

Kirola eta gorputz hezkuntza3,2 KB

Beroketaren Faseak

Entrenamendu edo jarduera fisiko bat hasi aurretik, ezinbestekoa da gorputza behar bezala prestatzea. Hauek dira beroketa baten oinarrizko faseak:

  • Korrikaldi arina: Gorputzaren tenperatura igotzeko eta sistema kardiobaskularra aktibatzeko.
  • Mugikortasun ariketak: Giltzadurak lubrifikatzeko eta mugimendu-aukera zabaltzeko.
  • Gihar-luzaketak: Muskuluak malgutzeko eta lesioak prebenitzeko, bereziki luzaketa dinamikoak.
  • Indartze ariketak: Intentsitate baxuko ariketak, landuko diren gihar-talde nagusiak aktibatzeko.

Elikadura Osasuntsuaren Gakoak

Hauek dira gure gorputzak egunero behar dituen mantenugai edo nutriente nagusiak: proteinak, karbohidratoak, lipidoak, ura, mineralak eta bitaminak.

Proteinak

Gure gorputzeko zelulak, ehunak eta...

Jarraitu irakurtzen "Entrenamendu Gida: Beroketa, Elikadura eta Gihar Nagusiak" »