Manuel Larramendi eta Hizkuntza Gatazka

Hizkuntza eta literatura3,78 KB

Erlatibokoak: -(e)n; -tako/ -dako/ -riko;

Konpletibak: -(e)la; -(e)nik; -t(z)ea; -t(z)eak; -t(z)eari; -t(z)eko;

Zehar-galderak: -(e)n; ea....-(e)n; -(e)n ala ez;


Kontzesio-perpausak: -(e)n arren; nahiz eta....-(e)n; -ta(-da) ere; -agatik; (ez)ba-,....ere;

Kausazko-perpausak: -(e)lako; -t(z)eagatik; -t(z)earren; eta; bait-; -(e)la eta; -(e)nez gero; -(e)la jausa/bide/medio; bainago/ baikoaz/bahaiz/ baitzara/ baitira


Emendiozkoak: (ere, gainera, bestalde,..> eta)

Hautakariak: (bestela, osterantzean,...> edo)

Aurkariak: (ordea, aldiz,...> baina)

Ondoriozkoak: (beraz, hortaz, orduan,...> v+enez)

Kausazkoak: (izan ere, zeren,...> bait-+V/ V+eta)


Manuel Larramendi eta hizkuntza gatazka: Manuel Garagorri Larramendi (Andoain, 1690 - Loiola, 1766) euskararen apologista edo defendatzaile ospetsua izan zen. Gaztelaniaz ere idatzi zuen, euskararen kontra egiten zutenei haren ahalmena eta aberastasuna ezagutarazteko.

Hizkuntza eskubideen behatzaileak: hizkuntzak ukipen egoeran bizi izan dira mendeetan zehar, eta gatazkak sortu dira ukipen egoera horietan. Gatazka horiek hizkuntzaren erabilera arautu beharra ekarri dute, bai eta hizkuntza eskubideen aldeko dinamikak sortu beharra ere.

Larramendi, hizkuntza kontzientziaren hauspo: Manuel Garagorri Larramendi jesuita (Andoain, 1690 - Loiola, 1766). Austriako etxeko erregea, oinordekorik utzi gabe hil zen, eta Gaztelako erreinuaren oinordekotza eskuratzeko norgehiagoka bizia piztu zen Europan. Azkenean, Borboiko etxekoa zen Filipe V.ak hartu zuen erregetza. Ondorengotza Gerrari amaiera emateko, Utrechteko Itunak (1712) sinatu ziren: alde batetik, hainbat lurralde galdu zituen Filipe V.ak, eta Ameriketako kolonietako errege izendatu zuten.

Testuinguru horretan sortu zen Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarra, 1728. urtean, Ameriketako koloniak eta Gipuzkoako merkatu zirkuituak lotu zituena eta, halaber, Venezuelako kakaoaren monopolioa eskuratu zuena. Goraldi ekonomikoa ekarri zuen horrek, eta eragina izan zuen bestelako eremuen hazkundean eta garapenean, eta baita kulturaren esparruan ere. Horren erakusle da XVIII. mendean literaturaren loraldia batez ere Gipuzkoan eta Bizkaian garatu izana; Larramendi izan zen hizkuntzaren eta literaturaren sustatzaile nagusi,

Filipe V.ak Espainiako Errege Akademia sortu zuen, eta gaztelania ezarri nahi izan zuen erreinuko hizkuntza bakartzat. Euskal foruen eta euskararen kon-trako giroa sumatu zuen Larramendik, eta horri aurre egiteko, hainbat libury idatzi zituen gaztelaniaz, euskararen aldeko defentsan. Gogoan izan behar da Trentoko Kontzilioak (1545-1563) Biblia Vulgata (latinezko bertsioa) ezarri zuela katolizismoaren liburu kanonikotzat, eta ordutik aurrera latina hedatu zela kultu katolikoaren hizkuntza nagusi gisa. Beraz, hirugarren hizkuntza horrekin ere zubiak eraiki nahi izan zituen Larramendik.

Giro hartan, oso zaila zen euskaraz argitaratzea, eta batez ere Eliza katolikoaren babespean argitaratu ziren hainbat liburu (doktrina hedatzeko asmoz).

Ekinbide horretan, handia izan zen jesuiten ekarpena. Larramendiren ekarpenek (bai euskararen aldeko diskurtsoek, bai garaturiko hizkuntza tresnek —gramatika, hiztegia—) eragin handia izan zuten garaiko idazleengan eta jesuiten artean. Hortaz, hizkuntza kontzientzia sustatzeko berebizikoa izan zen andoaindarraren ekarpena.

Hizkuntza eskubideak: 1996. urtean, Hizkuntza Eskubideen Adierazpen Unibertsala aldarrikatu zuten hainbat instituziok eta gobernuz kanpoko erakundek. "Gizaki orori dagozkio adierazpen honetako eskubide eta askata-sunak, eta ez da inor bereiziko arraza, kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, po-litikako edo bestelako iritzia, sorterria edo gizarteko jatorria, ekonomia maila, jaiotza edo beste inolako gorabeheragatik".

Deskargatu

PDF Word HTML