Adibideak
- Hainbesteko festa itzela antolatu genion bere urtebetetzean, non zeharo hunkitu baitzen.
- Aitonak gure aldean sasoi hobea zuen gaztea zenean.
- Edozein material pisutsu jaso dezake halako garabi batek, hain da handia.
- Aretxabaletako Durana kaleko lorontzi berriak Donostiako Boulevardean daudenak bezain txundigarriak dira.
- Hain du jarrera ona mutil horrek, non etxekoak gustura izango dituen.
- Alkatea aukeratzekotan, herriak Ane aukeratuko luke.
- Hainbeste beldurtu zen semearen mugikorreko edukiak ikustean, ezen harrezkero mugatua baitu erabilera.
- Nahiago nuke hemendik aurrerakoak zuek guri kontatuko bazenizkigute.
- Hain zen berandu, non ezin baitzen azterketa behar bezala ikasi.
- Mendi hura igotzea ez da beste hori igotzea adinako gogorra.
- Pelikulak ikustea bezainbeste gustatzen zaio seiak ikustea.
- Horren baieztapen irmoak esaten dituzte politikariek, non jendea erraz konbentzitzen baituten.
- Irakaslea begira egon ezean, ikasleak berehala ekiten zioten pokerrean jokatzeari.
- Edozerrekin konformatzen da Marta, hain ditu gustuko janari guztiak.
- Aurreikusitako lanak garaiz ez bukatzekotan, enpresatik botako gintuzkete.
- Bizilagunek guk baino 50 euro gehiago ordaindu behar izan dute berogailua jartzearren.
- Saguek ere ikaratzen dute gure etxeko txakurra, hain da kakatia.
- Doluminik eman ezean, ez da ba astekabetuko!
- Hain ondo ulertzen da Patxi Zubizarretaren azken eleberria, ezen gure aitak ere ulertuko baitzukeen.
- Hemezortzi urte bete berritan, gidabaimena atera ezean, asko kostako zaizu.
- Makuluak kenduko balitu, eleberri hori ez da bakarrik ibiltzeko gauza.
- Gurago dut gidabaimena ateratzeko nuen ilusioa oraingo beldurra baino.
- San Martin eskolan ez dituzte Ipintzan beste landare.
- Sukaldean ondo aritzeak besteko garrantzia du harrikoa egiten jakiteak.
- Halako ederki artatu gintuzten jatetxean, non urtebetera errepikatu baikenuen.
- Dieta egiten hasi ezean, kolesterola goian izaten jarraituko du.
- Betaurrekoak erosten baditut, nahiago dut honako optiketako batean erostea.
- Hainbeste jende etorri da, ezen ez baitugu esertzeko tokirik.
Oharrak eta Zuzenketa Proposamenak
- 1-du → Horretan saiatuko, lortuko luke
- 2-Hainbeste dirutza → Hainbesteko dirutza / hainbeste diru
- 3-nuela → hain izan zen luzea hitzaldia, non bukatu baino lehenago alde egin nuen.
- 4-ez eginez gero → egin ezean
- 5-nahi lukeen → nahiko luke
- 6-du → baitu
- 7-baiginen → baikinen
- 8-ez → kitar
- 9- zituen < non/ezen < merkatu
- 10-beste hotz → besteko hotza