Biziaren Sorrera, Gizakiaren Jatorria eta Eboluzioa
Biziaren Sorreraren Auzia: Integrioiaren Hipotesia
Gizakiak bizidunen programa genetikoa milioika urteko eboluzio tematikoaren eta etengabearen ondorioa dela uste du. Baina, nola sortu zen espezie guztiek jatorria duten lehenengo programa genetiko hura?
Erantzun asko daude. Hurrengo erantzuna erlijioaren arloan sartzen dena da: materia bizigabetik bizidunera igarotzen dela Jainkoaren borondatearen ekintzaz. Hurrengo biak zientziaren arloan sartzen dira: batak dio Lurreko biziaren jatorria Lurretik kanpo datorrela. Baina, "azalpen" horrekin ez da ezer argitzen, ez baitio erantzuten bizia nola sortu zen galderari. Besteak dio bizidunak bizirik gabekotik datorrela prozesu natural baten bitartez.
Gizakiaren Sorrera
Gizakiek eta txinpantzeek duten ADNren informazioaren %95,5 berdina da. Beraz, argi dago primate antropomorfoek arbaso komunak ditugula, hau da, enbor ebolutibo bera dugula. Gizakia bi prozesuren bitartez bereiztu da:
- Hominizazioa: Gizakia eta primate antropomorfoen artean dauden desberdintasun biologikoak eragin zituen prozesua da. Prozesu horrek, honako eraldaketa hauek ekarri zituen: bipedoak izatea, aurpegia eta hortzen aldaketa eta burmuina handitzea.
- Gizarteratzea edo humanizazioa: komunikatzeko eta elkartzeko era berriak garatzen hasteko prozesua: joka-moldeak eta garapena eraldatuko zituen prozesua, hain zuzen ere. Gizakiaren eboluzioa.
Bukatu al da eboluzioa?
Eboluzio prozesua bi garaitan banatu da: eboluzio aurrebiologikoa: non materia bizigabea materia organiko bihurtu baitzen, eta eboluzioa: zelula kumean hasi, eta denboraren poderioz, lurra populatzen duten izaki bizidun guztien eraldatu zena. Baina, zer gertatu da eboluzio biologikoarekin? Eboluzio biologikoak espezie guztiak astiro-astiro aldatzen jarraitzen du, eta ez da gizakiaren garapenean gelditu. Hala ere, eboluzioak ez ditu gizakiarengan ezaugarri desberdinak, biologia-eboluzioak kultura eboluzioarekin bat egiten baitu bere baitan. Kultura-eboluzioan helburuak eta metodoak desberdinak dira. Aurrerakuntza teknologikoak, garapen ekonomikoak… sarritan aldatu dituzte eboluzio biologikoaren legeak.
Kultura-edukiak eta Sozializazioa
Gizabanakoak trebatu beharra dauka lagun hurkoarekiko harremanen esparruan. Izan ere, bizitzea suertatu zaion gizarte-ingurunera moldatzeko, gizabanakoak kultura-ohiturak eta jarraibideak bereganatzen ditu. Jabetze-prozesu horri sozializazioa deritzo. Gizabanakoak bere taldearen kulturaren balioen arabera jokatzen ikasiko du. Sozializazio-prozesua haurra jaio berria den unean hasten da.