Hizkuntza eta literatura ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Garapen kognitiboa garapen afektiboa

Hizkuntza eta literatura2,38 KB

Europako ikuspegitik

CEFRren helburua Europan hizkuntza gaitasuna deskribatzeko eta konparatzeko irizpideak bateratzea da. Lorpen handiena maila sistema bateratua sortzea da izan da (A1–C2). Sistema horrek herrialdeen arteko mugikortasuna errazten du.

Bere indarguneetako bat izaera deskriptiboa da. Ez du irakasteko modua inposatzen. Ikaskuntzari eta ebaluazioari buruz hausnartzeko oinarri bat eskaintzen du. Ekintzan oinarritutako ikuspegia du. Gainera, komunikazio gaitasun osoa kontuan hartzen du, ez bakarrik gramatika.

Hala ere, praktikan askotan maila eskala soil batera murriztu da eta batzuetan administrazio tresna bihurtu da. Gainera, maila altuenak etapa guztietan aplikatzea ez da beti egokia. Maila altuek heldutasun linguistiko eta kognitibo...

Jarraitu irakurtzen "Garapen kognitiboa garapen afektiboa" »

Azterketa-galderak: Uhin Berria eta Txillardegiren Ekarpena

Hizkuntza eta literatura3,86 KB

Uhin Berria (1964-1969)

Juan San Martinek (1922-2005) 1969an argitaratu zuen Uhin berri (1964-1969) antologia, 1964 arteko batasuna eta ondorengo aldaketa azpimarratuz, frantseseko Nouvelle vague kultur mugimenduari erreferentzia eginez. Bertan agertu ziren:

  • Mikel eta Amaia Lasa: Poema bilduma (1971)
  • Arantza Urretabizkaia: San Pedro Bezperaren ondorengoak (1972)
  • Ibon Sarasola: Poemagintza (1969)
  • Joxanton Artze: Isturitzetik Tolosa Barru (1969)
  • Xabier Lete: Egunetik egunera orduen gurpilean (1968)

Julen Lekuona ere bai, baina ez Juan Mari Lekuona, Bitoriano Gandiaga eta Iratzeder, gerora euskal sinbolismoaren maisu bihurtu zirenak. Testuingurua Mark Kurlanskyk 1968: The year that Rocked the World lanean azaldu bezala, mundu-aldaketaren ondorioz ulertzen...

Jarraitu irakurtzen "Azterketa-galderak: Uhin Berria eta Txillardegiren Ekarpena" »

Euskal Literatura eta Hizkuntzalaritza: Galdera-Erantzunak

Hizkuntza eta literatura13,73 KB

I. Euskara Modernoa eta Ilustrazioa (1745-1891)

  1. Nobelatzat hartzen bada ere, zer da benetan Peru Abarka liburua? Didaktika lana da, elkarrizketa formatuan osatua.
  2. Zein mugimendurekin lotu genezake Euskal Herriko Adiskideen Elkartea? Ilustrazioarekin.
  3. Zein helbururekin idatzi zen Eskuliburua (1802)? Bizkaiko euskarazko irakurgai erlijiosoen eskasia zegoenez, helburua izan zen testu sakabanatuak liburu bakarrean biltzea (bizkaieraz), fededunen heziketa eta arimen onura lortzeko.
  4. Non bizi zen Añibarro euskal misiolari garaian? Zarauzko komentuan.
  5. Nor izan zen Mendibururen ordenakidea? Kardaberaz.
  6. Zerekin ematen zaio amaiera II. Euskara Modernoari (1891-1968)? Euskara Batuaren sorkuntzarekin.
  7. Nafar-lapurtera euskalkian, nork idatzi zuen? Etxahunek.
  8. Zein
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Literatura eta Hizkuntzalaritza: Galdera-Erantzunak" »

Ahozko literatura eta kopla zaharrak

Hizkuntza eta literatura3,87 KB

🟣 1. Ahozko literatura

Ahozko literatura da ahoz, belarrira pasatzen dena. Lehenengo literatura-mota izan zen. Jendeak ez zuen idazten; ahoz kontatzen zuten. Ipuinak, kantuak, atsotitzak eta bertsoak ahoz esaten ziren. Horiek hauexek izan ohi ziren:

  • Ipuinak
  • Kantuak
  • Atsotitzak
  • Bertsoak

Musikaz, errimaz eta erritmoz lagunduta egoten da, eta horrela erraz gogoratzen da. Helburua da ondo pasatzea eta ikastea. Euskal Herrian oso garrantzitsua izan da, euskararen eta gure kulturaren parte delako. Bernart Etxeparek 1545ean lehen liburua argitaratu zuen.


🟣 2. Ahozko literaturatik idatzizkora

Hasieran dena ahoz egiten zen, jendeak ez zelako idazten. Geroago, inprenta asmatu zuten eta idatzizko literatura sortu zen. Euskal Herrian, Bernart Etxeparek idatzi...

Jarraitu irakurtzen "Ahozko literatura eta kopla zaharrak" »

Euskarazko Menderagailuak: Gida Praktikoa eta Adibideak

Hizkuntza eta literatura3,01 KB

Kausazkoak

ZERGATIA adierazten dute. "Zergatik?" galderari erantzuten diote.

  • -lako: Gaixorik dagoelako ez da etorri.
  • -nez: Berandu denez, etxera joan beharko genuke.
  • bait-: Ez da etorri, gaixorik baitago.

Helburuzkoak

ZERTARAKOA edo xedea adierazten dute. "Zertarako?" galderari erantzuten diote.

  • -tzeko: Etorkizun hobea izateko ikasi duzu.
  • -tera (mugimendu aditzekin): Erosketak egitera joan naiz.

Kontzesiboak

OZTOPO BAT adierazten dute, baina oztopo horrek ez du ekintza nagusia eragozten.

  • -n arren: Euria ari duen arren, mendira joango gara.
  • Nahiz eta...: Nahiz eta asko ikasi, ez du azterketa gainditu.
  • -n bazen ere: Berandu izan bazen ere, iritsi ginen.

Denborazkoak

NOIZ gertatzen den adierazten dute. "Noiz?" galderari erantzuten diote.

Aldiberekotasuna

  • -(e)nean:
...
Jarraitu irakurtzen "Euskarazko Menderagailuak: Gida Praktikoa eta Adibideak" »

Euskal Esaera Zaharrak eta Gaurko Arazoei Buruzko Gogoeta

Hizkuntza eta literatura2,75 KB

Euskal Esaera Zaharren Bilduma eta Analisia

Hona hemen hainbat esaera zahar, haien esanahiarekin batera:

  • Auzoan uso, etxean otso: Adierazteko pertsona bat kalean jendaurrean atsegin eta onbera azaltzea itxura hutsa izan daitekeela, etxekoekin zakarra eta gaiztoa izaten delako.
  • Idiari adarretatik, pertsonari hitzetik: Gure hitzek deskribatzen gaituzte.
  • Umearen zentzuna, etxean entzuna: Haurraren hezkuntza etxetik datorrela nabarmentzeko.
  • Bihotzaren giltza, mihia: Gure hitzek izugarrizko garrantzia dute besteengan.
  • Bururik ez eta txapela nahi: Zerbait lortzeko prest ez egotea, baina lortu nahi izatea.
  • Gezurrak buztana labur: Norbait gezurretan aritzea denean denok konturatzen garela.
  • Lehengo lepotik orain ere burua: Betikoa izaten jarraitzen duela.
  • Non
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Esaera Zaharrak eta Gaurko Arazoei Buruzko Gogoeta" »

Kexa-gutun eredua: Getxoko bizilagun baten erreklamazioa

Hizkuntza eta literatura1,36 KB

Getxon, 2025eko otsailaren 12an

Jaun/Andre agurgarria:

Arduradun estimagarria,

Irakurle hori:

Sarrera eta kexaren arrazoia

Gutun honen bidez zuregana jotzen dut kexa baten berri emateko eta, bide batez, konponbideren bat eskatzeko. Ni … naiz, Getxoko auzoko bizilagun bat naiz, eta gutun honen bidez jakinarazi nahi dizkizut …-arekin lotutako kexa batzuk, egoera horrek oso kezkatuta nauka-eta.

Gertatutakoaren azalpena

Lehenik eta behin, zer gertatu den kontatuko dizut. Alde batetik, …. / Gainera, ...

Baina arazoak ez ziren hemen bukatu. Hau guztia gutxi izango balitz bezala, ...

Egoeraren onartezintasuna

Guztiz onartezina da gertatu zena. Egia esan, ezin dut ulertu nola gerta daitezkeen horrelako gauzak. Guztiz harrituta geratu ginen. Ez zait iruditzen...

Jarraitu irakurtzen "Kexa-gutun eredua: Getxoko bizilagun baten erreklamazioa" »

Euskara Zuzena: Akatsak, Hitz Elkartuak eta Gramatika Gida

Hizkuntza eta literatura5,22 KB

1. Akats Ohikoenak Zuzentzen

  1. 1.1. 18:26etan ❌ → 18:26an ✅; denda ezberdinak ❌ → hainbat denda ✅
  2. 1.2. Maiatzaren ❌ → maiatzaren 26an ✅; anai-arreba ✅
  3. 1.3. hizkuntz-eskolan ❌ → hizkuntza-eskolan ✅; emango dute ✅; hainbat neskak ✅
  4. 1.4. Urtarriltik maiatzara ❌ → Urtarriletik maiatzera ✅; 07:30etan ❌ → 07:30ean ✅
  5. 1.5. Ekonomi-arloko ❌ → Ekonomia-arloko ✅; zortzi terditan ❌ → zortzi eta erditan ✅; sei lau egin zuten ❌ → sei eta lau egin zuten ✅
  6. 1.6. Ez zaitu inork ere ez ezagutu (erredundantzia) ❌ → Ez zaitu inork ere ezagutu ✅; hezkuntz proiektuan ❌ → hezkuntza-proiektuan ✅
  7. 1.7. Ezer. ❌ → Ezer ez. ✅; Inori. ❌ → Inori ez. ✅
  8. 1.8. ikasketa plana ❌ → ikasketa planik ✅
...
Jarraitu irakurtzen "Euskara Zuzena: Akatsak, Hitz Elkartuak eta Gramatika Gida" »

Euskal Poesiaren Bilakaera: Pizkundetik Aro Berrira

Hizkuntza eta literatura2,85 KB

Euskal Pizkundea: Literatura Proiektu Nazionala

Euskal Pizkundearen garaian olerkigintzak bultzada handia izan zuen, euskal hizkuntza eta literatura jasoa sustatuz. Testuinguru abertzalearen eraginez, folklore hutsa gainditu eta literatura proiektu nazional baten parte bihurtu zen.

  • Hizkuntzaren lanketa: Lanketa zorrotza egin zen, erdal maileguak baztertuz eta hizkuntza garbiago eta kultuagoa garatzeko ahalegin berezia eginez. Adierazkortasuna eta estilo jatorra lantzea izan zen helburua.
  • Forma eta musikalitatea: Olerkigintzan ahapaldi laburrak eta erritmo musikala nabarmentzen ziren. Errimen zaintza eta baliabide erritmiko ezberdinak erabiliz, formari garrantzi handia eman zitzaion.
  • Gai nagusiak: Sinbolismoa eta existentzialismoa gailendu ziren;
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Poesiaren Bilakaera: Pizkundetik Aro Berrira" »

Patria: Pertsonaien eta Gertaeren Analisia

Hizkuntza eta literatura1,3 KB

  1. Zein da Joxeren iragana?

    Hasieran Estatu Batuetan bizi zen eta bere osabarentzat lan egiten zuen artzain gisa. Ondoren, kamioilari aritu zen, diru asko bankuan inbertitu eta galdu zuen, eta Estatu Batuetako etxea saldu zuen. Euskal Herrira bueltatu eta txofer lanetan hasi zen.

  2. Non egiten du lo Ainhoak eta zeinekin bizi da?

    Nabalako etxe batean bizi zen, Julia eta Felisarekin.

  3. Zergatik jo zioten Julianei?

    Guardia Zibilak esandakoa egin nahi ez zuelako.

  4. Zertan egiten du lan Ainhoaren anaiak eta nola lortu zuen Hierros Darrocako jabearen telefonoa?

    Polizia da eta datu-basea erabiliz lortzen du informazioa.

  5. Jabearekin elkartzea lortzen du?

    Ez, langile batekin baizik.

  6. “Badakit zer ezkutatzen duzun hor eta badakizu zertaz nabilen”. Zertaz dabil?

    Ugezabak

...

Jarraitu irakurtzen "Patria: Pertsonaien eta Gertaeren Analisia" »