Euskal Esaera Zaharrak eta Gaurko Arazoei Buruzko Gogoeta

Hizkuntza eta literatura2,75 KB

Euskal Esaera Zaharren Bilduma eta Analisia

Hona hemen hainbat esaera zahar, haien esanahiarekin batera:

  • Auzoan uso, etxean otso: Adierazteko pertsona bat kalean jendaurrean atsegin eta onbera azaltzea itxura hutsa izan daitekeela, etxekoekin zakarra eta gaiztoa izaten delako.
  • Idiari adarretatik, pertsonari hitzetik: Gure hitzek deskribatzen gaituzte.
  • Umearen zentzuna, etxean entzuna: Haurraren hezkuntza etxetik datorrela nabarmentzeko.
  • Bihotzaren giltza, mihia: Gure hitzek izugarrizko garrantzia dute besteengan.
  • Bururik ez eta txapela nahi: Zerbait lortzeko prest ez egotea, baina lortu nahi izatea.
  • Gezurrak buztana labur: Norbait gezurretan aritzea denean denok konturatzen garela.
  • Lehengo lepotik orain ere burua: Betikoa izaten jarraitzen duela.
  • Non gogoa han zagoa: Zerbait nahi izatea, hori gauzatu edo egia bihurtzeko lehen pausoa dela adierazteko.
  • Txapela buruan, ibili munduan: Nahiz eta beste leku batera joan, gure nortasuna inoiz ez dugula galdu.

Arazoa: Noiz konponduko zain?

Gaur egungo Arazo Nagusiak Aztertzen

Lehenik eta behin, gaur egun (edozein gai) arazo/mintzagai garrantzitsuenetako bat bihurtu da/dira. Nork ez du horri buruzko eztabaidarik entzun? Niri gutxienez, gai horrek biziki kezkatzen nau eta hausnarketa sakona egin beharko genuelakoan nago. Pasa gaitezen, bada, gaia atalez atal garatzera.

Adituen Irizpideak eta Gizartearen Erantzukizuna

Adituek diotenez eta hedabide askotan esaten denez, kezkagarria da gizarte bat gai garrantzitsuei buruz adostasunik ez izatea, gai horiek guztion ongizatean eragina dutelako. Horregatik, interesgarria litzateke familietan eta lagunartean gai honi garrantzi handiagoa ematea. Denok egongo gara ados hobe dela gizartearen (guztion) etorkizunarekiko onak izango diren neurriak hartzea. Hori dela eta, ondo legoke gobernuek horrelako arazoei buruz gehiago hitz egitea.

Konponbideak Bilatuz

Auzi hau konpontzeko har genezakeen neurrietako bat munduko beste toki batzuetan hori konpontzeko egiten ari denaren azterketa sakona litzateke. Jakin badakit beste leku askotan konponbide oso baliotsuak eman direla gai hau eta antzeko gaiak konpontzeko. Zergatik ez ditugu hartzen?

Ondorioa eta Deia

Konklusio gisa eta aipatu dudan guztia kontuan hartuta, zera esan daiteke (ideia nagusia). Denok gai honen garrantziaz kontzientziatuta egon behar dugu. Bakoitzak bere zeregina dauka. Kontuan hartu behar dugu gertatzen ari denaren ardura guztiona dela.

Deskargatu

PDF Word HTML