Hizkuntza eta literatura ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Lexikogintza, erromantizismoa eta euskal idazleak: laburpena

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,3 KB

1. Lexikogintza

(Hizkuntza batek hitz berriak sortzeko dituen bideak). 6 mota daude:

1. Eratorketa

(...) Esanahi osoa duen hitz bati, morfema (aurrizki, atzizki, artizki) bat eranstea datza. Esanahi desberdina duen beste hitz bat sortzeko. Adibidea: liburu + tegi = liburutegi.

Oso baliabide erabilia da. Oinarrian dagoen hitzaren kategoria alda daiteke morfema eransterakoan.

2. Elkarketa

(...) Esanahi osoa duten bi hitz elkartuz hirugarren esanahia duen hitz bat sortzea. Adibidea: liburu + denda = liburudenda.

Bi mota daude: elipsidunak (deklinabide atzizkia galtzen dute. Adibidea: jatetxe + gela = jantoki) eta elipsigabeak (hitzak elkartzen dira ezer galdu gabe. Adibidea: uda + berri = udaberri).

3. Mailegua

(...) Hizkuntza batek beste hizkuntza batetik

...

Jarraitu irakurtzen "Lexikogintza, erromantizismoa eta euskal idazleak: laburpena" »

Dakioke

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua1,61 KB

nor.alegia

ninteke

liteke

gintezke

zintezke

zintezkete

litezke

 nor-nori.Orain    

dakidake   dakizkidake 

dakioke     dakizkioke      

dakiguke   dakizkiguke

dakizuke    dakizkizuke

dakizueke   dakizkizueke

dakieke       dakizkieke

 nor-nori.Irag

zekidakeen    zekizkidakeen

zekiokeen    zekizkiokeen

zekigukeen   zekizkigukeen

zekizukeen   zekizkizukeen

zekizuekeen  zekizkizukeen

zekiekeen     zekizkiekeen

 nor-nori.Alegia

lekidake   lekizkidake

lekioke     lekizkioke

lekiguke   lekizkiguke

lekizuke    lekizkizuke

lekizueke  lekizkizueke

lekieke     lekizkieke

Hikako taula

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua1.004 bytes

-Hika:toka(gizon),noka(neska)-Hikako alokutiboa lagun arteko hizkeran erabiltzen da,eta solaskideen artean Konfidantza edo parekotasuna dagoela adierazten du.-Hika ari garenean, forma alokutiboak eta Neutroak erabiltzen ditugu. Izan ere, 2.Pertsonari erreferentzia egitean beti Neutroa.-Behin hikako tratamendua aukeratuz gero, Behartuta gaude hikako alokutiboa erabiltzera.

-Zukako edo xukako alokutiboa:-zukako tratamendua errespetua adierazten Dute.

-Berorika:-Errespetu Handia zor zaien pertsonarekin erabili, baina zahartuta dago gaur egun. Hirugarren pertsonako aditzak erabiltzen dira.

Euskararen jatorria: teoriak eta frogak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,39 KB

Euskararen Jatorria: Enigma Bat

Euskararen jatorria enigma bat izan da eta da hizkuntzalaritzarentzat. Euskara ez dator latinetik, ezta honen sorburua den indoeuroparretik ere. Bestela esanda, Europako hizkuntzak bi familia nagusitan banatzen dira, baina euskara ez da sartzen bi familia horietan. Gure inguruan ditugun hizkuntzak, aldiz, hizkuntza indoeuroparren barruan kokatzen dira. Izan ere, jatorria Siberian duen hizkuntza indoeuroparretik beste hainbat hizkuntza jaio ziren, Siberiatik Europa barrena hedatu ziren biztanleek hizkuntza desberdinak garatu zituztelako lekuaren arabera.

Euskararen Jatorriari Buruzko Teoriak

  • Tubalismoa: Erlijio kristauaren arabera, Jainkoak hizkuntza guztiak sortu zituen Babeleko Dorrean. Hasiera batean bizi ziren
...
Jarraitu irakurtzen "Euskararen jatorria: teoriak eta frogak" »

Euskararen fonetika eta fonologia: bokal eta kontsonante fenomenoak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua5,33 KB

1. Bokal-fenomenoak

1.1. Bokal-alternantziak edo txandakatzeak

Bokalen arteko txandakatzeak euskalki batzuetan gertatzen diren aldaketa fonologikoak dira:

1.1.1. e/a alternantzia

  • Berdin > bardin (B)
  • Beltz > baltz (B)
  • Igerri > igarri (B)
  • Piper > pipar (B)
  • Elkar > alkar (B, G)
  • Izerdi > isardi (B)

1.1.2. o/u alternantzia

  • Gizon > gizun (L, BN eta Z)
  • Iparraldeko euskalkietan: Ontsa > untsa (L, BN eta Z)
  • Izorratu > izurratu (L, BN eta Z)

1.1.3. i/u alternantzia

  • Ile > ule (B)
  • (H)iri > uri (B)
  • Iltze > ultze (B)

1.1.4. e/i alternantzia

  • Etxea > itxea (G)
  • (Latina) Hechura > itxura (EB)

1.1.5. i/e alternantzia

  • Irten > erten (G)
  • (Latina) Virtutem > bertute (EB)

1.2. Bokal-asimilazioak

Hiru silabako hitzetan gertatzen diren asimilazioak:...

Jarraitu irakurtzen "Euskararen fonetika eta fonologia: bokal eta kontsonante fenomenoak" »

Joxean Artze: biografia, lanak eta euskal kulturan duen eragina

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,49 KB

Joxean Artze Agirre

Joxean Artze Agirre,[1] zenbaitetan JosAnton edo Joxe Anton izenekin edo Hartzut eta Hartzabal ezizenekin ere ageri dena (Usurbil, Gipuzkoa, 1939ko apirilaren 6a), euskal idazlea eta txalapartaria da, Artze anaietako bat.

Bizitza

Batxilerra amaitu ondoren, Ingalaterrara joan zen, eta zenbait urtez Euskal Herritik kanpo bizi izan zen. Harakin moduan lan egin ondoren, 1966an Euskal Kantagintza Berria mugimenduaren baitan Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetako bat izan zen, Mikel Laboa, Xabier Lete, Benito Lertxundi, Lourdes Iriondorekin batera. Bere anaia Jesus Marirekin txalaparta jo zuen. 1969an, Ez Dok Amairu taldeko hainbat kiderekin Baga, Biga, Higa ikuskaria prestatu zuen. Horrez gain, ikus-entzunezko ekitaldiak ere prestatu...

Jarraitu irakurtzen "Joxean Artze: biografia, lanak eta euskal kulturan duen eragina" »

Euskal literaturaren hastapenak: inprenta, Errenazimendua eta Axular

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,7 KB

Inprentaren Sorrera eta Bere Eragina Euskal Literaturan

XVI. mendea Pizkunde garaia izan zen. Inprentaren sorrerak erabat aldatu zuen ordura arteko egoera, liburuen zabalkundea erraztuz eta Europako hizkuntza askotan literaturaren hastapenak bultzatuz. Giro aproposa sortu zen literaturarako.

  • 1456an, Gutembergek inprenta sortu zuen. Lehen liburua Biblia izan zen.
  • Ordura arte, eskuizkribuak urriak eta garestiak ziren, eta latinez idazten ziren gehienbat, aberats eta intelektualen eskuetan zeudenak.
  • Inprentaren sorrerarekin, liburuak ugaldu eta merkatu egin ziren, eta herri hizkuntzetara itzultzen hasi ziren.
  • Inprenta erabakigarria izan zen Erdi Arotik Aro Modernorako urratsean.

Trentoko Kontzilioa (Erlijioan)

Trentoko Kontzilioa (1545-1563) Eliza Katolikoaren...

Jarraitu irakurtzen "Euskal literaturaren hastapenak: inprenta, Errenazimendua eta Axular" »

Iparragirre: bizitza, kantak eta Gernikako Arbola

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,36 KB

Etxahunen olerkari edo koblakari fama oso handia izan zen. Haren bertso-paper guztiak erre zituzten haren baina haren kanta asko ezagutzen ditugu, jendeak buruz ikasi, ahoz aho transmititu eta XX. mendearen azken aldean ikertzaileek bildu zituztelako.
Hiru multzotan bereizten da haren poesia:
1) Minaren poesia. Autobiografikoa da eta Etxahunek be barne-mina adierazten du: Ürxaphal bat, Mundian malerusik...
2) Gorrotoaren poesia. Etxahunek barneaurkako jarrera kontrajartzen ditu: Etxahunen bizitzaren
kantoria.
3) Ezkontzetan eta bat-batean kantatutakoak.
Iparragirre -->Euskal poetarik kantatuena da ziur asko
Abenturaz betetako bizimodua izan zuen Iparragirrek. Urretxun jaio zen, 1820. urtean. Gasteizen eta Madrilen bizi izan zen, baina 1833an...

Jarraitu irakurtzen "Iparragirre: bizitza, kantak eta Gernikako Arbola" »

Errealismo Magikoa eta Absurdoaren Antzerkia: ezaugarriak eta obrak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,84 KB

Errealismo Magikoa: Ezaugarriak

  • Osagai magiko-fantastikoen agerpena nobelaren edukian, bertako pertsonaiek normaltasunez hartzen dituztenak.
  • Intuizioari lotutako elementu magikoak, orokorrean, azalpenik ematen ez direnak.
  • Zentzumenen agerpena, errealitatearen jabetzaren zati gisa.
  • Mito eta legenden agerpena nobelaren edukian.
  • Hainbat narratzaile izatea, ikuspuntu anitz eskaintzeko eta testuari konplexutasun handiagoa emateko.
  • Denbora ziklikoa da, ez lineala.
  • Egunerokoa aldatu egiten da esperientzia fantastiko eta naturaz gaindikoekin.
  • Benetako gertaerei lotutako esperientziak.
  • Heriotzaren fenomenoa: pertsonaiak hil daitezke eta, beharrezkoa bada, piztu.
  • Eguneroko errealitatea eta mundu irreal-fantastikoa nahastuta.
  • Eszenatoki gogorrak, pobrezia nagusi
...
Jarraitu irakurtzen "Errealismo Magikoa eta Absurdoaren Antzerkia: ezaugarriak eta obrak" »

Mendebaldeko euskararen ezaugarriak: aldaketa fonetikoak, morfologikoak eta sintaktikoak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua7,15 KB

Mendebaldeko Euskararen Azterketa

Sarrera

Jarraian, mendebaldeko euskararen, bizkaieraren, ezaugarri nagusiak aztertuko ditugu, adibideekin batera. Aldaketa fonetiko, fonologiko, morfologiko eta sintaktikoak landuko dira, galdera-erantzun formatuan eta hiztegi txiki batekin osatuta.

Aldaketa Fonetiko eta Fonologikoak

  • Andidxa (Handia): Aldaketa fonetiko-fonologikoa. Hiatoaren artean kontsonantea gehitu da (d) eta honi epentesia deritzo.
  • Ardao (Ardoa): Aldaketa fonetiko-fonologikoa. Hiato txandakatzea: oa > ao.
  • Baltza (Beltza): Aldaketa fonetiko-fonologikoa. "e" > "a" bokal txandakatzea "l" albokari aurretik.
  • Nausixenetaikua (Nagusienetarikoa): Lau aldaketa agertzen zaizkigu hemen eta guztiak dira fonetiko-fonologikoak: bokal arteko herskariaren
...
Jarraitu irakurtzen "Mendebaldeko euskararen ezaugarriak: aldaketa fonetikoak, morfologikoak eta sintaktikoak" »