Lehen hezkuntza mailako Hizkuntza eta literatura ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak
Lizardi, Lauaxeta eta Aresti: euskal olerkigintzaren azterketa
Lizardi, Lauaxeta eta Arestiren Olerkigintza
Lizardiren Hizkera Poetikoa: Euskara eta Landutako Gaiak
Lizardik hizkera poetiko berria sortu zuen, berebiziko garrantzia emanez olerkiaren musikaltasunari. Euskarak trinkotasunerako eta elipsirako zituen baliabideak muturrera eraman zituen. Horrez gain, asko erabiltzen zituen figura literarioak. Hizkuntza aldetik, gipuzkeran oinarriturik, aranismoaren eredua erabiltzen zuen (neologismoak, aditz asmatuak…); honek zaildu egiten zuen ulermena.
Lizardik sentiberatasun berezia erakusten zuen tratatzen zituen gaietan, batik bat natura pertsonifikatzen zuen eta horren inguruan mundu berria sortzen zuen. Natura, bizitza eta heriotza batzen dituen poesia liriko sinbolista da Lizardirena. Naturaz gain, egoera...
Ipuinak lantzeko estrategiak: fonetika, lexikoa, sintaxia eta diskurtsoa
Ipuinak lantzeko estrategiak aztertzen
Kamile ipuinaren helburua aurkako kontzeptuak lantzea bada, zein estrategia erabiliko zenuke umeei ipuina erakargarri egiteko?
- Ortografia eta fonetikari dagokionez
- Lexikoari
- Sintaxiari
- Diskurtsoari
- Idatzi irudietan dauden lauki zurietan ipuinaren testua eta zehaztu bukaeran erabilitako estrategiak
Erabilitako estrategiak zerrendatu mailaz maila:
Ortografian?
Fonetikan?
Hizkuntzaren fonetika eta fonologia hizkuntzaren ahoskerari dagozkion alderdiak dira.
Morfologian?
Morfologia hitzen egitura eta osaketa aztertzen duen atala da.
Lexikoan?
Lexikoa hitz batek (den kategoriakoa dela) edozein testuingurutarako (edo testuinguru guztietarako) berezkoa duen informazioa da; informazio morfosintaktikoa eta semantikoa.
Sintaxian?
Euskal bokalak: fonetika eta fonologia, alternantziak eta asimilazioak
FONETIKA ETA FONOLOGIA
1.- Euskal Bokalak
1.1.- Euskal Sistema Bokalikoa eta Gaztelaniarena
Sarritan entzun izan da euskarak eta gaztelaniak elkarren antza dutela bokaletan erreparatuz gero. Baieztapen hori, ordea, ez da guztiz egia.
Txillardegiren aburuz, fonologikoki berdinak dira, baina fonetikoki ezberdinak. Hau da, gaztelaniaren eta euskararen sistema bokalikoan 5 bokal azaltzen badira ere, beren ahoskera ezberdina da.
Irudi geometrikoz baliatu zen Hellwag hizkuntzalari alemana, mihiaren jokoaren arabera, bokalak aho-barrunbean nola agertzen eta ahoskatzen diren irudikatzeko; hortik datorkigu Hellwagen triangelua izena. Beraz, 5 fonema bokaliko eta hiru irekidura-maila ditu euskarak:
Gaztelaniak ere 5 bokal horiexek ditu. Baina aho-barrunbean...
Euskarazko liburugintzaren historia eta Txomin Agirre
Lehen Urratsak
Duela 150 urtera arteko euskarazko liburugintza ia erabat erlijiosoa izan zen. Poesian, noizbehinka, amodiozko bertsoak eta kopla jostalariak idazten ziren. XIX. mendean aparteko garrantzia eduki zuen nobelgintzak. Prosa ez-erlijiosoaren eremuan: Juan Antonio Mogelen "Peru Abarka", Jean Baptiste Daskonagarreren "Atheka gaitzeko oihartzunak", Jean Pierre Duvoisinen "Baigorriko zazpi liliak" eta Jean Baptiste Elisambururen "Piarres Adame".
Txomin Agirre
Bizimodurik gehiena Zumaiako mojen kaperau gisa igaro arren, Ondarroan jaio zen. Azkueren ikaskide eta adiskide izan zen, eta hura bezala abade. Hiru nobela idatzi zituen: "Aunemendiko lorea", "Kresala" eta "Garoa". Bizkaieraz idatzita daude lehenengo biak eta gipuzkeraz hirugarrena....
Lauaxeta, Bide Barrijak, Euzko Gogoa eta bertsolaritza XX. mendean
Izotz Eguzkia eta Lauaxetaren Literatura
Izotz Eguzkia metafora eder bat da, itxaropenez betetako paisaia bat irudikatzen duena. Nahiz eta dena izoztuta eta ilun egon, goian eguzkia dago, bizia ematen. Irudia Euskal Herriaren egoerarekin alderatu daiteke: izotzak estalita egon arren, etorkizuna dator, gazteak goraino helduz. Eguzkiak Euskal Herria askatuko du estaltzen duen izotzetik.
Lauaxetaren Biografia Laburra
Esteban Urkiaga Basaraz, "Lauaxeta" ezizenez ezaguna, Laukizen jaio zen. Kazetari eta idazle lanak egin zituen. Antzerki lan laburrak ere idatzi zituen. 1937an, Gernikan atxilotu, Gasteizera eraman eta bertan fusilatu zuten.
Lauaxetaren Obra Nagusiak
- Bide Barrijak (1931): Europatik zetozen azken joera literarioak plazaratu nahi zituen.
Lan arriskuak lantokian: prebentzioa eta babesa
Lan arriskuak: lanlekuetan
Definizioa
Lantokian bertan lana egiteko egon beharreko lekuan ematen direnak.
Arrisku eta ondorio ohikoenak
Pertsonen eta objektuen erorketak, oinezkoen harrapatzeak, kolpeak, ebakiak.
Prebentzio neurriak
Instalazioen eraikitze egokia: eremu handiak, mantentze lanak egitea, txukuntasuna, etab.
Lan ekipamenduak
Definizioa
Lanean erabiltzen diren lanabes, makina, ibilgailu edo garraio bideak erabiltzerakoan emandakoak (eskuzkoak nahiz motordunak).
Arrisku eta ondorio ohikoenak
Gorputz atalen harrapatzeak, kolpeak, ebakiak, partikula edo likidoen jaurtiketa, gortasuna.
Prebentzio neurriak
Ekipamenduen diseinu eta mantentze egokiak, langileak prestakuntza jasotzea, babes ekipamenduak erabiltzea, kalitate eta segurtasun proba gainditu...
Historia Soziala, Erlijioak eta Ideologia Modernoak: Oinarrizko Kontzeptuak
Historia Soziala eta Komunikazioaren Historia
Historia Soziala
Historia Soziala Frantzian sortu zen II. Mundu Gerra baino lehenago (Annalesen eskola). Ekarpen nagusia: historian iturri guztiak kontuan hartu behar dira, ez bakarrik dokumentuak.
Adibidez, obra literarioak, antzerkia, hizkuntza... guztia erabili behar da historia ulertzeko. Jendea nola bizi zen? Analfabetoak eta baserritarrak nola bizi ziren? Jakiteko zenbait zeharkako iturri badaude. Ahozko historia ere kontuan hartu behar da. Jendeak bizi zuena egia da, ez objektiboa, baina hori da haien ideia.
Historia positibista oso itxia zen. Historialariak ez zuen ezer jakin nahi hizkuntzalaritzaren edo zuzenbidearen inguruan. Baina Euskal Herriko historia ulertzeko euskararen eboluzioaren...
Euskaltzaindia: Historia, Xedeak eta Euskara Batuaren Bidea
Euskaltzaindiaren Sarrera eta Historia
Erakundearen sorrera eta goiburua
Euskaltzaindia, “Ekin eta Jarrai” goiburua erabiliko zuen erakundea, 1999ko irailaren 21ean eratu zen.
Arantzazuko Biltzarra (1968)
Euskaltzaindiaren 50. urteurrena zela eta, 1968an Arantzazun burutu zen bilkura garrantzitsua. Bertan, euskara batua sortzeko bideari ekin zioten, eta hizkuntza idatziari buruzko arauak eta erabakiak hartu zituzten.
Euskaltzaindiaren Xedeak: Iker eta Jagon
Euskaltzaindiaren xedeak hizkuntza lantzea eta zaintzea dira. Xede hauetako bakoitzari sail bat dagokio: Iker eta Jagon dira sailen izenak.
Euskaltzainen Kategoriak
- Euskaltzain osoak: Erabakiak hartzeko botoa eta eskumena dute. Guztira hogeita lau dira, eta horien artean euskalki guztietako
Azterketa-galderak: Uhin Berria eta Txillardegiren Ekarpena
Uhin Berria (1964-1969)
Juan San Martinek (1922-2005) 1969an argitaratu zuen Uhin berri (1964-1969) antologia, 1964 arteko batasuna eta ondorengo aldaketa azpimarratuz, frantseseko Nouvelle vague kultur mugimenduari erreferentzia eginez. Bertan agertu ziren:
- Mikel eta Amaia Lasa: Poema bilduma (1971)
- Arantza Urretabizkaia: San Pedro Bezperaren ondorengoak (1972)
- Ibon Sarasola: Poemagintza (1969)
- Joxanton Artze: Isturitzetik Tolosa Barru (1969)
- Xabier Lete: Egunetik egunera orduen gurpilean (1968)
Julen Lekuona ere bai, baina ez Juan Mari Lekuona, Bitoriano Gandiaga eta Iratzeder, gerora euskal sinbolismoaren maisu bihurtu zirenak. Testuingurua Mark Kurlanskyk 1968: The year that Rocked the World lanean azaldu bezala, mundu-aldaketaren ondorioz ulertzen...