Lizardi, Lauaxeta eta Aresti: euskal olerkigintzaren azterketa
Lizardi, Lauaxeta eta Arestiren Olerkigintza
Lizardiren Hizkera Poetikoa: Euskara eta Landutako Gaiak
Lizardik hizkera poetiko berria sortu zuen, berebiziko garrantzia emanez olerkiaren musikaltasunari. Euskarak trinkotasunerako eta elipsirako zituen baliabideak muturrera eraman zituen. Horrez gain, asko erabiltzen zituen figura literarioak. Hizkuntza aldetik, gipuzkeran oinarriturik, aranismoaren eredua erabiltzen zuen (neologismoak, aditz asmatuak…); honek zaildu egiten zuen ulermena.
Lizardik sentiberatasun berezia erakusten zuen tratatzen zituen gaietan, batik bat natura pertsonifikatzen zuen eta horren inguruan mundu berria sortzen zuen. Natura, bizitza eta heriotza batzen dituen poesia liriko sinbolista da Lizardirena. Naturaz gain, egoera...