Historia Soziala, Erlijioak eta Ideologia Modernoak: Oinarrizko Kontzeptuak

Hizkuntza eta literatura15,63 KB

Historia Soziala eta Komunikazioaren Historia

Historia Soziala

Historia Soziala Frantzian sortu zen II. Mundu Gerra baino lehenago (Annalesen eskola). Ekarpen nagusia: historian iturri guztiak kontuan hartu behar dira, ez bakarrik dokumentuak.

Adibidez, obra literarioak, antzerkia, hizkuntza... guztia erabili behar da historia ulertzeko. Jendea nola bizi zen? Analfabetoak eta baserritarrak nola bizi ziren? Jakiteko zenbait zeharkako iturri badaude. Ahozko historia ere kontuan hartu behar da. Jendeak bizi zuena egia da, ez objektiboa, baina hori da haien ideia.

Historia positibista oso itxia zen. Historialariak ez zuen ezer jakin nahi hizkuntzalaritzaren edo zuzenbidearen inguruan. Baina Euskal Herriko historia ulertzeko euskararen eboluzioaren berri izan behar dugu. Toponimia, adibidez, oso garrantzitsua da euskara non hitz egin zen jakiteko. Nafarroako erdialdean, adibidez, herri askoren izenak euskarazkoak dira; horrela jakin dezakegu XIX. mendearen erdialdera arte hitz egiten zela.

Ez dago jakiterik noraino ailegatzen den historia eta non hasten den zuzenbidea edo hizkuntzalaritza. Guri ez zaigu interesatzen dinastia aldaketa bat. Guri interesatzen zaiguna da herri xehearengan zer eragin izan zuen jakitea.

Gizarte Komunikazioaren Historia

Gizarte Komunikazioaren Historia orain dela gutxi arte prentsaren historia izan da. Irakaslearen ustez, askoz zabalagoa izan beharko litzateke historia hau. “Hedabideen Historia” ere oso itxia da. Ez zaigu interesatzen nork asmatu zuen TBa, baizik eta zein balore transmititzen dituen TBk. Testuinguru ekonomiko eta soziala ere ezagutu behar da komunikazioaren historia ulertzeko. Gaur egun, komunikabideek kapitalismoaren baloreak defendatzen dituzte.

Propaganda antzinako Egiptotik ezagutu da. Goikoek beti behekoak kontrolatzeko propaganda erabili dute.

Zibilizazioak ikusiko ditugu ikasgai honetan. Europa lehen potentzia dela iruditzen zaigu, baina gero eta garrantzi gutxiago du. Txinako eta Indiako historia oso garrantzitsua da. Gauza asko zor diegu, eta horregatik ezagutu behar dugu. Inperialismoaren bidez Europak mundua kontrolatzen zuen, baina garai horiek pasa dira. Europa oso txikia da eta ez dauka garrantzi gehiegirik.

Kazetariek historiaz ez dakite, eta guk historiaz jakin behar dugu.

Idazkeraren Bilakaera eta Antzinako Erlijioak

Idazkeraren Bilakaera Teorikoa (Ez zen faseka eman)

Idazkeraren lehenengo hastapenak:

  • Mnemoteknia (kipuak): Kipuak sokak dira. Amerikan batzuk soken bidez idazkera osoak sor ditzakete. Hemen oraindik ezin dugu hori ulertu. Inkek erabiltzen zuten hau. Teknika hau oraindik ere erabiltzen da.
  • Piktograma: Marrazki bat da. Marrazki bat mundu guztiak ulertzen du, bakoitzak bere erara, baina mundu guztiak ulertzen du. Adibidez, mundu guztiak sarrera dela ulertzen du, baina bakoitzak bere erara esango du.
  • Logograma: Idazkera da. Txinatar hizkera, adibidez. Hor zentzua eta ahoskera ere agertzen dira. Japoniar batek ideia harrapatu dezake, baina ezin du ahoskatu.
  • Fonetikoa: Gure alfabetoa erabat fonetikoa da. Lehen logografikoa zen gure alfabetoa.

Masoneria eta Vedak

Masoneria

Hermesen mitotik datorrela diote batzuk. Organizazio bat da, sekretuan dabilena. Berez laikoa da eta mundu osoko intelektualak batzen ditu. XVII. mendean sortu zen Ingalaterran. Intelektualek sortu zuten erlijio eta prentsa askatasuna defendatzeko. Masoiek antzinako egiptoarren sinboloak erabiltzen dituzte. Haiek pentsatzen dute egiptoarrek zeukaten jakinduria ez dela galdu, Erdi Aroan Hermes Trismegistoren dokumentuetan idatzita gelditu zirelako.

Vedak

Hinduen testu sakratuak ziren, eta hauen muina sakrifizioa da, hots, jainkoei sakrifizioa eskaini behar zitzaien. Testu hauek sakrifizioak, kantuak, sakrifizioen errituak, himnoak... jasotzen zituzten.

Gerora, hinduak berraragitzean sinesten hasi ziren. Hauen aburuz, zintzoak izan bagara, hil ostean, kastaz gora egingo dugu eta ez bagara, aldiz, behera. Morroia zen kastarik baxuena, eta hau baino maila beheragokoan animaliak egongo lirateke. Kasta barnean ere antolaketa hierarkikoa zegoen.

Vedismoa eboluzionatuz joan da, nolabait, eta egungo hinduismoa, hasierako vedismoa, Atman-Brahman ideiaren nahasketa dugu. Egungo budismoan bi ideia nabarmentzen dira: berraragitzea eta Atman-Brahman.

Erromatar Errepublika eta Judaismoaren Definizioak

Erromatar Errepublikako Erakundeak

Monarkian agintari bakarra zegoen. Errepublika garaian bi kontsul zeuden, bi zentsore... Arazoa plebearekin zegoen. Hasieran nobleek (patrizioek) zituzten eskubideak. Ehunka gerra egon ziren horren inguruan, eta azkenean plebeak boterean parte hartzeko eskubidea lortu zuen. Horrela herritartasuna lortu zuten. Kontsulak ziren agintari nagusiak, eta hauek Senatuak kontrolatzen zituen. Senatua patrizioek kontrolatzen zuten.

Nor Ote da Judua?

Judutasuna amaren aldetik transmititzen da:

  • Ama judua bada edo konbertitzen banaiz, judua naiz.
  • Israelen beste erlijio batera konbertitzerakoan, judu izateari uzten zaio. Errabinoek diote judu zarela, nahiz eta beste erlijio batera konbertitu.
  • Naziek aplikatzen zuten definizioa: arraza zirela pentsatzen zuten. Pertsonaren erlijioan oinarritu behar ziren jakiteko, eta beraz, ez da arraza bat.
  • Gurasoetako bat judua bada eta praktikatzen baduzu, bai; bestela, ez. Biak juduak badira, judua zara.
  • Hitlerrek aukeratzen zuen nor zen judua eta nor ez, berari komeni zitzaionean.

Antisemitismoa eta Antijudaismoa

Antisemitismoa

Antisemiten arabera, juduak arraza bat dira. Juduek beti baztertuta bizi ziren, ez ziren integratzen, marjinatuak ziren. Juduek aberastu egin ziren, eta antisemiten arabera, judu gehienek ez dute ezertan sinesten. Orduan, erlijio bat praktikatzen ez badute, arraza bat dira. Horrekin batera, arraza arioaren kontzeptua sortu zen: arraza judua eta arraza arioa.

Jendeak pentsatzen du bankari gehienak juduak direla, eta horrek gorrotoa sortzen du. Hainbat judu iraultzaileak ziren, eta gauza batetik zein bestetik gorrotatzen zituzten. Horregatik, kapitalismoa eta komunismoa sortu zutela uste da. Antisemitismoa ez zuen Hitlerrek asmatu; eskuinekoa zein ezkerrekoa da.

Antijudaismoa

Antijudaismoen arabera, juduek erlijio bat sortzen dute. Manetonen arabera, judu guztiak leprosoak dira. San Justinoren manifestazioa izan zen juduen kontrako lehena. Ez zuten Kristo onartu, beraz, zigorra jasango zuten bizitza osoan zehar. Gurutzadak egon ziren, kristauen eta juduen artean, eta milaka judu hil ziren.

Pogromoak kirol nazionala ziren Errumanian, Ukrainan eta Errusian, Aste Santuan. Helburua juduak hiltzea zen, eta dozenaka judu hiltzen zituzten urtero.

Palestina eta Sionismoa

Palestina

1882an juduak Palestinara joaten hasi ziren. Gutxi batzuk aurretik bazeuden, baina ez ziren sionistak. Palestina une horretan ez zen existitzen; ez zen Otomandar Inperioaren zati bat ere. Sionistek Palestinari esanahi berezi bat eman zioten. Sionistak hara joan ez balira, gaur egun Palestina ez litzateke existituko.

Bertan bizi zirenak zer sentitzen ziren? Erlijioaren arabera, kristauak, musulmanak eta, ikasiak, ziur aski, siriarrak. Palestina gaur egun ezagutzen dugun moduan sionismoarengatik da. Onerako eta txarrerako batasuna eman die palestinarrei sionismoak.

Noiz desagertu ziren juduak Palestinatik? (Ez zaie ez juduei ez palestinarrei gustatzen). VII. mendean arabiarrak Palestina konkistatzerakoan, musulmanak izatera pasatu ziren hango biztanleak. Beraz, gaur egungo palestinar asko juduen ondorengoak dira.

1922an Britainiar Mandatua hasi zen han, eta lehen aldiz Palestina erabili zen ofizialki. Jordania Palestina zen. Hau dela eta, gaur egungo sionistek Jordania dela palestinarren estatua diote. Gero banatu zen: Transjordania eta Palestina. Hasieran, juduen buelta begi onez ikusi zuten, baita palestinarrek ere. Hori gehiengoa zirela ikusi zuten arte. Matxinadak hasi ziren eta aliantzak aldatzen hasi ziren. Immigrazio judua geldiarazi zuten Hitler juduen aurka jarri zen momentutik.

Sionismoa

Mugimendu nazionalista bat da. Juduek lurralde baten beharra daukate, ez dute estaturik. Theodor Herzl da honen sortzailea. Berak ez zuen esan Palestina izan behar zenik; Argentina eta Kenia proposatu zituen. Sakabanatuta zeudenez, juduak besteekin nahasten hasi ziren, eta beraz, arraza purua galtzen hasi zen (asimilazioa). Nazionalismoen garaia zen hori. Guztiek haien estatua lortu dute, eta haiek zergatik ez?

Lurrak erosten hasi ziren, eta erosi bezain azkar han bizi zirenak kanporatzen zituzten. Balfourrek juduentzako “national home” bat behar zela zioen, baina ez hori estatu bat izan beharko zenik. Espainiatik bota zituztenean, adibidez, ez ziren Palestinara joan, eta aukera izan zuten. Fenomeno moderno bat da. Hasieran oso mugimendu minoritarioa izan zen.

Estatu Batuetako lobby sionistak: ustezko lobby horietan, kide gehienak ez dira juduak. Askoz kritikoagoak dira Israelekin juduak eskuin muturreko kristauak baino, izan ere, eskuin muturrak arma fabrikekin dauzkate harremanak.

Erlijio Monoteistak eta Mugimenduak

I. Mendeko Sekta Juduak

Ebanjelioan sekta horietako batzuk agertzen dira. Eseniarrak, aldiz, ez ziren agertzen:

  • Farisearrak: Populu xehekoak izaten ziren. Oso judaismo tradizionala praktikatzen zuten. Oraingo teorien arabera, kristauen etsaiak ziren. Kristok kritika gogorrak egin zituen haien aurka, hala ere, kristau asko farisearrak izan ziren lehenago.
  • Saduzearrak: Goi-mailakoak izaten ziren, sazerdoteak. Kristok kritikatu zituen, baina hau kanpoko kritika bat izan zen. Ez zuten arimaren hilezkortasunean sinesten.
  • Zeloteak: Erakunde armatu/terrorista bat zen, erromatarren aurka egin zutenak. Kristoren garaian ez zegoen zeloterik, beraz, ez Kristo eta ez Kristoren jarraitzaileak ziren zeloteak.
  • Samariarrak: Ez ziren jada judu sentitzen eta juduek ez zituzten judutar bezala onartzen. Oso gaizki ikusiak zeuden garai horretan, baina Kristoren esanetan jende ona ere zegoen haien artean.
  • Eseniarrak: Agian Jesusen irakaslea eseniarra zen: Joan Bataiatzailea. Lehiakideak beharbada ere baziren; agian diszipulu guztiak ez ziren Jesusekin joan eta Joanekin joan ziren.

Islamaren Sorrera

Judaismoaren eta kristautasunaren arteko sintesia egiten saiatu zen Mahoma. Musulmanen ustez, Mahoma analfabetoa zen. Jainkoak berak idatzi zuen, diktatu zion. Printzipioz, bera arabiarren profeta izan nahi zuen. Denok gara musulmanak, baldin eta ez dago kontrako ekintzarik.

Kristo saiatu zen erlijio bat egiten, baina politika ez zitzaion interesatzen. Maila politikoa eta erlijiosoa ez lirateke nahastu behar. Mahoma estatu teokratiko bat sortzen saiatu zen. Hau guztia maila teorikoan, gero estatu kristauan eskusartze handiak egon direlako. Izugarrizko indarra zeukan jendea biltzeko eta konbentzitzeko. Bere ustez garrantzitsuena guztia batzea zen, eta horregatik bere ustez guztiak ziren musulmanak: juduak, kristauak, paganoak...

Hil zenean, zisma bat izan zen: musulman gehienek Abu Bakr aukeratu zuten, beste batzuek Ali... Kalifa ordezkoa esan nahi du. Azken Kalifa 1924. urtean kendu zuten kalifatotik. Gaur egungo arazo asko politika eta erlijioa ondo ez direlako bereizten dira. Hasieran fededun guztiak libre ziren Korana interpretatzeko X. mendera arte. Ez dago argi nork eman zuen agindu hori, beharbada ez zen existitu. Moldiztegia debekatu zuten otomandarrek.

Pan-Arabismoa eta Pan-Islamismoa

Pan-Islamismoa: Herrialde islamikoek aliantza bat sortu behar dute Afghaniren arabera.

Pan-Arabismoa: Honen barruan soilik herrialde arabiarrak sartzen dira. Laikoa denez, Mendebaldearen sostengua izan zuten. Sostengu hori dela eta, erregimen ustelak eman ziren, adibidez Egipton. Europatik presio faltaren ondoren sortu ziren erregimen diktatorial ustelak izan ziren. Horren aurkako mugimendu nagusia Islamismoa indartzea izan zen. Jauntxokeria eta ustelkeria nagusi ziren erregimen horietan.

Jihad

Gerra sakratu gisa iritsi zen. Koranean agertzen da, eta gehienetan sakrifizioa esan nahi du. Musulman ona izateko ahaleginari deitzen zaio Jihad. Batzuek hau etsaien kontrako borroka armatua dela diote: gurutzatuen kontra (gu), sionisten kontra (judu guztiak) eta hainbat musulmanen aurka. Eraso suizidak egin zituzten lehen musulmanak xiitak izan ziren. Beti pertsegituak izan dira. Al-Qaeda sunita da, nahiz eta xiiten taktikak erabiltzen dituzten. Islamak ez dauka zer ikusirik horrekin.

Iraultza Burgesak eta Liberalismoa

Iraultza Burgesak

Erregimen Zaharretik kapitalismora pasatzeko, “Iraultza Burgesak” gertatu ziren. Holandan, Ingalaterran eta AEBetan eman zen. Baina iraultza bat lortu zutelarik, zurientzako soilik lortu zuten. Guztien artean, iraultza burgesa da ezagunena. Iraultza burgesarekin batera, iritzi publikoa eta prentsa sortu dira.

Lehen Prentsa Gorteari lotutakoa izan zen; Gorteetako albisteak kontatzen zituen prentsa horri “kazeta” deitzen diogu. Madrilgo Gazetatik sortu da egungo BOE. XVII. mendeko kazetaren jarraipena da. Lehendabiziko kazetak Holandan, Frantzian... sortu ziren. Euskal Herria ez zegoen atzeraturik. Lehenbiziko astekaria Agosti Xaho izan zen, baina tamalez bi ale besterik ez zituen atera.

Liberalismoaren Oinarri Ideologikoak

Erregimen Zaharrean nobleek lurrak dituzte eta herri xeheak lantzen ditu. Gainera, horren portzentaje bat eman behar diete bai nobleei eta bai kleroari. Hauek ez zuten zergarik ordaintzen. Ideologia berri honen funtsa, pribilegiorik ez dagoela da. Estamentu guztiek berdin kolaboratu behar dute estatuaren sostenguan. Hori bultzatu zuen Hirugarren Estatuaren artean burgesia gailendu zen eta baserritarrak baztertuta gelditu ziren.

Subiranotasun Nazionala

Nazioak agintzen du, ez erregeak. Hasieran erregearen subjektu izatea zen garrantzitsua; orain pentsamendua aldatu eta nazioaren arabera definitzen zen jendea. Inportantea frantsesa izatea zen. Hasieran nazio-estatudunak nagusitu ziren. Geroko prozesua izan da EH edo Kataluniakoa, adibidez.

Askatasuna

Garai horretan gizabanakoaren askatasuna esan nahi zuten. Hasieran, sindikatuak adibidez debekatu ziren. Zergatik? Gremioak zeuden une horretan eta sekulako oztopoa izan ziren ekonomia garatzeko, monopolioa ezartzen baitzuten. Batzuek diote honen ondorengoak direla sindikatuak.

Berdintasun Juridikoa

XVII. mendean noble batek baserritarrak hiltzeko eskubidea zuen. Paperaren gainean momentu horretan ez zegoen berdintasunik, baina gero bai. Ez da benetakoa, baina pausu bat izan zen, lehenago arraza ezberdinak balira bezala tratatzen baitzituzten.

Parlamentarismoa

Boterea banatuta dago. Lehen errege absolutuek teorian botere guztiak menperatzen zituzten, nahiz eta aurreko gaian ikusi genuen hori horrela ez zela. Tokian-tokiko tradizioak errespetatzen zituzten (Euskal Herriko foruak adibidez). Erregimen liberalekin zin hori desagertu zen, nazio frantses edo espainolaren izenean. Subiranotasun bakarra da, nazio bakarra, eta beraz, nazio hori osatzen duten probintziak horren esanetara daude, inongo pribilegiorik gabe.

Konstituzioa

XVIII. mendearen bukaeran lehen konstituzioak sortzen dira. AEBetan konstituzio bakarra izan dute. Espainian eta Frantzian asko.

Federalismoa vs. Zentralismoa

Estatuak bi modu hauetan antolatzen dira: eskualdeei autonomia emanez (AEB) edo guztia hiriburutik kontrolatuz (Frantzia).

Deskargatu

PDF Word HTML