Euskarazko Hizkuntzaren Azterketa: Definizioak eta Sinonimoak
HITZ EGIN (sinonimoak): solas egin, ele egin, mintzatu, berba egin. (Definizioak eta sinonimoak) Berbaro (berbotsa): jende askok hitz egiterakoan hitz-zarata. Hizkera (berbaera): pertsona bakoitzak hitz egiteko era berezia. Solaskide (mintzaide, hizketakide): solasean parte hartzen duen pertsona bakoitza. Hizpide (solasgai, mintzagai): hizkera-gaia edo aitzakia. Eleketari (berbots, berbalapiko, hitzontzi, berbontzi): hitz asko egiten duena. (DEFINIZIOAK) MUTU: hitz egiteko ahalmena ez duena. BERBALAPIKO: asko hitz egiten duena. AHO GARBIKO: irainik ez, hitz itsusirik erabili gabe hitz egiten duena. AHOBERO: mintzatzean gauzak puztuta azaltzen dituena. TOTEL: hitz egiterakoan hotsak jarraian egiteko zailtasunak dituena. ITXURA (sinonimoak):...