Lehen hezkuntza mailako Hizkuntza eta literatura ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

XVII. eta XVIII. mendeetako euskal idazleak eta obrak: Tartas, Etxeberri eta Larramendi

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,85 KB

XVII. Mendea: Joan Tartas eta Lehen Liburua Zuberoan

Joan Tartas (1611-?): Sohutan jaiotako apaiza izan zen. Onsa hiltzeko bidia (1666) idatzi zuen, heriotza on baterako prestakuntzari buruz. Hau izan zen zubereraz idatzitako lehen liburua.

XVIII. Mendea 1: Iparraldeko Idazleak eta Gizarte Aldaketak

Sarrera: 1789tik aurrera, Iparraldeko gizarteak gerrak eta liskarrak, foruen deuseztatzea eta estatu frantsesaren antolamendu berria jasan beharko ditu. Mende honi "Argien mendea" deitzen zaio. Argitaratzen diren obra gehienak elizgizonek moldatuak dira.

Joanes Etxeberri Sarakoa (1668-1749): Jesuitetan ikasi ondoren, medikuntza ikasketak egin zituen Frantziako unibertsitate batean. Sara jaioterria zuen. Gizon kultua eta euskaltzalea zen. Bere gai nagusia...

Jarraitu irakurtzen "XVII. eta XVIII. mendeetako euskal idazleak eta obrak: Tartas, Etxeberri eta Larramendi" »

Euskal poesia: metaforak, sinbolismoa eta ahozko literatura

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,69 KB

poesia soziala - Francoren diktadura salatu. Egoera politiko eta soziala salatu. 1.Nekazari eta langile industrialen egoera2. Agintarien kontzientzia moralaren hutsunea (( G.Aresti, D.Landart, B.Gandiaga ))

sinbolismoa - Bertsolaritzen moldek kanpo, molde berriak erabili. Poesia kulta. Sinboloak edo metaforak. Musika eta literatura arteko jokoa lotu. Heriotzarekiko larridura. Abertzale & euskararen aledeko kezka presente dago abangoardia - Jolastzat hartzen dute eta esperimentazioa bilatzen. Gizartearen molde estetikoak aldatu, betiko moldeetatik ihes eginez. Mundu berriak sortu hitzarekin eta tipografiarekin. Nitasunaren agerpenak barreragarritzat jotzen. ((((  Artze ))))
erromantizismoa - EH-ren historioa, kultura eta hizkuntza zaindu
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal poesia: metaforak, sinbolismoa eta ahozko literatura" »

Agur informalak eta formalak euskaraz: hasierako eta amaierako agurrak, datak eta siglak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua14,1 KB

HASIERAKO AGURRAK

1.FORMALAK

Jaun/Andre agurgarria;

Jaun/Andre agurgarri hori:

2.NEUTROAK:

Jaun/Andre  hori:  

3.ADISKIDETSUAK

Laguna:

Adiskide hori

AMAIERAKO AGURRAK

1.FORMALAK

Adeitasunez, agur

Begirunez, agur

2.NEUTROAK:

 Besterik gabe, agur

3.ADISKIDETSUAK

  Agur adiskide

DATA

Lekeitio(n), 2006ko urtarrilaren 7a(n)

Bergara, 2017ko urtarrila 7a

ORDUA

15:00etan

15:03an

15:30ean

SIGLAK

Hitz multzo bat da.Erakunde, elkarte edo beste baten hasierako hizkiak hartu.

Ez dute punturik hartzen.Marrarik gabe deklinatzen dira. AEK rekin.

Siglaren amaiera eta atzizkiaren hasieran letra bera marra jartzen da. AEK-k

IKURRAK

Unitateak dira;cm,$... Deklinatzean, marra jartzen da( 6cm-ko/sei zentimetroko)

LABURDURAK

Laburtuta emateko modua dira.(eu/euskera, es/espainera)

...
Jarraitu irakurtzen "Agur informalak eta formalak euskaraz: hasierako eta amaierako agurrak, datak eta siglak" »

Joxean Artze: biografia, lanak eta euskal kulturan duen eragina

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,49 KB

Joxean Artze Agirre

Joxean Artze Agirre,[1] zenbaitetan JosAnton edo Joxe Anton izenekin edo Hartzut eta Hartzabal ezizenekin ere ageri dena (Usurbil, Gipuzkoa, 1939ko apirilaren 6a), euskal idazlea eta txalapartaria da, Artze anaietako bat.

Bizitza

Batxilerra amaitu ondoren, Ingalaterrara joan zen, eta zenbait urtez Euskal Herritik kanpo bizi izan zen. Harakin moduan lan egin ondoren, 1966an Euskal Kantagintza Berria mugimenduaren baitan Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetako bat izan zen, Mikel Laboa, Xabier Lete, Benito Lertxundi, Lourdes Iriondorekin batera. Bere anaia Jesus Marirekin txalaparta jo zuen. 1969an, Ez Dok Amairu taldeko hainbat kiderekin Baga, Biga, Higa ikuskaria prestatu zuen. Horrez gain, ikus-entzunezko ekitaldiak ere prestatu...

Jarraitu irakurtzen "Joxean Artze: biografia, lanak eta euskal kulturan duen eragina" »

Lan arriskuak lantokian: prebentzioa eta babesa

Hizkuntza eta literatura3,5 KB

Lan arriskuak: lanlekuetan

Definizioa

Lantokian bertan lana egiteko egon beharreko lekuan ematen direnak.

Arrisku eta ondorio ohikoenak

Pertsonen eta objektuen erorketak, oinezkoen harrapatzeak, kolpeak, ebakiak.

Prebentzio neurriak

Instalazioen eraikitze egokia: eremu handiak, mantentze lanak egitea, txukuntasuna, etab.

Lan ekipamenduak

Definizioa

Lanean erabiltzen diren lanabes, makina, ibilgailu edo garraio bideak erabiltzerakoan emandakoak (eskuzkoak nahiz motordunak).

Arrisku eta ondorio ohikoenak

Gorputz atalen harrapatzeak, kolpeak, ebakiak, partikula edo likidoen jaurtiketa, gortasuna.

Prebentzio neurriak

Ekipamenduen diseinu eta mantentze egokiak, langileak prestakuntza jasotzea, babes ekipamenduak erabiltzea, kalitate eta segurtasun proba gainditu...

Jarraitu irakurtzen "Lan arriskuak lantokian: prebentzioa eta babesa" »

Historia Soziala, Erlijioak eta Ideologia Modernoak: Oinarrizko Kontzeptuak

Hizkuntza eta literatura15,63 KB

Historia Soziala eta Komunikazioaren Historia

Historia Soziala

Historia Soziala Frantzian sortu zen II. Mundu Gerra baino lehenago (Annalesen eskola). Ekarpen nagusia: historian iturri guztiak kontuan hartu behar dira, ez bakarrik dokumentuak.

Adibidez, obra literarioak, antzerkia, hizkuntza... guztia erabili behar da historia ulertzeko. Jendea nola bizi zen? Analfabetoak eta baserritarrak nola bizi ziren? Jakiteko zenbait zeharkako iturri badaude. Ahozko historia ere kontuan hartu behar da. Jendeak bizi zuena egia da, ez objektiboa, baina hori da haien ideia.

Historia positibista oso itxia zen. Historialariak ez zuen ezer jakin nahi hizkuntzalaritzaren edo zuzenbidearen inguruan. Baina Euskal Herriko historia ulertzeko euskararen eboluzioaren...

Jarraitu irakurtzen "Historia Soziala, Erlijioak eta Ideologia Modernoak: Oinarrizko Kontzeptuak" »

Euskaltzaindia: Historia, Xedeak eta Euskara Batuaren Bidea

Hizkuntza eta literatura3,01 KB

Euskaltzaindiaren Sarrera eta Historia

Erakundearen sorrera eta goiburua

Euskaltzaindia, “Ekin eta Jarrai” goiburua erabiliko zuen erakundea, 1999ko irailaren 21ean eratu zen.

Arantzazuko Biltzarra (1968)

Euskaltzaindiaren 50. urteurrena zela eta, 1968an Arantzazun burutu zen bilkura garrantzitsua. Bertan, euskara batua sortzeko bideari ekin zioten, eta hizkuntza idatziari buruzko arauak eta erabakiak hartu zituzten.

Euskaltzaindiaren Xedeak: Iker eta Jagon

Euskaltzaindiaren xedeak hizkuntza lantzea eta zaintzea dira. Xede hauetako bakoitzari sail bat dagokio: Iker eta Jagon dira sailen izenak.

Euskaltzainen Kategoriak

  • Euskaltzain osoak: Erabakiak hartzeko botoa eta eskumena dute. Guztira hogeita lau dira, eta horien artean euskalki guztietako
...
Jarraitu irakurtzen "Euskaltzaindia: Historia, Xedeak eta Euskara Batuaren Bidea" »

Azterketa-galderak: Uhin Berria eta Txillardegiren Ekarpena

Hizkuntza eta literatura3,86 KB

Uhin Berria (1964-1969)

Juan San Martinek (1922-2005) 1969an argitaratu zuen Uhin berri (1964-1969) antologia, 1964 arteko batasuna eta ondorengo aldaketa azpimarratuz, frantseseko Nouvelle vague kultur mugimenduari erreferentzia eginez. Bertan agertu ziren:

  • Mikel eta Amaia Lasa: Poema bilduma (1971)
  • Arantza Urretabizkaia: San Pedro Bezperaren ondorengoak (1972)
  • Ibon Sarasola: Poemagintza (1969)
  • Joxanton Artze: Isturitzetik Tolosa Barru (1969)
  • Xabier Lete: Egunetik egunera orduen gurpilean (1968)

Julen Lekuona ere bai, baina ez Juan Mari Lekuona, Bitoriano Gandiaga eta Iratzeder, gerora euskal sinbolismoaren maisu bihurtu zirenak. Testuingurua Mark Kurlanskyk 1968: The year that Rocked the World lanean azaldu bezala, mundu-aldaketaren ondorioz ulertzen...

Jarraitu irakurtzen "Azterketa-galderak: Uhin Berria eta Txillardegiren Ekarpena" »

Euskarazko Perpaus Menderatuak: Analisia eta Sintaxia

Hizkuntza eta literatura2,98 KB

Perpaus Konpletiboak

Zer? galderari erantzuten diote. Menderagailuak:

  • -(e)la
  • -(e)nik
  • -t(z)ea, -t(z)eak, -t(z)eari, -t(z)eko…

Perpaus nagusia ezezkoa denean, -(e)nik erabiltzen da gehienetan.

Zehar Galderak

Konpletiboen antzekoak dira, baina azpian galdera bat dute. Zer? galderari erantzuten diote. Menderagailuak:

  • -(e)n
  • -ea… n
  • -n ala ez

Adibideak: Ez dakit non dagoen / Galdetu ea etorri den / Ez dakit joango naizen ala ez.

Erlatibozko Perpausak

Bi perpaus elkartu nahi dira, bi esaldietan errepikatzen den hitzaren bitartez. Mendeko perpaus horiek izenaren ezkerretara agertzen dira, eta izen horri buruzko informazioa ematen dute. Menderagailuak:

  • -(e)n
  • -tako (-dako)
  • -(r)iko

Denborazko Perpausa

Denborazko perpausek denbora adierazten dute. Perpaus nagusiak zer...

Jarraitu irakurtzen "Euskarazko Perpaus Menderatuak: Analisia eta Sintaxia" »

Euskalkien Sailkapena: Oihenartetik Zuazora

Hizkuntza eta literatura2,91 KB

Euskalkien Sailkapenaren Azterketa Historikoa

2. Oihenarten Irizpidea eta Kritikak

Zein izan zen Oihenartek sailkapena egiteko erabili zuen irizpidea eta zein akats leporatu ahal zaio?

  • Erromatar leinuen arabera sailkatu zituen.

3. Larramendiren Nafarroako eta Iparraldeko Euskalkien Bateratzea

Zergatik defendatzen zuen Larramendik Nafarroako euskalkiak eta iparraldekoak multzo berean sartu ahal zirela? Koldo Zuazo ados dago?

  • Baskoienak eraman zituztela beraien euskara ipar Euskal Herrira.
  • Ez dela zuzena iparraldekoa eta nafarroa desberdina zela.

4. Larramendiren Hipotesiak Erromatar Garaiko Hizkuntzei Buruz

Zer uste zuen Larramendik Erromatar garaian Espainiar penintsulan hitz egiten ziren hizkuntzez? Zer erakutsi nahi zuen Larramendi? Arrazoia zuen?

...
Jarraitu irakurtzen "Euskalkien Sailkapena: Oihenartetik Zuazora" »