Lizardi, Lauaxeta eta Aresti: euskal olerkigintzaren azterketa

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,49 KB

Laburpena

Testuak hiru poeta garrantzitsuen obra aztertzen du: Lizardi, Lauaxeta eta Aresti. Lizardiren hizkera poetikoa eta natura, bizitza eta heriotzaren gaiak azaltzen dira. Lauaxetaren bi etapak (sinbolismoa eta olerki didaktikoagoak) eta Arestiren ezaugarri nagusiak (herri-hizkera, bertso askea, euskara batua) ere jorratzen dira.

Funtsezko puntuak

  • Lizardik hizkera poetiko berria sortu zuen, olerkiaren musikaltasuna nabarmenduz eta trinkotasun eta elipsia erabiliz.
  • Lizardiren poesia natura pertsonifikatzen duen poesia liriko sinbolista da, natura, bizitza eta heriotza lotuz.
  • Lauaxetaren lehen etapan (Bide barrijak) frantses sinbolisten eta parnasianismoaren eragina nabaria da.
  • Lauaxetaren bigarren etapan (Arrats-beran) olerki didaktikoagoak, gai politikoak eta olerki laburrak agertzen dira.
  • Arestiren obrak herri-hizkeraren aldeko konpromisoa, bertso askea eta euskara batuaren aldeko apustua ditu.
  • Aresti garai zailetan kontzientzia-iratzartzaile izan zen, erlijio eta abertzaletasun tradizionalaren aurka.

Frogatu zeure burua

Lizardi, Lauaxeta eta Arestiren Olerkigintza

Lizardiren Hizkera Poetikoa: Euskara eta Landutako Gaiak

Lizardik hizkera poetiko berria sortu zuen, berebiziko garrantzia emanez olerkiaren musikaltasunari. Euskarak trinkotasunerako eta elipsirako zituen baliabideak muturrera eraman zituen. Horrez gain, asko erabiltzen zituen figura literarioak. Hizkuntza aldetik, gipuzkeran oinarriturik, aranismoaren eredua erabiltzen zuen (neologismoak, aditz asmatuak…); honek zaildu egiten zuen ulermena.

Lizardik sentiberatasun berezia erakusten zuen tratatzen zituen gaietan, batik bat natura pertsonifikatzen zuen eta horren inguruan mundu berria sortzen zuen. Natura, bizitza eta heriotza batzen dituen poesia liriko sinbolista da Lizardirena. Naturaz gain, egoera afektiboak (familiaren ingurukoak, batez ere), eta herriarekiko eta euskararekiko kezkak ageri-agerikoak dira.

Lauaxetaren Bi Etapak: Obrak eta Ezaugarriak

Bere lehen liburuan, euskal poesia tradizionalaren bideak utzi eta Europan zehar zebiltzan haize berrietara jo zuen; batez ere, frantses olerkariak maite zituen.

1. Etapa

Bide barrijak liburuan, frantses sinbolisten joera erakusten du. Deskripzio eta irudiez, agerikoen gainetik, beste zerbait adierazi nahi du, olerkia berarentzat benetako gauzen ezagutza lortzeko bidea baitzen. Parnasianismoaren kutsua ere badu: parnasotarrek bertsoaren formari eta txukuntasunari asko begiratzen diete; alde horretatik, Lauaxetaren bertsoak ere leunak eta apainak ziren.

2. Etapa

Arrats-beran obran, olerki didaktikoagoak idazten hasi zen. Erabili zituen baliabide literarioak aldatu egin ziren, gai politikoak ageriagoak izaten hasi ziren, eta, horiekin batera, gai arinak eta alaiak dituzten olerki laburrak ere idazten hasi zen.

Arestiren Obraren Ezaugarriak

Obraren ezaugarrien artean, nabariak dira honako hauek:

  • Garbizalekeriaren aurka, herri-hizkeraren aldeko konpromisoa.
  • Bertso libreari ere bide ematea, aldi berean, kopla zahar eta herri-kantuen ezaugarri formalak erabiliz, herritarrek errazago ulertzeko.
  • Euskara batuaren aldeko apustu trinkoa.
  • Garai zailetan, kontzientzia-iratzartzaile izatea dagokio; gizartean eragiteko eginkizuna, sasoi hartako erlijio eta abertzaletasun tradizionalaren aurka.
  • Gune poetiko berriak eskaini nahi zizkion Euskal Herriari: mendi, erreka edo udaberriaren ederra baztertu gabe, lanaren, izerdiaren eta mailuaren hotsaren poetikotasuna erakutsiz.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zein da Lizardiren hizkera poetikoaren ezaugarri nagusia?

Lizardik olerkiaren musikaltasunari garrantzi handia eman zion, euskararen trinkotasun eta elipsi baliabideak muturrera eramanez. Gainera, figura literario asko erabiltzen zituen.

Zer aldaketa izan zen Lauaxetaren bigarren etapan?

Arrats-beran obran olerki didaktikoagoak idazten hasi zen, gai politikoak ageriagoak izan ziren eta gai arin eta alaiak dituzten olerki laburrak ere idatzi zituen.

Zein dira Arestiren obraren ezaugarri nagusiak?

Garbizalekeriaren aurkako herri-hizkeraren aldeko konpromisoa, bertso askea eta kopla zaharren ezaugarriak, euskara batuaren aldeko apustua eta gizartean eragiteko konpromisoa dira nagusiak.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein poeta ari da natura pertsonifikatzen eta natura, bizitza eta heriotza batzen dituen poesia sinbolista idazten?
2. Lauaxetaren lehen liburuan zein olerkari frantsesak maite zituen?
3. Zein da Arestiren obraren ezaugarri bat?
4. Zein etapatan agertzen dira olerki didaktikoagoak Lauaxetarengan?
5. Zer Lizardiren hizkeraren eragina ulermenean?
6. Aresti zein garaitan izan zen kontzientzia-iratzartzaile?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.