Lanbide heziketa mailako Hizkuntza eta literatura ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Erdialdeko euskara (gipuzkera): ezaugarri fonologikoak, morfologikoak eta sintaktikoak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,41 KB

Erdialdeko Euskara: Sarrera

Koldo Zuazoren sailkapenaren arabera, erdialdeko euskara (edo gipuzkera) euskalki bizia da. Euskararen lurraldearen erdigunea hartzen du, batez ere Gipuzkoan (Irundik Debaraino, Donostia, Tolosa, Azpeitia eta abar) eta Nafarroako zati batean (Leitza eta Lekunberri ingurua). Euskara batutik Bizkaiko euskalkia baino hurbilago dago.

Euskalkiaren ezaugarri nagusiak

Hauek dira euskalki honen ezaugarri fonologiko, morfologiko eta sintaktiko nagusiak:

Fonologia (ahoskera)

  • J ahoskatzeko gaztelaniazko era erabili ohi da (jan, jauna). Beste euskalki batzuetan y erabiltzen dute (yan, yauna).
  • Oso ohikoa da R bokal artean galtzea: geo (gero), lanea (lanera).
  • G kontsonantea ere erraz erortzen da bokalen artean: euzki (eguzki), nausi
...
Jarraitu irakurtzen "Erdialdeko euskara (gipuzkera): ezaugarri fonologikoak, morfologikoak eta sintaktikoak" »

Gerraosteko euskal literatura: ondorioak, aldizkariak eta berpiztea

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua4,07 KB

1. Gerraren ondorioak euskarazko literaturgintzan

Gerrak ondorio larriak ekarri zizkion euskarazko literaturgintzari. Aurreko urteetan nabarmendutako idazle batzuk gerra garaian hil ziren. Zenbaitek preso egon behar izan zuten eta beste batzuk, atzerrira joan behar izan zuten.

2. Atzerriko euskal idazle esanguratsuenak

Frankismoak euskal literatura debekatu zuenez, idazle asko erbesteratu ziren, hasieran Europara, beranduago Ameriketara. Idazle esanguratsuenen artean, hiru aipa daitezke, obra banarekin:

  • Telesforo Monzon: Urrundik poema (1945)
  • Jokin Zaitegi: Goldaketan (1946)
  • Irazusta: Joañixio (1946)

3. Euzko Gogoa eta Eskualduna: Gerraosteko aldizkariak

Zaitegik euskalgintzari egindako ekarpenik aipagarriena Euzko Gogoa izan zen. 1950ean Guatemalan...

Jarraitu irakurtzen "Gerraosteko euskal literatura: ondorioak, aldizkariak eta berpiztea" »

Auzoko behiak errapea luze: Euskal atsotitzen esanahia

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua761 bytes

Ez da giro oraintxe bertan gure ikasgelan:ikasgelan haserre gabiltza.||Ganbarak pipiak jota du horrek: burutik jota dago.||Zozoak beleari ipurbeltz: zartaginak pertzari, utikan beltz hori.||Auzoko behiak errapea luze: besterenak norberarenak baino hobea dirudi.||Han ere zakurrik oinutsik: toki guztietan gabiltzala berdin.||Ogi gogorrari hagin zorrotza: arazo larriei aurre egin behar zaiela.||Hori eta atariko haizea bat: hori eta hutsaren hurrengoa bat, ez duzula ezer berririk esan.||Ez da beharra bezalako akuilurik: beharrak askotan behartu zaizula gauzak egitera.

Polizia-eleberria: ezaugarriak, jatorria eta egile nagusiak

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,51 KB

Polizia-eleberriaren esanahia

Polizia-kontakizunetan krimen baten istorioa kontatzen da. Krimenaren egilea ezezaguna da ia beti, eta amaieran, behaketan eta ikerketan oinarritutako arrazoitze-prozedura baten bidez (normalean detektibe bati esker) jakiten da nor den kriminala.

Polizia-eleberriaren ezaugarriak eta jatorria

Generoa XIX. mendearen lehen erdialdean sortu zen, Edgar Allan Poe-ren eskutik. 1841. urtean eman zion hasiera generoari Rue Morgue kaleko hilketak, Marie Rogêt-en misterioa eta Gutun ebatsia lanekin.

Estatu Batuetan sortu bazen ere, Britainia Handian garatu zen generoa Arthur Conan Doyle-ren eskutik, Sherlock Holmes liburuarekin. XX. mendearen hasieran, Agatha Christie idazle emankorra gailendu zen, Hercule Poirot eta Miss Marple...

Jarraitu irakurtzen "Polizia-eleberria: ezaugarriak, jatorria eta egile nagusiak" »

Gerra osteko euskal literatura: Monzon, Zaitegi eta Mirande

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,87 KB

Gerra Ondorengo Urteak: Isiltasunetik Berpizkundera

Gerra ostean ia erbateko isiltasuna egon zen euskal letretan. Gaztelaniak hartu zion lekua euskarari. Isiltasun hori Telesforo Monzonek urratu zuen. Berak idatzi zituen lehen bertso libreak, 1945. urtean (Mexikon): Urrundik, bake-oroi. Euskal Herrian, Salbatore Mitxelenak Arantzazu poema argitaratu zuen, 1949an.

Aldizkari Aipagarrienak

  • Egan
  • Euzko-gogoa
  • Egan (euskara hutsean)
  • Otoizlari
  • Zeruko argia
  • Jakin

Telesforo Monzon: Politikaria eta Idazlea

Gerra ostean Mexikora ihes egin zuen. Hasieran Erromantizismoaren eragina jaso zuen, eta azkenean sinbolismorako joera agertu zuen, poesia narratiboa eginez. Obra nagusiak:

  • Urrundik, bake-oroi
  • Gudarien egiñak

Jokin Zaitegi eta Euzko-Gogoa Aldizkaria

Arrasateko apaiz...

Jarraitu irakurtzen "Gerra osteko euskal literatura: Monzon, Zaitegi eta Mirande" »

Bitoriano Gandiaga eta Gabriel Aresti: poesia eta literatura euskarazko bi erraldoi

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua3,84 KB

Bitoriano Gandiaga Artetxe

Mendatan 1928ko urria 8 - 2001 urtarrila 21 Arantzazu. 13 urterekin Arantzazura fraide eta apaiz-ikasketak egitera. Arantzazun eta Foruan ikasi  Humanitateak. Zarautzen zuen nobizio-urtea. Erriberrin -> Filosofiako ikasketak eta Arantzazun Teologiakoak. Apaiztu ondoren, Arantzazun ->bizitza osoa fraide-gaien irakasle, idazle eta apaiz-lanetan. 1955-1990  seminarioko irakasle : mutikoei euskara eta esku-lanak irakatsiz. Gaztetatik olerkiak idatzi (1950 aurrena, Eriberriko Filosofiako iskaleen Gure Izarra barne-aldizkarian). Ondorengo urteetan olerkiak idazteari eutsi. 1951tik aurrera aldizkaritan hasi argitaratzen. 6 liburu argitaratu: Elorri, Hiru gizon bakarka, Uda batez Madrilen, Gabon dut anuntzio, Denbora...

Jarraitu irakurtzen "Bitoriano Gandiaga eta Gabriel Aresti: poesia eta literatura euskarazko bi erraldoi" »

Bizkarsoro filmaren hausnarketa: euskararen zapalkuntza eta berreskuratzea

Hizkuntza eta literatura9,91 KB

Bizkarsoro filma ikusi ondoren, gure iritziak eta hausnarketak elkarrekin partekatu eta eztabaidatu ditugu. Ikuspuntu desberdinak alderatzean, denok bat gatoz filmak hainbat gai lantzen dituela, baina guztien artean lotura argi bat dutela: euskararen aurkako jazarpena eta horrek pertsonen bizitzan eta harremanetan dituen ondorioak. Filmaren bidez, beldurrak, gizartearen presioak eta diskriminazioak pertsonen erabakietan eta harremanetan duten eragina ikus dezakegu. Izan ere, hizkuntza bat erabiltzea debekatzen denean, ez dira hitzak bakarrik galtzen, baizik eta hizkuntza horren bidez transmititzen diren bizipenak, ohiturak eta identitatea ere arriskuan jartzen dira. Horregatik, garrantzitsua iruditzen zaigu gertatutakoa ulertzeaz gain, egoera...

Jarraitu irakurtzen "Bizkarsoro filmaren hausnarketa: euskararen zapalkuntza eta berreskuratzea" »

Gutun bat lagun bati

Hizkuntza eta literatura2,61 KB

Ekain, Istorioaren protagonista da eta narratzailea da. Hamazazpi urteko mutil bakartia da eta ikaskideekin harremanak izateko zailtasunak ditu, askotan burla egiten diotelako. Bere lagun mina Montse da, eta berarengana jotzen du arazoak dituenean. Homoxesuala da eta Jose Luis maite du, baina hasieran ez da berari hori esatera ausartzen. 

Montse, Ekainen lagun mina da. Oso neska ederra da. Ekaini historiako lana egiten laguntzen dio eta biek batera Juezen idatzia irakurten dute. Eleberriaren hasieran Ekainekin harreman on bat bakarrik duela dirudi, baina amaieran esaten du maite duela. 
Jose Luis, Ekainekin ikastetxe berean ikasten du . Kirolari trebea da, igeri egiten batez ere. Ez du alkoholik edaten eta janari garbia jaten saiatzen da. Ez
...
Jarraitu irakurtzen "Gutun bat lagun bati" »

Etxahun, Zuberoako Olerkari Erromantikoa

Hizkuntza eta literatura2,19 KB

Etxeahun. Bizitza: Bizimodu zaila izan zuen Zuberoako Barkoxen jaioa, zoritxarreko haurtzaroa izan zuen. Berak esanda, gurasoek ez zuen maite izan "edertasunez pobre nintzalako sortu". Neskame zuten neskatxarekin maintemindu zen baina gurasoek ez zuten onartzen bere aukera eta etxe aberats bateko alabarekin ezkonarazi zuten. Ezkontza behartu horrek ez zuen gauza onik ekarri, harreman eskasak eta adarrak tarteko. Etxeahun, bertsolari eta olerkari gisa nabarmendu zen, ez zuen izan gaiak asmatu beharrik bere bizitzako gorabeherek eskaini zizkioten kantagaiak. Olerkari erromantikoa dugu, zinez, bizitza pertsonalaren harian gauzatzen baita haren ekoizpena.


Obrak: Etxekoek bere obrak erre zituzten baina herriaren oroimenari eta bertso biltzaile aspergaitzen
...
Jarraitu irakurtzen "Etxahun, Zuberoako Olerkari Erromantikoa" »

Gabonetako Ikuskizuna: Euskal Antzerkiaren Sorrera

Hizkuntza eta literatura2,67 KB

Egilea: Pablo Ignacio de Barrutia

"Gabonetako ikuskizuna" Hegoaldeko lehen antzerkia da, Gabonetan Arrasaten antzezteko idatzia. Arestik aztertu ondoren, oso interesgarritzat jo izan da, denboran lehena baita. Pablo Ignacio de Barrutia aramaioarrak, Arrasaten 1711-1752 bitartean eskribau lanetan jardun zuenak, izenpetzen du eskuizkribua. Barrutiaren lantzat jotzen da datu falta dela eta.

2.1. Obraren kokapena

Erdi Aroko, Errenazimentuko eta Barrokoko Europako Mendebaldeko antzerki erlijiosoen testuinguruan aztertu behar dugu. Lehen euskal teatro idatzia da, balio apartak dituelako, nahiz eta inguruko herrietan egiten zirenen antzekoa izan. J. A. Lakarrak teatro erlijioso erromanikoari buruzko azterketa egin ondoren, obra mota berekoa dela ondorioztatu...

Jarraitu irakurtzen "Gabonetako Ikuskizuna: Euskal Antzerkiaren Sorrera" »