Gerra osteko euskal literatura: Monzon, Zaitegi eta Mirande

Hizkuntza eta literatura-n eguneratua2,87 KB

Laburpena

Testuak gerra ostean euskal literaturan izan zen isiltasunetik nola berpiztu zen azaltzen du. Telesforo Monzon, Jokin Zaitegi eta Jon Mirande idazleen ibilbidea, obrak eta ezaugarriak aurkezten dira, baita Euzko-Gogoa aldizkaria eta Gabriel Arestiren Harriaren zikloa ere.

Funtsezko puntuak

  • Gerra ostean euskal letretan ia erabateko isiltasuna egon zen eta gaztelaniak hartu zuen euskararen lekua.
  • Telesforo Monzonek 1945ean Mexikon idatzi zituen lehen bertso libreak (Urrundik, bake-oroi).
  • Jokin Zaitegik Euzko-Gogoa aldizkaria sortu zuen, eta bertan Orizek, Arestik eta Mirandek parte hartu zuten; talde horri katakonbetako belaunaldia deitu zaio.
  • Jon Mirande paganoa, ez-kristaua eta itsusiaren estetika jorratzen zuen idazlea izan zen, ironia eta humore beltzarekin.
  • Gabriel Arestik Harriaren zikloa idatzi zuen, Europako poesia sozialaren eraginez.

Frogatu zeure burua

Gerra Ondorengo Urteak: Isiltasunetik Berpizkundera

Gerra ostean ia erbateko isiltasuna egon zen euskal letretan. Gaztelaniak hartu zion lekua euskarari. Isiltasun hori Telesforo Monzonek urratu zuen. Berak idatzi zituen lehen bertso libreak, 1945. urtean (Mexikon): Urrundik, bake-oroi. Euskal Herrian, Salbatore Mitxelenak Arantzazu poema argitaratu zuen, 1949an.

Aldizkari Aipagarrienak

  • Egan
  • Euzko-gogoa
  • Egan (euskara hutsean)
  • Otoizlari
  • Zeruko argia
  • Jakin

Telesforo Monzon: Politikaria eta Idazlea

Gerra ostean Mexikora ihes egin zuen. Hasieran Erromantizismoaren eragina jaso zuen, eta azkenean sinbolismorako joera agertu zuen, poesia narratiboa eginez. Obra nagusiak:

  • Urrundik, bake-oroi
  • Gudarien egiñak

Jokin Zaitegi eta Euzko-Gogoa Aldizkaria

Arrasateko apaiz hau gerra aurretik bidali zuten ordenak Guatemalara lanera. Bertan, Goldaketan liburua argitaratu zuen. Zaitegik Euzko-Gogoa aldizkaria sortu zuen. Bertan Orizek, Arestik, Mirandek... hartu zuten parte. Talde horri katakonbetako belaunaldia deitu izan zaio.

Egile Nagusiak eta Lan Nagusiak
  • Salbatore Mitxelena: Arantzazu
  • Nemesio Etxaniz: Lur berri bila
  • Xabier Diharce "Iratzeder": Aphez, Amen besta, Ezkila eta tirola, Ezkongai, Pindar eta Lanho, Zeru-menditik.
Jon Mirande: Ez-kristaua eta Paganoa

Paris-en bizi izan zen; Gabonetan gaixorik zegoela bere buruaz beste egin zuen. Kultura handiko idazlea izan zen. Garaiko aldizkarietan argitaratu zituen bere lanak: Euzko-gogoa, Egan,... Euskal moralitatearen oinarri guztien kontra joan zen: pentsaera faxista, ez-kristau, ez-demokrata,... Euskalduna zen baina ez zuen abertzaleen euskaldun fededun topikoa onartzen. Beste ezaugarri batzuk:

  • Paganoa zen.
  • Itsusiaren estetika.
  • Ironia eta humore beltza.
  • Hoskidetasuna eta erritmoa.
  • Sinbolismorako eta kontzeptismorako joera.
Gabriel Aresti: Harriaren Zikloa

Bilbotarra eta erdalduna jaiotakoa. Hizkuntza umezurtza izanagatik, euskalduna leialenak besteko maitasuna zion euskarari eta euskal kulturari. Poesia sinbolistaren bidetik hasi zuen ibilbidea (Maldan behera). Harriaren zikloa idatzi zuen:

  • Harri eta herri
  • Euskal harria
  • Harrizko herri lau
  • Azken harria

Europako poesia sozialaren eragina jaso zuen.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Noiz idatzi zituen Telesforo Monzonek lehen bertso libreak?

1945. urtean, Mexikon. Lehen bertso libre horiek Urrundik, bake-oroi lanean bildu ziren.

Zer aldizkari sortu zuen Jokin Zaitegik?

Euzko-Gogoa aldizkaria. Bertan Orizek, Arestik eta Mirandek ere parte hartu zuten.

Zein ezaugarri nabarmentzen dira Jon Mirandeen lanetan?

Paganotasuna, itsusiaren estetika, ironia eta humore beltza, hoskidetasuna eta erritmoa, eta sinbolismorako eta kontzeptismorako joera.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zein urtetan argitaratu zuen Salbatore Mitxelenak Arantzazu poema?
2. Nora ihes egin zuen Telesforo Monzonek gerra ostean?
3. Zein izan zen Jokin Zaitegik sortu zuen aldizkaria?
4. Zein da Gabriel Arestiren lan nagusia testuan aipatzen dena?
5. Nola hil zen Jon Mirande testuaren arabera?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.