Lanbide heziketa mailako Hizkuntza eta literatura ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Euskal Kultura eta Artearen Historia: Errenazimendutik Axularrengana

Hizkuntza eta literatura3,43 KB

Kultura eta Artea Errenazimentuan

Errenazimentu izenez ezagutzen den aldia Italian sortu zen, eta beste inon baino biziago eta kementsuago abiatu zen bertan. Florentzia, Erroma eta Venezia izan ziren Errenazimentuaren sehaska. Florentziakoa zen, hain zuzen ere, Medici familia, eragin erabakigarria izan zuena artista eta literatoak bultzatzen eta babesten.

XVII. Mendeko Kultur Giroa

Trentoko kontzilioak markatutako bidetik, apaiz eta fraideek kristau heziketan interes handiagoa jarri behar zuten, herritarrei doktrina irakatsiz eta beren morala gertutik jarraituz. Iparraldean herritar gehienak euskaraz baino ez zirelarik mintzatzen, beharrezkoak ziren erlijiozko euskal liburuak. Nahiz eta helburu nagusia literatura egitea ez izan, aurrerapauso garrantzitsua...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Kultura eta Artearen Historia: Errenazimendutik Axularrengana" »

Euskal Idazleak: Panorama Laburra

Hizkuntza eta literatura2,3 KB

Arantxa Urretabizkaia donostiarra izan zen garai hartan xede tinko batekin narrazioaren munduan murgildu zen lehen emakumea. Zergatik Panpox nobela laburrarekin ekin zion eta Aspaldian espero zaitudalako ez nago sekula bakarrik. Emakumearen barne mundua islatzen daki Arantxak bereziki: maitasuna, bakardadea, amatasuna, ama-semeen arteko harremanak...

Mariasun Landa

Errentiarra da, berriz, haur literatura lantzen dutenen artean estimatuenetakoa eta oparoenetakoa. Kaleratu dituen hogeitaka liburuen artetik Txan fantasma eta Errusika. Hauetariko batzuk lau edo bost hizkuntzetan publikatu dira jadanik.

Haranburu Altuna

Alegiarra, antzerkigile, saiogile eta editorea, besteak beste. Arrakasta handia lortu zuen lehen nobelarekin Itsasoak ez du esperantzarik...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Idazleak: Panorama Laburra" »

Euskal Literatura: Eleberri Existentzialistak eta Tradizionalak

Hizkuntza eta literatura2,48 KB

Eleberri Existentzialista

Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi"k (Donostian jaioa) Leturiaren egunkari ezkutua (lehenbiziko nobela modernoa) publikatu zuenean, euskal nobelagintzak aro berri bati ekiten ziola zirudien. Gaia, giroa, kokapena ezohikoak ziren. Ausartegiak ere bai batzuentzat. Ez zuten denek begi onez ikusi erlijio aldetik liburuari zerion heterodoxia. Egia esan, badu eleberri honek Unamunoren ukitua; baita une hartan Europan hain modan zeuden Jean Paul Sartre eta Albert Camus idazle existentzialisten kutsua ere. Lehen pertsonan idatzia izateak eta protagonistak egiten dituen gogoeta filosofikoek taxu berezia eransten diote liburuari.

Txillardegiren bigarren nobelan, Peru Leartzako, eguneroko bizimodu aspergarriak eta denboraren...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Literatura: Eleberri Existentzialistak eta Tradizionalak" »

Euskal Nobelagintzaren Ibilbidea: Generoen Garapena

Hizkuntza eta literatura2,93 KB

Nobelagintzaren Bilakaera

Ameriketan gauzatutako eleberrietan idazmolde erraz eta herrikoiagoak erabili zirela ikusi da. Dena dela, ez zuten behar adinako eraginik izango hemengo gizarte literarioan, atzerrian inprimatutako liburu horiek zabaltzeko oztopo handiak baitzeuden.

Garai hartan, euskal liburugintzak hainbat zailtasun zituen:

  • Gobernuaren zentsurak indartsu jarraitzen zuen.
  • Hizkuntzaren beraren egoera oso larria zen oraindik.
  • Munduko korronte literarioak ezagutzeko erraztasunik ez zegoen.
  • Euskal liburugintzak azpiegitura zeharo amateurra zeukan.

Eleberri Historikoa

Nobela mota honetarako joera aspalditxokoa zen Euskal Herrian. Navarro Villosladaren edo Arturo Campiónen erdarazko eleberri historikoek arrakasta handia izan zuten. Txomin Agirre...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Nobelagintzaren Ibilbidea: Generoen Garapena" »

Euskararen Historia eta Literatura: Ibilbide Laburra

Hizkuntza eta literatura2,67 KB

Publizitatea eta Gertakarien Berri Ematea

Eskaintzen publizitatea: eskaintzak epe laburrean merkeago saltzen diren produktu edo zerbitzu baten iragarkiak dira. Hartzailea erostera bultzatzea da publizitate mota horren helburua.

Gertakarien berri ematea: gertakariak helburu jakin batekin kontatzen ditugu: iraganean gertatu den zerbait ezagutaraztea.

Euskararen Loraldia XVIII. Mendean

Hazia ereiten: XVIII. mendean, Hego Euskal Herrian, literaturaren loraldia gertatu zen. Manuel Larramendi izan zen sustatzaile nagusia. Lanik ezagunena El Imposible Vencido da.

Elizgizon euskaltzaleak: elizgizon askok lan egin dute euskararen alde mendeetan. Larramendi izan zen bat, eta Agustin Kardaberaz, XVIII. mendekoa eta Hernaniarra, bere bi motibazio nagusiak erlijioa...

Jarraitu irakurtzen "Euskararen Historia eta Literatura: Ibilbide Laburra" »

XVII. mendeko euskal idazleak Ipar Euskal Herrian

Hizkuntza eta literatura2,97 KB

Sarrera

Mende honetan aurrerakada nabarmena izan zuen euskarazko liburugintzak Ipar Euskal Herrian. Hegoaldean ere zerbait argitaratu zen, baina kopuruz zein kalitatez ez zen Iparraldekoaren mailara iritsi. Desberdintasun horren sustraia arrazoi ekonomikoetan bilatu ohi da. Ternuako arrantzak ematen zituen irabaziak zirela eta, Lapurdiko kostaldean bizimodua asko hobetu omen zen. Aurreko gizaldiko katolikoen eta protestanteen arteko erlijio gerrak baretuak ziren jadanik. Katolikoek, nagusitasuna berreskuratu ondoren, Donibane Lohizune eta inguruko herrien artean osatutako triangeluan jardun zuten mende honetako autore askok.

Joannes Etxeberri Ziburukoa

Gizon jakintsua genuen Etxeberri, doktore titulua zuen. Bertso lanak soilik geratu zaizkigu....

Jarraitu irakurtzen "XVII. mendeko euskal idazleak Ipar Euskal Herrian" »