Lanbide heziketa mailako Hizkuntza eta literatura ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Bizkarsoro filmaren hausnarketa: euskararen zapalkuntza eta berreskuratzea

Hizkuntza eta literatura9,91 KB

Bizkarsoro filma ikusi ondoren, gure iritziak eta hausnarketak elkarrekin partekatu eta eztabaidatu ditugu. Ikuspuntu desberdinak alderatzean, denok bat gatoz filmak hainbat gai lantzen dituela, baina guztien artean lotura argi bat dutela: euskararen aurkako jazarpena eta horrek pertsonen bizitzan eta harremanetan dituen ondorioak. Filmaren bidez, beldurrak, gizartearen presioak eta diskriminazioak pertsonen erabakietan eta harremanetan duten eragina ikus dezakegu. Izan ere, hizkuntza bat erabiltzea debekatzen denean, ez dira hitzak bakarrik galtzen, baizik eta hizkuntza horren bidez transmititzen diren bizipenak, ohiturak eta identitatea ere arriskuan jartzen dira. Horregatik, garrantzitsua iruditzen zaigu gertatutakoa ulertzeaz gain, egoera...

Jarraitu irakurtzen "Bizkarsoro filmaren hausnarketa: euskararen zapalkuntza eta berreskuratzea" »

Gutun bat lagun bati

Hizkuntza eta literatura2,61 KB

Ekain, Istorioaren protagonista da eta narratzailea da. Hamazazpi urteko mutil bakartia da eta ikaskideekin harremanak izateko zailtasunak ditu, askotan burla egiten diotelako. Bere lagun mina Montse da, eta berarengana jotzen du arazoak dituenean. Homoxesuala da eta Jose Luis maite du, baina hasieran ez da berari hori esatera ausartzen. 

Montse, Ekainen lagun mina da. Oso neska ederra da. Ekaini historiako lana egiten laguntzen dio eta biek batera Juezen idatzia irakurten dute. Eleberriaren hasieran Ekainekin harreman on bat bakarrik duela dirudi, baina amaieran esaten du maite duela. 
Jose Luis, Ekainekin ikastetxe berean ikasten du . Kirolari trebea da, igeri egiten batez ere. Ez du alkoholik edaten eta janari garbia jaten saiatzen da. Ez
...
Jarraitu irakurtzen "Gutun bat lagun bati" »

Etxahun, Zuberoako Olerkari Erromantikoa

Hizkuntza eta literatura2,19 KB

Etxeahun. Bizitza: Bizimodu zaila izan zuen Zuberoako Barkoxen jaioa, zoritxarreko haurtzaroa izan zuen. Berak esanda, gurasoek ez zuen maite izan "edertasunez pobre nintzalako sortu". Neskame zuten neskatxarekin maintemindu zen baina gurasoek ez zuten onartzen bere aukera eta etxe aberats bateko alabarekin ezkonarazi zuten. Ezkontza behartu horrek ez zuen gauza onik ekarri, harreman eskasak eta adarrak tarteko. Etxeahun, bertsolari eta olerkari gisa nabarmendu zen, ez zuen izan gaiak asmatu beharrik bere bizitzako gorabeherek eskaini zizkioten kantagaiak. Olerkari erromantikoa dugu, zinez, bizitza pertsonalaren harian gauzatzen baita haren ekoizpena.


Obrak: Etxekoek bere obrak erre zituzten baina herriaren oroimenari eta bertso biltzaile aspergaitzen
...
Jarraitu irakurtzen "Etxahun, Zuberoako Olerkari Erromantikoa" »

Gabonetako Ikuskizuna: Euskal Antzerkiaren Sorrera

Hizkuntza eta literatura2,67 KB

Egilea: Pablo Ignacio de Barrutia

"Gabonetako ikuskizuna" Hegoaldeko lehen antzerkia da, Gabonetan Arrasaten antzezteko idatzia. Arestik aztertu ondoren, oso interesgarritzat jo izan da, denboran lehena baita. Pablo Ignacio de Barrutia aramaioarrak, Arrasaten 1711-1752 bitartean eskribau lanetan jardun zuenak, izenpetzen du eskuizkribua. Barrutiaren lantzat jotzen da datu falta dela eta.

2.1. Obraren kokapena

Erdi Aroko, Errenazimentuko eta Barrokoko Europako Mendebaldeko antzerki erlijiosoen testuinguruan aztertu behar dugu. Lehen euskal teatro idatzia da, balio apartak dituelako, nahiz eta inguruko herrietan egiten zirenen antzekoa izan. J. A. Lakarrak teatro erlijioso erromanikoari buruzko azterketa egin ondoren, obra mota berekoa dela ondorioztatu...

Jarraitu irakurtzen "Gabonetako Ikuskizuna: Euskal Antzerkiaren Sorrera" »

Talde motak eta dinamikak: sailkapena eta definizioak

Hizkuntza eta literatura2,12 KB

Talde motak eta definizioak

Harreman afektiboaren araberako taldeak

  • Lehen mailako taldeak: Lotura afektibo estuko taldeak dira; kohesio-maila eta intimitate-maila altua izaten dute (familia, lagunak, gelako lagunak).
  • Bigarren mailako taldeak: Lehen mailakoak baino handiagoak dira. Izaera formala dute, arau eta antolaketa zehatzekin (adibidez: ordutegiak, betebeharrak).

Gizakiaren loturaren araberako sailkapena

  • Pertenentzia-taldea: Norberak aukeratu gabe kide den taldea da, ez da borondatezkoa (familia, gelako taldea edo auzokoak).
  • Erreferentzia-taldea: Guk aukeratutako taldeak dira. Gizakia bere erreferentzia-taldeko kide izan daiteke eta haren kide gisa jardun (adibidez: koadrila, lagun mina, Athletic).

Taldea sortzeko arrazoiaren araberako sailkapena

  • Talde
...
Jarraitu irakurtzen "Talde motak eta dinamikak: sailkapena eta definizioak" »

Euskarazko Menderagailuak: Gida Praktikoa eta Adibideak

Hizkuntza eta literatura3,01 KB

Kausazkoak

ZERGATIA adierazten dute. "Zergatik?" galderari erantzuten diote.

  • -lako: Gaixorik dagoelako ez da etorri.
  • -nez: Berandu denez, etxera joan beharko genuke.
  • bait-: Ez da etorri, gaixorik baitago.

Helburuzkoak

ZERTARAKOA edo xedea adierazten dute. "Zertarako?" galderari erantzuten diote.

  • -tzeko: Etorkizun hobea izateko ikasi duzu.
  • -tera (mugimendu aditzekin): Erosketak egitera joan naiz.

Kontzesiboak

OZTOPO BAT adierazten dute, baina oztopo horrek ez du ekintza nagusia eragozten.

  • -n arren: Euria ari duen arren, mendira joango gara.
  • Nahiz eta...: Nahiz eta asko ikasi, ez du azterketa gainditu.
  • -n bazen ere: Berandu izan bazen ere, iritsi ginen.

Denborazkoak

NOIZ gertatzen den adierazten dute. "Noiz?" galderari erantzuten diote.

Aldiberekotasuna

  • -(e)nean:
...
Jarraitu irakurtzen "Euskarazko Menderagailuak: Gida Praktikoa eta Adibideak" »

Elkartegintza eta Gizarte Sustapen Kanpainaren Faseak

Hizkuntza eta literatura2,52 KB

Elkartegintza: Zer da eta Nola Sortu?

  • Zer da elkarte bat? Eta fundazio bat? Jaso itzazu bakoitzaren definizioak.
  • Zeintzuk dira elkarte baten egitekoak edo funtzioak?
  • Zeintzuk dira elkarteek egiten dituzten ekintza eta jarduerak?
  • Nola sortzen da elkarte bat?

Elkarteek zailtasun egoeran dauden pertsonei ematen dieten babesa, laguntza eta zerbitzuaz gain, gizartean hiritartasun aktiboaren eskubidearen adierazleetako bat ere bada: Parte-hartzeko Eskubidea.

Borondatezko parte-hartzearen bidez, honako balioak azaleratzen dira:

  • Egotea
  • Elkartasuna
  • Ematea

Horretaz gain, langile, kontsumitzaile edo hautesle soila izan baino, partaidetzaren bidez, herritarra eragile gisa agertzen da, honakoak eskaini ditzakeena:

  • Ideiak
  • Irtenbideak
  • Baliabideak

Gizarte Sustapeneko Kanpaina

...
Jarraitu irakurtzen "Elkartegintza eta Gizarte Sustapen Kanpainaren Faseak" »

Bernart Etxepare eta Kazetaritza Generoak

Hizkuntza eta literatura6,12 KB

XVI. Mendeko Euskal Literatura

Bernart Etxepare

Bernart Etxepare (Sarrasketa, 1475) Eiheralarreko erretore izan zen. Biarnon espetxeratu zuten Nafarroako gerran Gaztelako erregearen alde agertzeagatik (etsaien salaketa faltsua izan zela dio poema batean). Geroago, Eiheralarrera itzuli zen.

Linguae Vasconum Primitiae (Bordele, 1545)

“Euskaldunen hizkuntzaren hasikinak (lehen fruituak)”

Obraren ezaugarriak
  • Garaziko baxenafarreraz idatzia.
  • 15 poema gai desberdinei buruz:
    • 2 gai erlijiozkoak.
    • 10 amodiozkoak.
    • 1 kartzelan zigortu zuteneko autobiografia.
    • 2 kopla euskara goraipatzeko: Kontrapas eta Sautrela.

“Kontrapas” eta “Sautrela” dira liburuko azken poemak, eta euskarari eskainiak dira. Euskara, inprimatzearen laguntzaz, beste hizkuntzen plazara...

Jarraitu irakurtzen "Bernart Etxepare eta Kazetaritza Generoak" »

Euskal Literatura: Gerra Aurreko Erakundeak eta Lore Jokoak

Hizkuntza eta literatura2,71 KB

Gerra aurreko erakundeak eta taldeak (2. unitatea)

Aurrekoak

XX. mendearen hasierarekin batera, aldakuntzak datozkio euskal literaturari. Aurreko hamarkadan susperraldia sumatzen da:

  • Iparraldean: Ohiko eliz liburugintzaz gain, poesiak eta kazetaritzak urrats garrantzitsuak emango ditu XIX. mendearen azken urteotan.
  • Hego Euskal Herrian: Foruen galerak (1876) eta iraultza industrialak dakarten egoera sozio-politiko berriak euskararen aldeko mugimendu berriak bideratuko ditu.

Garai hartako euskal gizarteak gabezia eta hutsune larriak ditu literatura moderno eta indartsua sortu ahal izateko. Kultura eta hezkuntza mailako egitura egokia falta zaio:

  • Hizkuntza batu eta normalizatua.
  • Euskarazko eskola-sistema.
  • Unibertsitate publiko euskalduna.
  • Hauek gauzatzeko
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Literatura: Gerra Aurreko Erakundeak eta Lore Jokoak" »

Euskal Literaturaren Eragileak: Lizardi, Lauaxeta eta Lekuona

Hizkuntza eta literatura2,68 KB

Izotz ondoko eguzkia: Lizardi

Jose Maria Agirre “Lizardi” Zarautzen jaio zen eta Tolosan igaro zituen bizitzako urterik gehienak. Gaztaroan erdi galdua zeukan euskara taxuz eta sakon berreskuratu zuen. Hainbat aldizkaritan egin zuen lan eta bai erdaraz eta bai euskaraz idazten zuen. Haren gairik kutunenak euskara eta euskal kulturaren ingurukoak zituen.

Aztergai dugun ahapaldi hau Lizardiren Bihotz-begietan liburutik aterata dago. Industrializazioak gutxi erasandako ingurugiroa da testuan agertzen dena eta baikortasuna eta itxaropena azaltzen dira, baita abertzaletasuna ere. Euskara eta kultura azaltzen dira naturarekin uztartuta. Abertzaletasunaren sinbolo asko agertzen dira: mendia, argia, Aralar mendia, gaztetasuna, sua, sutondoa… Denbora...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Literaturaren Eragileak: Lizardi, Lauaxeta eta Lekuona" »