Wittgenstein: Logika, Lengoaia eta Filosofia Analitikoa

Hizkuntza eta literatura2,46 KB

Logika eta Lengoaiaren Filosofia: Wittgenstein

Datu Biografikoak eta Testuinguru Historikoa

Ludwig Wittgenstein Vienan jaio zen 1889an eta Londresen hil zen 1951n. Garai hauetan, I. Mundu Gerra izan zen, eta hasieran gatazka laburra izango zela pentsatu arren, luzatu egin zen eta nazionalismoen eta diktaduraren sorrera ekarri zuen, ondorio ekonomiko, politiko eta sozial txarrak utziz. Wittgenstein familia aberats batean jaio zen, eta hasieran ingeniaritza ikasten hasi zen arren, filosofia eta logika ikasi zituen. Familiagatik diru asko heredatu zuen, eta ospe handiko artista, zientzialari, musikari eta ingeniariez inguratuta egon zen. Lehen Mundu Gerran boluntario gisa jardun ondoren, Sobiet Batasunera politika ezagutzera joan eta estalinismoa ezagutu zuen. Gero, Tractatus liburua idatzi zuen. Ondoren, Russellekin Cambridgera joan zen, eta bertan irakasle izan zen. Geroago, Tractatus-ean egindako akatsak ikusita, Filosofia Ikerketak liburua idatzi zuen, bera hil ondoren argitaratuko zena.

Testuinguru Filosofikoa: Filosofia Analitikoa

Filosofia analitikoa II. Wittgensteinen eraginez sortutako filosofia da. I. Wittgensteinen helburua zientziak erabiltzen dituen esaldiak aztertzea zen, hau da, hizkuntza zientifikoaz arduratu zen. II. Wittgensteinek, ordea, hizkuntzaren hitz-jokoak aztertu zituen, edo beste modu batera esanda, hizkuntza arruntaz arduratu zen. II. Wittgensteini ez zaio hizkuntza deskribatzailea bakarrik interesatzen, hizkuntzaren atzean dauden funtzioak ere aztertu nahi ditu. Hizkuntzaren azterketa honetatik abiatuta, asko izan dira Wittgensteinen antzera hizkuntza aztertzen saiatu direnak, hizkuntzaren gramatika eta esanahia aztertuz. Horregatik, II. Wittgensteinen jarraitzaile hauek, hizkuntza arrunta aztertu eta azaltzen saiatu direnak, filosofia analitikoaren arlokoak dira. Izan ere, ez dute I. Wittgensteinek proposatutako logikaren azterketa egiten, hizkuntz jokoena baizik; Vienako Zirkulukoen kontrakoak ziren.

Deskargatu

PDF Word HTML